Tadej Pogacarrek beste erakustaldi bat eman du Italiako Giroko etapa nagusia irabazteko
UAE Emirates taldeko Tadej Pogacar txirrindulari esloveniarrak irabazi du, igandean, 2024ko Italiako Giroko hamabosgarren etapa, Livignon, Mottolino 1. mailako mendatean, aurtengo Giroko etapa nagusia, eta, horrenbestez, are gehiago sendotu du sailkapen nagusian duen aurreneko postua. Pogacarrek lau etapa garaipen daramatza 2024ko Giroan, eta beste erakustaldi bat eman du: helmugarako 14 kilometrora jo du erasoa faboritoen multzoan, sailkapen nagusiaren lehian dauden gainerako txirrindulariak atzean utzi, eta aurretik ziren gizonak aurreratu ditu, pixkanaka. Esloveniarrak sei minutu eta 41 segundora du Geraint Thomas, sailkapen nagusiko bigarrena, lasterketa amaitzeko oraindik astebete falta denean.
107. Giroko etapa nagusiak aurreikuspenak bete ditu, eta biziki gogorra izan da. Une ikusgarriak ere izan ditu. Tarte erabakigarrian sartu denean, txirrindulariek Mortirolo atzean utzita eta aurretik Passo di Foscagno eta Mottolino zituztela, 17 gizonek osatutako multzo bat zen lasterketa buruan. Sailkapen nagusiko onena Tudor taldeko Michael Storer zen, baina Pogacarrekiko bederatzi minutu baino gehiagora zegoen; UAEko esloveniarra tropelean zihoan, taldekideek ondo babestuta.
Eguneko laugarren eta azken-aurreko mendaterako bidean, iheslariek hiru minutu eta erditik gorako aldea aterata zioten faboritoen multzoari. Aurrean, besteak beste, hauek zihoazen: Julian Alaphilippe, Nairo Quintana, Juanpe Lopez, Pelayo Sanchez eta Simon Geschke. Astana taldeko Christian Scaroni ere zebilen aurrenekoen artean; berak izan du ohorea aurtengo Giroan Mortiroloko pankartapetik lehenengo postuan igarotzeko.
Foscagnon, ihesaldia hainbat taldetan sakabanatu da. Azken 20 kilometroetan sartuta, EF Education taldeko Georg Steinhauser zen lasterketa buruan, Vismako Attila Valter segundo batzuetara zihoan, eta hainbat gizon, tartean Storer, minutu batera zeuden. Hamalau bat kilometro falta zituztenean, Movistar taldeko Nairo Quintanak Steinhauserrekin bat egin duen unean, Tadej Pogacarrek jo du atzetik. Bere erara egin du esloveniarrak; gogor egin du aurrera, eta, bereziki, jarraipena eman dio. Berehala ireki du zuloa, sailkapen nagusiko gainerako aurkariak apurka-apurka gero eta urrunago utzita, eta ihesaldian zeudenen bila joan da.
Pogacarrek ez die inolako aukerarik eman aurkariei. Oraindik aurretik zihoazen ziklista guztiak aurreratu ditu, banan-banan, eta, aurretik soilik Mottolino falta zutenean, Nairo Quintana besterik ez zuen harrapatu gabe. Ziklista kolonbiarrak etapa bikaina egin du, Steinhauser gazteak bezala, baina maglia arrosaren jabeak argi eskuratu du gaurkoan ere garaipena. Tadej Pogacarrek poltsikoan du Giroa, egunak daramatza helburu hori lotzeko lanean, eta azken astea du oraindik orain arte lortu duen abantaila are gehiago handitzeko.
Italiako Giroak atseden eguna izango du astelehenean, ekitaldi honetako bigarrena eta azkena, eta hamaseigarren etapa jokatuko dute asteartean, Livigno eta Santa Cristina Val Gardena artean 206 kilometroko ibilbidea izango duena. Txirrindulariek Coppi gaina igoko dute, Giogo di Santa Maria, 1. mailako Passo Pinei, eta 2. mailako Santa Cristina Val Gardena; izan ere, azken mendate horretan amaituko da Dolomitetako etapa handia.
Etapako sailkapena
1 - POGACAR Tadej (UAE) 6:11:43
2 - QUINTANA Nairo (Movistar) + 0:29
3 - STEINHAUSER Georg (EF Education) + 2:32
4 - BARDET Romain (DSM) + 2:47
5 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) + 2:50
6 - THOMAS Geraint (INEOS) m. t.
7 - RUBIO Einer (Movistar) + 2:58
8 - O'CONNOR Ben (Decathlon) m. t.
9 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 3:05
10 - HIRT Jan (Soudal) + 3:20
Sailkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 56:11:46
2 - THOMAS Geraint (INEOS) + 6:41
3 - MARTĆNEZ Daniel Felipe (BORA) + 6:56
4 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 7:43
5 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 9:26
6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 9:45
7 - BARDET Romain (DSM) + 10:49
8 - ZANA Filippo (Jayco) + 11:11
9 - RUBIO Einer (Movistar) + 12:13
10 - HIRT Jan (Soudal) + 13:11
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.