2022ko Itzulia Women laskerketako 1. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz – Bastida (105,9 km)
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapak Gasteiz eta Arabako Errioxan dagoen Bastida lotuko ditu 105,9 kilometroko ibilbidean zehar, eta parte-hartzaileek hiru gain puntuagarri igo beharko dituzte euren estreinako jardunean.
Horietako lehendabizikoa Zaldiaran (3. mailakoa, 4,5 kilometro eta, batez beste, % 4,5eko maldak) izango da, Arabako hiriburutik irten eta batera. Ibilbidearen erdialdera kateatuko dituzte beste biak: Rivas begiratokia (2. mailakoa, 5,5 kilometro eta, batez beste, % 5,4ko maldak) eta Herrera (3. mailakoa, 6,8 kilometro eta, batez beste, % 5,3ko maldak). Azken horren gailurretik ibilbideak beheranzko joera hartuko du, baina ez da gozatzeko moduko jaitsiera izango, baizik eta deserosoa.
Hain zuzen ere, jardunaldiaren azken partea igoeraz eta jaitsieraz beteta egongo da. Gainera, helmugara iritsi aurreko azken kilometroak ere goranzko joera izango du, eta oso tarte labur batean bada ere (25 metro inguru), % 20ko desnibela izatera iritsiko dena.
Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 12:00etatik aurrera.
Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA

2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia
------------------------------------------------------
ETAPAREN IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (maiatzak 13)
Ibilbidea: Gasteiz – Bastida
Distantzia: 105,9 km
Hasiera-ordua: 10:23
Amaiera-ordua: 13:30 (34 km/h) | 13:20 (36 km/h) | 13:10 (38 km/h)
Mendiko saria: Zaldiaran (3. mailakoa), 5,4. kilometroan | Rivas begiratokia (2. mailakoa), 56,1 kilometroan | Herrera (3. mailakoa), 67,7 kilometroan.
2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO ETAPEN PROFILAK
1. etapa (maiatzak 13): Gasteiz – Bastida (105, 9 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.
Bredewoldek irabazitako Itzulia Womeneko lehen etapako azken kilometroa
Dikson, Niedermaier, Markus, Bredewold eta Kastelijn batera iritsi dira Itzulia Womeneko lehen etapako azken kilometrora, lasterketaren buruan. Esprintean erabaki da garailea eta ez da ezustekorik izan. Mischa Bredewold (SD Worx) herbeheretarra nagusitu delarik. Bigarren eta hirugarren Yara Kastelijn (Fenix-Premier Tech) eta Riejane Markus (Lidl-Trek) herrikideak izan dira, hurrenez hurren.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 1. etapa, Zarautz-Zarautz (121,3 km)
Ikusi, zuzenean, 2026ko Itzulia Womeneko lehenengo etapa. Zarautzen hasi eta amaituko da, eta 121,3 kilometroko ibilbidea izango du.
2026ko Itzulia Womeneko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Zarautz (121,3 kilometro)
Gipuzkoan barrena ibiliko da lasterketa lehenengo egunean, eta txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, denak hirugarren mailakoak: "Mendate handirik gabeko ibilbidea da, baina igoera etengabeak eta atsedenik gabeko tarteak ditu", diote antolatzaileek.