2026ko Giroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da

Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Italiako Giroa. Irudia: EITB MEDIA
Italiako Giroa. Irudia: EITB MEDIA

2026ko Italiako Giroa Bulgarian hasiko da. Horixe iragarri du Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak.

Beraz, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgariako errepideetan zehar izango dira. Horrela, Giroa Italiatik kanpo ateratzen den bosgarren aldia izango da: 2016an Apeldoornetik (Herbehereak) irten zen, 2018an Jerusalemen (Israel) hasi zen, 2022an, Budapesten (Hungaria), eta 2025ean, Durrƫsen (Albania).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X