Italiako Giroa
2024/05/19 - 19:33
Italiako Giroko etapa nagusiaren azken kilometroak eta txirrindularien helmugaratzea
Tadej Pogacar (UAE) jaun eta jabe da Giroan, eta esloveniarra nagusitasunez gailendu da etapa nagusian. Azken kilometroetako unerik garrantzitsuenak eta txirrindularien helmugaratzea bildu ditugu.
2024/05/19 - 19:20
Tadej Pogacarrek beste erakustaldi bat eman du Italiako Giroko etapa nagusia irabazteko
UAE Emirates taldeko esloveniarrak helmugarako 14 kilometrora jo du erasoa faboritoen multzoan, sailkapen nagusiaren lehian dauden gainerako txirrindulariak atzean utzi, eta aurretik ziren gizonak aurreratu ditu, pixkanaka. Hau ere kontuan izanda, lau etapa garaipen daramatza Giro honetan.
2024/05/18 - 20:54
Italiako Giroko 15. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Manerba del Garda-Livigno (222 km)
Bost mendate puntuagarri dituzte igande honetan, eta horietatik hiru (Mortirolo, tartean), lehen mailakoak. Azken zati oso gogorra izateaz gain, Giroaren edizio honetako etaparik luzeena da. Lasterketako 15. etapa hau ikusgarria izatea espero da.
2024/05/18 - 19:33
Ganna nagusi Giroko 14. etapako erlojupekoan
Italiako Giroak atzean utzi du hamalaugarren etapa. Txirrindulariek 31,2 kilometroko erlojupekoari egin diote aurre. Bideo honetan dituzu ikugai helmugaratze esanguratsuenak.
2024/05/18 - 19:29
Filippo Ganna gailendu da Italiako Giroko bigarren erlojupekoan
Italiako txapeldunak saio bikaina egin du. Tadej Pogacar izan da bigarrena, eta Thymen Arensman geratu da hirugarren.
2024/05/18 - 14:17
Italiako Giroko 14. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Castiglione delle Stiviere-Desenzano del Garda
Italiako Giroko 107. edizioko bigarren eta azken erlojupekoa da. 31,2 kilometroko ibilbide laua da, antolakuntzak azaldu duenez. Sailkapen orokorrean garaipenaren bila doazen gizonek aurrerapausoa eman dezakete, haien aukerak jokatuta.
2024/05/17 - 19:31
Jonathan Milanek hirugarrenez irabazi du Italiako Giroan
Txirrindulari italiarra erraz gailendu da Centoko helmugan, eta tropeleko gizonik azkarrena bera dela argi utzi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
2024/05/17 - 19:28
Giroko 13. etapako azken kilometroa eta esprinta
Italiako Giroak atzean utzi du 13. etapa. Garaipena esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa oso-osorik.
2024/05/16 - 19:45
Alaphilippek 2024ko Giroan orain arte egindako lanaren saria jaso du; Pogacarrek lider jarraitzen du
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari frantziarra, ia 32 urtekoa bera, bere kirol ibilbidean aurrenekoz dabil Italiako Giroan; hiru etapetan garaipena gertu izan eta gero, laugarrenean gauzatu du helburua, azkenean. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2024/05/16 - 19:16
Alaphilipperen erasoa Monte Gioven eta Fanoko helmugan lortu duen garaipena, Giroko 12. etapan
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari frantziarra aurreneko aldiz dabil Italiako Giroan, eta lehenengo hamaika etapetan hiru aldiz izan da garaipenerako lehian; laugarrenean, hamabigarren etapan, helburua gauzatu du.
2024/05/16 - 18:16
Italiako Giroko 13. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Riccione-Cento (179 km)
Etapa laua da, Emilia-Romañan barrena ibiliko baitira txirrindulariak. Esprinterrentzat egun aproposa da, garaipena lortzeko aukera izan baitezakete.
2024/05/15 - 19:34
Milanek bigarrenez irabazi du 2024ko Giroan, eta maglia ciclaminoa sendotu du; Pogacarrek lider jarraitzen du
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarrak hamaikagarren etapa erabaki duen esprinta eskuratu du, Francavilla al Maren, eta puntukako sailkapenean duen aurreneko postua indartu egin du. Tadej Pogacarrek ez du aparteko arazorik izan maglia arrosari eusteko.
2024/05/15 - 19:10
Esprinta, erorikoa azken kilometroan, eta Jonathan Milanen garaipena, 2024ko Giroko 11. etapan
Milanek bigarrenez irabazi du etapa aurtengo ekitaldian, Francavilla al Maren izandako esprintean, eta soinean duen maglia ciclaminoa sendotu du; izan ere, italiarra puntutako sailkapeneko liderra da.
2024/05/15 - 18:28
Italiako Giroko 12. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegiak: Martinsicuro-Fano (193 km)
Etaparen bigarren zatia gorabeheratsua da, eta helmugarako bederatzi kilometroren faltan, Giove mendatea igo beharko dute txirrindulariek. Puntuagarria ez den arren, batez beste %10 baino gehiagoko maldak ditu.
2024/05/14 - 21:21
Giroko 11. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Foiano di Val Fortore-Francavilla al Mare (207 km)
Bi zatitan banatu ahal dugu etapa hau: lehenengoan, 116. kilometrora bitartean, lasterketa Apeninoetan ibiliko da, eta ibilbide gorabeheratsua du, 3. mailako mendate bat barne; bigarrena, Adriatikoko kostaldean, laua da.
2024/05/14 - 19:52
Valentin Paret-Peintrek irabazi du Bocca della Selvan, eta Tadej Pogacarrek Giroko lider gisa jarraitzen du
Decathlon AG2R taldeko txirrindulari frantziarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian. Helmugarako hiru bat kilometro gelditzen zirela, etapa amaitu den 1. mailako mendatean, atzean utzi du Romain Bardet, eta Jan Tratnik harrapatu eta gainditu du.
2024/05/14 - 19:37
Valentin Paret-Peintreren erasoa azken igoeran, Tratnik eta Bardet atzean utzi eta etapa irabazteko
Decathlon AG2R taldeko frantziarrak eskuratu du garaipena 2024ko Italiako Giroko 10. etapan, Bocca della Selvan, 1. mailako mendate batean. Paret-Peintrek helmugarako hiru bat kilometro gelditzen zirela jo du aurrera, indartsu, eta bikain lortu du irabaztea.
2024/05/12 - 20:01
Kooijek irabazi du Giroko 9. etapa; Pogacarrek lidertzari eutsi dio
Olav Kooijek bereganatu du garaipena Italiako Giroko 9. etapan. Esprint estuan, mendean hartu ditu Milan (bigarren) eta Molano (hirugarren). Narvaezek erasoa jo du azken kilometroetan, eta gertu izan du garaipena, baina tropelak harrapatu egin du helmugako marratik metro gutxira.
2024/05/12 - 19:24
Italiako Giroko 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Ponpeia-Cusano Mutri (142 km)
Atseden egunaren biharamunean, etapak 1. mailako mendate batean izango du helmuga; 18 kilometroko igoera du, eta malda gogorrenetako asko azken zatian daude.
2024/05/11 - 19:36
Tadej Pogacarrek aise lortu du hirugarren etapa garaipena
Esloveniarra nahieran dabil aurtengo ekitaldian, eta bera izan da lehena helmugan, Prati di Tivo lehen mailako mendatean.