Italiako Giroa, 1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Filippo Ganna aise nagusitu da Turinen eta bera da Giroko lehen liderra

Italiarra azkarrena izan da 104. Edizioari hasiera eman dion erlojupekoan. Euskal txirrindulariei dagokienez, Jonathan Castroviejok egin du denborarik onena, 27 segundo gehiago erabilita.
Filippo Ganna, azken metroetan
Filippo Ganna, azken metroetan. Argazkia: EFE

Filippo Ganna italiarrak irabazi du 2021eko Italiako Giroko lehen etapa, erlojupekoa, eta bera da, ondorioz, lasterketako lehen liderra.

Ineoseko txirrindularia iaz ere lehen liderra izan zen eta aurten aurreikuspenak bete ditu, aurkarien gainetik igarota. Nagusitasunez gailendu da Turinen jokatutako 8,6 kilometroko erlojupekoan.

Gannak orduko 58 kilometroko abiadura egin du batez beste, eta ia 10 segundo atera dizkio Eduardo Affini bigarren sailkatuari.

Joao Almeida izan da faboritoen artean onena, laugarren egin du, eta Remco Evenepoel gaztea zazpigarren izan da, Gannak baino 19 segundo gehiago eginda.

Euskal txirrindulariei dagokienez, denborarik onena Jonathan Castroviejok egin du. Bizkaitarra 13. izan da, 27 segundora.

1. etapako eta sailkapen orokorreko sailkapena:

1 - GANNA Filippo (INEOS) 8:47

2 - AFFINI Edoardo (Jumbo) 0:10

3 - FOSS Tobias (Jumbo-Visma) 0:13

4 - ALMEIDA João (Deceuninck) 0:17

5 - CAVAGNA RƩmi (Deceuninck) 0:18

6 - VAN EMDEN Jos (Jumbo) 0:18

7 - EVENEPOEL Remco (Deceuninck) 0:19

8 - WALSCHEID Max (Qhubeka) 0:19

9 - BRƄNDLE Matthias (Israel) 0:22

10 - MOSCON Gianni (INEOS) 0:23

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X