Italiako Giroa
2023/05/07 - 19:52
Erorikoa izan da Italiako Giroko 2. etapako helmugatik 4 kilometrora
Italiako Giroko 2. etapa luzea eta laua izan da, erta tropela bat eginda iritsi da azken kilometroetara. Helmugatik 4 kilometrora, erorikoa izan du txirrindulari talde batek.
2023/05/07 - 19:44
2023ko Italiako Giroko 2. etapako azken kilometroa
Italiako Giroko 2. etaparen irabazlea esprintean erabaki da. Jonathan Milan italiar gazteak bere ibilbideko lehen garaipen garratzitsua lortu du.
2023/05/07 - 03:16
2023ko Italiako Giroaren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Teramo-San Salvo (201 km)
Azken kilometroak ia zuzenak eta lauak dira, eta ezin hobeak esprintean nabarmentzeko, txirrindulariren batek ihes egitea lortzen ez badu.
2023/05/06 - 19:40
Evenepoelek erlojupekoan erakustaldia eman eta Giroaren lehen etapa irabazi du, Roglicekiko 43 segundo lortuta
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak 21 minutu eta 18 segundo behar izan ditu 2023ko Italiako Giroa abiatu duen etapako 19,6 kilometroetan; hain zuzen, 55,2 km/h-ko batezbestekoa egin du. Gannak 22 segundo galdu ditu, Almeidak 29 eta Geoghegan Hartek 40.
2023/05/06 - 19:30
Horrela helmugaratu dira Evenepoel, Roglic eta Ganna 2023ko Italiako Giroko 1. etapan
Italiako Giroa abian jarri duen erlojuaren kontrako saioko protagonista nagusienetarikoak izan dira Evenepoel, Roglic eta Ganna. Hiruren artean, Evenepoelek egin du denborarik onena, sasoi beten dagoela argi utzita.
2023/05/06 - 02:16
2023ko Italiako Giroaren 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Fossacesia Marina-Ortona (19,6 km)
19,6 kilometroko erlojupeko batek emango dio hasiera 106. Giroari. Azken hiru kilometroetaraino, ibilbidea laua da, baina azken tartea aldapan dago. Etapak lehen aldeak zehaztuko ditu lasterketako gizon indartsuen artean, hori bai, ziur aski ez oso handiak.
2023/02/15 - 21:39
2023ko Italiako Giroa Erromako Koliseoan amaituko da
Italiako lasterketaren azken etapa Erroman jokatuko da maiatzaren 28an. Ibilbidea hiriko gune ospetsuenetatik pasako da.
2022/10/17 - 23:32
2023ko Giroko gakoak: Crans Montana, Lavaredoko Hiru Tontorrak eta kronoigoera bat
Lasterketa italiarrak 106. edizioa ikusgarria izatea agintzen du. Bereziki azpimarratzekoa da azken astea Longarone eta Lavaredoko Hiru Tontorrak lotuko dituen etaparekin eta azken-aurreko etaparekin, 18,6 kilometroko kronoigoera, % 22ko aldapekin.
2022/09/28 - 21:05
2023ko Giroa 18,4 kilometroko erlojupeko batekin hasiko da
Italiako lasterketak Abruzzo eskualdean zehar egingo diren lehen, bigarren eta zazpigarren etapen ibilbideak aurkeztu ditu.
2022/07/10 - 22:51
Annemiek van Vleutenek hirugarren aldiz irabazi du Italiako Giroa
Herbeheretarrak "maglia rosa" jantzi du hirugarren aldiz amaierako podiumean, 2018 eta 2019ko ekitaldietan egin bezala.
2022/06/28 - 21:09
Ane Santesteban baja izango da Giroan, covid-19an positibo eman ondoren
Italiako itzulia hasteko bi egun falta direnean, Errenteriako txirrindulariak bere sare sozialen bidez iragarri du denboraldiko lasterketa handienetako batetik kanpo geratuko dela.
2022/05/29 - 22:58
Mikel Landa: ''Pozik nago hirugarren postuarekin, lan asko dago atzean''
Jai Hindley eta Richard Carapazen atzetik, Mikel Landa Italiako Giroko podiumean sartu da berriz, 2015ean bezala, hirugarren postua eskuratuta.
2022/05/29 - 19:52
Pello Bilbao: ''Podiumak balio handia dauka''
Pello Bilbaok aitortu duenez, leher eginda amaitu du Italiako Giroa. Mikel Landa taldekideak lortutako hirugarren tokia nabarmendu nahi izan du. Pellok berak bosgarren tokia bereganatu du
2022/05/29 - 19:49
2022ko Italiako Giroko sailkapenak
Jai Hindley da Giroko txapeldun berria. Richard Carapaz ekuadortarra bigarren postuan geratu da. Euskal ordezkaritzari dagokionez, Mikel Landak podiumean sartzea lortu du eta Pello Bilbaok bosgarren postua mantendu du.
2022/05/29 - 19:27
Mikel Landak Giroko hirugarren postua lortu du eta Sobrerok azken etapa irabazi du
Jai Hindleyk irabazi du 2022ko Italiako Giroa, Richard Carapaz ekuadortarra bigarren geratu da eta Mikel Landak podiuma itxi du.
2022/05/29 - 02:42
2022ko Italiako Giroko 21. etaparen profila eta ibilbidea: Verona – Verona (17,4 km)
Hemen erabakiko da nor izango den 2022ko Giroko irabazlea.
2022/05/28 - 20:36
Giroko 20. etaparen osteko bertsoa, Aitor Tatiegik eskainia
Aitor Tatiegi bertsolariak 2022ko Giroko 20. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/28 - 20:26
Pello Bilbao: ''Ez Landa, ez beste taldekideok ez geunden ehuneko ehunean''
Pello Bilbaoren esanetan, ez Mikel Landak ez Bahrain taldeak ez du egunik onena izan, baina hala ere Landaren podiumeko hirugarren postua nabarmendu nahi izan du, eta atsekabetuta agertu da Domen Novak taldekideak etapa garaipena ez lortzeagatik
2022/05/28 - 19:43
Mikel Landa: ''Penarekin nago, Carapazi ez diot denbora gehiegi atera''
Arabarrak sailkapeneko hirugarren postuari eutsi dio Marmoladan amaitu den etapa gogorrean. Richard Carapazek lehen postua galdu du eta Jai Hindley da orain Giroko sailkapeneko liderra.
2022/05/28 - 19:23
Alessandro Covi gailendu da Marmoladan Giroko azken-aurreko etapan
Sailkapen nagusian, Hindleyk Carapazen aurretik jartzea lortu du azken kilometroetan, maglia arrosa bereganatuz. Mikel Landak hirugarren postuan jarraitzen du, azken etaparen faltan.