Italiako Giroko 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Ponpeia-Cusano Mutri (142 km)
Asteleheneko atseden egunaren ostean, 2024ko Italiako Giroak asteartean berrekingo dio lehiari, hamargarren etaparekin. Ponpeian hasiko da, 13:15ean, eta Cusano Mutrin amaitu, 1. mailako mendate batean, 16:58 eta 17:27 bitartean. 142 kilometroko ibilbidea izango du.
Beti izaten da nolabaiteko zalantza jakitea zer bilakaera izango duen lasterketa batek atseden egunaren biharamunean, eta hori kontuan izan behar da 107. Italiako Giroko hamargarren etapak zer eskainiko duen asmatzen hasi aurretik. Guztira, bi mendate izango dira ibilbidean: bata aipatutako Cusano Mutri, etaparen bukaeran, eta bestea, 82,5. kilometroan, Camposauro, 2. mailakoa. Azken horrek 6 kilometro baino gehiagoko ahalegina eskatuko die txirrindulariei; izan ere, batez beste %Ā 7,8ko maldak ditu, baina %Ā 13koak ere baditu zati batzuetan.
Helmuga Bocca della Selva izenekoan harrapatuko dute, eta bertara iristeko 18 kilometroko igoera gainditu beharko dute ziklistek. Ezustekorik ez badago, mendate horretan argituko da nor den etapako irabazlea; batez beste %Ā 5,6ko maldak ditu, %Ā 10eko aldapa batzuk tartean. Interesgarria izango da ikustea zein ziklista dagoen indartsuen.
Etapa zuzenean izango da ikusgai EITBn. eitb.eus-ek osorik emango du etapa 12:25etik aurrera, eta ETB4k 14:00etan egingo du bat emanaldiarekin; ETB1en, berriz, 15:00etan hasiko da saioa.
ETAPAREN PROFILAĀ
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 10. etapa (maiatzak 14)
Ibilbidea: Ponpeia-Cusano Mutri (Bocca della Selva)
Distantzia: 142 km
Goranzko desnibel metatua: 2.800 m
Hasiera-ordua: 13:15
Amaiera-ordua: 16:58 (38 km/h) | 17:12 (36 km/h) | 17:27 (34 km/h).
Mendiko saria: Camposauro (2. mailakoa), 82,5. kilometroan; Bocca della Selva (1. mailakoa), 142. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA
BOCCA DELLA SELVA (1. MAILA)
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.