Van Vleuten eta Vollering, gaur hasiko den Emakumeen Itzulia irabazteko faborito nagusiak
Annemiek van Vleutenek, azken urteetako korrikalaririk onena, eta Demi Volleringek, munduko lehena eta denboraldi honetan nagusitzen ari dena, Espainiako Vueltan izan zuten lehiarekin jarraituko dute 2023ko Emakumeen Itzulian, hilaren 12tik 14ra bitartean.
Van Vleuten eta Vollering nazioarteko tropeleko parte-hartzailerik onenen buruan daude. 20 taldeko 120 txirrindularik ikuskizuna bermatuko dute UCI Wold Tour maila goreneko lasterketako hiru etapak korrituta, euskal lurralde bakoitzeko bat, lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.
Ibilbideak zazpi mendate ditu: lehen mailako bat, bigarren mailako bi eta hirugarren mailako lau. Garrantzitsuenak Donostian hasi eta amaituko den azken etapan (114,8 km) gainditu beharko dituzte: Jaizkibel (1. mailakoa, 7,9 kilometroko luzera eta % 5,6ko batez besteko pendiza) eta Murgil horma (2. mailakoa, 4,1 kilometro batez beste % 7,1eko pendizarekin, baina % 20rainoko tarteak ditu). Azken horren gaina helmugatik 30 bat kilometrora dago.
Ostiralean, lehen etapan, 122,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek Etxebarria eta Markina-Xemein artean, eta Urkaregi (2. mailakoa, 5,8 kilometro % 4,6ko batez besteko pendizarekin) gainditu beharko dute, helmugatik 8 kilometrora.
Bigarren etapan, Gasteiz eta Amurrio artekoan, 133,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta hasieran eta amaieran aurkituko dituzte aldapak.
Lehen bi etapak goizez jokatuko dira eta hirugarrena arratsaldez.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda ofiziala
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Usoa Ostolaza: ''Muturra esprintean sartzen saiatu behar genuen''
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
Laboral Kutxa eta gainerako taldeak prest dira Itzulia Women lasterketari hasiera emateko
2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da. Bertan, Demi Vollering, Anna van der Bregen, Marlen Reusser, eta Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) bezalako txirrindulariak lehiatuko dira.
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda ofiziala
19 talde eta 110 txirrindulari izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen esanguratsuak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Irabazi Itzulia Womeneko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITBk Itzulia Womeneko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2025eko Itzulia Womeneko maillotak
Zumarragan aurkeztu dituzte 2025eko Itzulia Womeneko maillotak. Bideo honetan ikus ditzakezu nolakoak diren liderrak eta puntukako, mendiko zein gazteen sailkapenetako onenek jantziko dituzten elastikoak.
Vollering, Van der Bregen, Bredewold, Reusser, Ostolaza eta Santesteban, 2025eko Itzulia Womenen egongo dira
Lasterketa maiatzaren 16tik 18ra jokatuko da. Antolatzaileek Itzulia Womenen 4. edizioan lehiatuko diren izar nagusiak jakinarazi dituzte. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025eko Itzulia Women, maiatzaren 16tik 18ra artean, EITB Median
Maiatzaren 16an hasi eta hilaren 18an bukatuko da 2025eko Itzulia Women lasterketa. Etapa guztiak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en Gainera, jarraipen zabala egingo diote Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak.
Ikusi Itzulia Women 2025 lasterketako lau mailloten diseinuak
Honelako itxura dute aurtengo Itzulia Women lasterketako mailloten diseinuek: sailkapen nagusia, puntukakoa, mendikoa eta gazteena.
Donostian aurkeztu dute 2025eko Itzulia Women lasterketa
Dena prest dago 2025eko Itzulia Women lasterketarako. Maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da, hiru etapa izango ditu eta 19 talde lehiatuko dira. Demi Vollering 2024ko irabazlea Itzulian egongo da aurten ere, titulua berriz poltsikoratzeko asmoz.