Italiako Giroko 17. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Selva di Val Gardena-Passo del Brocon (159 km)
Maiatzaren 22an, asteazkena, Italiako Giroko 17. etapa jokatuko da, 159 kilometroko jardunaldia, Selvadi Val Gardena eta Paso del Brocon artean. Mendiko etapa da, laburra, baina bizia.
17. etapa 12:30etan hasiko da eta iritsiera azkarrena 16:43etarako aurreikusita dago, eta motelena, aldiz, 17:31etarako.
Ibilbidea 2. mailako Passo Sellara igoerarekin hasiko da; 8,9 kilometroko igoera, %Ā 7,4 batez besteko maldarekin, eta %Ā 11ko gehieneko penditzarekin.
Jaitsiera luze baten ondoren, txirrindulariak Predazzora iritsiko dira, eta bigarren igoerari ekingo diote, oraingoan 1. mailako Passo Rollera. 19,8 kilometroko igoera da, Ā %Ā 4,8ko batez besteko aldaparekin: lehenengo lau kilometroak eta azkenengo seiak ia %Ā 7ko inguruko aldapa dute, eta bi zati horien artean dagoen ibilbide tartea, Paneveggio aintzira ingurukoa, berriz, sasi lautada da.
Hortik jaitsi eta 25 bat kilometro aurrerago, 3. mailako Passo Gobbera mendira iritsiko dira. 5,8 kilometroko igoera da, batez besteko %Ā 5,8ko maldarekin. Honen ostean, etapa bukaerako amaiera ikusgarria iritsiko da: Passo Broconera igoera bikoitza. Lehenengo igoera ekialdetik egingo dute, eta bigarrena hegoaldetik eta mendebaldetik.
Lehen igoera 15,4 kilometroko gorako konstantea da. Lehenengo 1,5 kilometroak sasi lautada bat dira, eta gainerako igoeretan maldak %Ā 6 ingurukoak dira.
Ondoren, jaitsi eta bigarren igoerari ekingo diote, aurrekoaren antzik ere ez duena. Sasi lautada hasten da, hurrengo 4 kilometroek %Ā 5,4ko malda dute, gero 2 kilometroko koska bat igoko dute %Ā 8,5era, eta ondoren %Ā 10,5eko malda duten hiru kilometro. Jarraian 2 kilometro egingo dituzte %Ā 5eko maldarekin. Helmugarako igoera osoak 11,9 kilometro ditu, eta batez besteko aldapa %Ā 6,5koa da.
Jarraitu etapa oso-osorik eta zuzenean eitb.eus-en 12:15etik aurrera, ETB4n 14:30etik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 17. Etapa (maiatzak 22)
Ibilbidea: Selva di Val Gardena ā Passo Brocon
Distantzia: 159 km
Goranzko desnibel metatua: 4100 m
Hasiera-ordua: 12:30
Amaiera-ordua: 16:53 (36 km/h) | 17:11 (34 km/h) | 17:31 (32 km/h).
Mendiko saria: Passo Sella (2. mailakoa), 8,9. kilometroan; Passo Rolle (1. mailakoa), 67,6. kilometroan; Passo Gobbera (3. mailakoa), 100,4. Kilometroan; Albergo Passo Brocon (2. mailakoa), 127,2. kilometroan; Passo Brocon (1. mailakoa), 159. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA
PASSO BROCON
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.