2022ko Italiako Giroko 16. etaparen profila eta ibilbidea: Salo – Aprica (202 km)
Maiatzaren 24an mendiko etapa gogorra hartuko du Italiako Giroak. Txirrindulariek Salo eta Aprica banatzen dituzten 202 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute. Lehen mailako hiru mendate egongo dira, 5.000 metroko desnibela izango duen ibilbidean.
Eguneko lehen mendatea Goletto di Cadino izango da, eta 29. kilometroan ekingo diote txirrindulariek igoerari; 30 kilometroko igoera da, batezbesteko % 6,2ko maldekin, eta tontorra ia 2.000 metrora dago.
Gioletto di Cadinoko jaitsiera osatu ostean, Mortiroloren txanda iritsiko da. Mendate ezagun honek 12,6 kilometroko igoera du, batezbesteko % 7,6ko maldekin. Ondoren, Grosiora arteko jaitsiera oso teknikoa da.
Zati lau bat gaindituta, Teglioko igoera aurkituko dute txirrindulariek. Igoera laburra, baina gogorra, zati batzuetan % 15eko maldak ditu eta. Tresnedara eramango dituen jaitsiera azkar baten ostean, Valico di Santa Cristina azken mendatea erabakigarria izango da: 13,5 kilometroko igoera, batezbesteko % 8ko maldekin.
Valico di Santa Cristinako jaitsiera ere teknikoa da, errepidea estua eta aldapa handia delako. Etapako azken 1.500 metroek goranzko joera dute, % 3ko maldekin.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 10:50etik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 15. etaparen profila | Ikusi 17. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 16. etapa (maiatzak 24)
Ibilbidea: Salò – Aprica
Distantzia: 202 km
Hasiera-ordua: 11:00.
Amaiera-ordua: 16:49 (36 km/h) | 17:12 (34 km/h) | 17:38 (32 km/h).
Mendiko saria: Goletto di Cadino (1. mailakoa), 59,2. kilometroan; Passo del Mortirolo (1. mailakoa), 129,9. kilometroan; eta Valico di Santa Cristina (1. mailakoa), 195,8. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.