Italiako Giroa
2025/05/06 - 16:45
Pello Bilbao: ''Nire helburua Antonio Tiberiri laguntzea izango da, eta aukerarik badago etapa bat irabaztea''
Pello Blbao 2025eko Italiako Giroan egongo da. Antonio Tiberi Bahrain Victoriousen taldeburuari laguntzea izango du helburu, eta, aukera izanez gero, ez du baztertzen etaparen bat erdiesteko lehian egotea.
2025/05/06 - 16:16
Landa: ''Prest nago, sasoiko, etapa bat irabaztea eta lehen hamarren artean amaitzea dira helburuak''
Mikel Landa izango da Soudal Quick-Stepen taldeburua Italiako Giroan. EITB Mediari adierazi dionez, sasoi onenean heltzen da Girora, etapa bat irabaztea du helburu, eta sailkapen nagusiko lehen hamarren artean amaitu nahi du lasterketa.
2025/05/06 - 15:55
Arrieta ''gogotsu eta taldeburuei laguntzeko prest'' doa Italiako Girora
Igor Arrietak debuta egingo du 2025eko Italiako Giran. UAE Emirates taldearekin lehiatuko da, eta Adam Yates zein Juan Ayuso taldeburuei laguntzea izango du betebehar. Hala ere, ez du baztertzen etapa garaipenen bat lortzeko borrokan ere egon ahal izatea.
2025/05/06 - 13:13
Mikel Landa, Italiako Giroan Soudal Quick-Stepen taldeburu
Arabarra izango da taldearen liderra maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko den lasterketan. Giroa sailkapen nagusiko lehen hiru onenen artean amaitzea du helburu.
2025/05/05 - 16:30
Pello Bilbao, 2025eko Italiako Girora, Bahrain Victorious taldearekin
Gernika-Lumoko txirrindulariak 2025eko Giroan parte hartuko du. Bahrain Victorious taldeak Italiako lasterketarako hautatu dituen zortzi txirrindularien artean da bizkaitarra.
2025/01/13 - 22:16
Italiako Giroak mendiko bost etapa handi izango ditu eta aurten ere Erroman amaituko da
Emakumezkoen lasterketari dagokionez, uztailaren 6tik 13ra korrituko da eta Imolan amaituko da.
2025/01/08 - 18:36
Mikel Landa 2025eko Italiako Giroan izango da
Euskal txirrindulariak 108. Italiako Giroan izango duen helburua "etapa garaipen bat eta sailkapen nagusian postu on bat eskuratzeko lehian ibiltzea" izango da, Soudal Quick-Step taldeak zehaztu duenez.
2024/12/23 - 16:24
2025eko Italiako Giroa Albanian hasiko da, maiatzaren 9an
Lehen hiru etapak Albanian jokatuko dira, Durrës, Tirana eta Vlorë inguruan.
2024/07/14 - 18:00
Pienaarrek irabazi du azken etapa eta Longo Borghinik Italiako Giroa
Euskal parte-hartzeari dagokionez, Laboral Kutxako Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban txirrindulariek 16. eta 21. postuan amaitu dute, hurrenez hurren.
2024/07/13 - 17:27
Neve Bradbury nagusitu da Blockhausko igoeran, eta Longo Borghinik lidergoari eutsi dio segundo bakarragatik
Australiarrak zazpigarren etapa irabazi du eta hirugarren posturaino igo da sailkapen nagusian. Longo Borghinik eta Kopeckyk lehia gogorra izan dute azken igoeran, eta belgikarrak bi segundo murriztea lortu du.
2024/07/12 - 19:26
Lippert, nagusi Giroko 6. etapan; Longok jarraitzen du lider
Liane Lippertek bereganatu du etapa, Ruth Edwards izan da bigarren eta Erica Magnaldi hirugarren. Elisa Longok jarraitzen du lehen postuan, eta 3 segundora du Lotte Kopecky bigarrena eta 38ra Cecilie Uttrup Ludwig hirugarrena.
2024/07/11 - 21:47
Kopeckyk irabazi du Giroaren bosgarren etapa, Folignon, eta Longo Borghinirekiko hiru segundora jarri da
Etapa esprintean jokatu dute, eta SD Worx taldeko Kopecky, errepidean egungo munduko txapelduna bera, azkarrena izan da; hala, hamar segundoko denbora-saria eskuratu du, eta Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini liderrarekiko soilik hiru segundora kokatu da, sailkapen nagusian.
2024/07/09 - 22:26
Fisher-Blackek irabazi du Toanon, eta Longo Borghinik Italiako Giroan duen aurreneko postua sendotu du
SD Worxeko txirrindulari zeelandaberritarrak bakarka zeharkatu du helmuga, Lotte Kopecky taldekideak, DSMko Juliette Labousek eta Lidl-Trekeko Elisa Longo Borghinik baino sei segundo gutxiago baliatuta; ziklista italiarrak, sailkapen nagusian, 13 segundoko aldea du Kopeckyrekiko, eta 25 Labousekiko.
2024/07/08 - 19:45
Chiara Consonnik Italiako Giroaren bigarren etapa irabazi du, eta Longo Borghinik lider jarraitzen du
UAEko txirrindulari italiarra izan da azkarrena jardunaldiko irabazlea zehaztu duen esprintean, Lotte Kopecky (SD Worx) eta Elisa Balsamo (Lidl-Trek) mendean hartuta; bitartean, Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini ziklista italiarrak sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarraitzen du.
2024/07/07 - 18:29
Elisa Longo da Giroko lehen liderra, estreinako erlojupekoa irabazita
Elisa Longo Borghinik irabazi du 2024ko Italiako Giroari hasiera eman dion 1. etapako erlojupekoa, eta italiarrak jantzi du liderraren elastikoa. Segundo bat atera dio Grace Brown bigarrenari eta 11 Brodie Chapmani. Usoa Ostolazak irabazlearekiko 1 minutu eta 44 segundora amaitu du.
2024/07/03 - 15:40
Ane Santesteban izango da Laboral Kutxaren liderra Italiako Giroan
Errenteriako txirrindulariarekin batera Usoa Ostolaza zarauztarra, Aileen Schweikart alemaniarra eta Nadia Quagliotto, Debora Silvestri, Laura Tomasi eta Cristina Tonetti italiarrak izango dira tropelean.
2024/06/07 - 19:42
Laboral Kutxa taldea Giroan izango da
Italiako Giroaren gonbidapena jaso du uztailaren 7tik 14ra jokatuko den lasterketan parte hartzeko.
2024/05/26 - 21:50
Tadej Pogacarrek 2024ko Giroko garaikurra jaso duen momentua
Tadej Pogacarrek irabazi du 2024ko Italiako Giroa. 21. eta azken etapa amaitu ostean, esloveniarrak garailearen garaikurra jaso du. Daniel Felipe Martinez (bigarren) eta Geraint Thomas (hirugarren) izan ditu aldamenean podiumean.
2024/05/26 - 21:05
Tadej Pogacar, 2024ko Italiako Giroko irabazlea
Esloveniarrak irabazi du Giroaren 107. edizioa, guztira sei etapa garaipen bereganatuta. Lasterketako 21. eta azken etapan, Merlierrek bereganatu du garaipena, esprintean nagusituta.
2024/05/26 - 20:56
Italiako Giroko 21. etapako azken kilometroa, eta Tim Merlierren garaipena
Belgikarra aise nagusitu da Erromako helmugan jokatutako azken esprintean. Jonathan Milan izan da bigarren, eta Kaden Groves hirugarren.