Larunbat honetan abiatuko da Giroa, faborito argirik gabe
20201eko lehen lasterketa handia hasiko da, Italiako Giroaren 104. edizioa. Aurtengoa, maiatzaren 8tik 30era jokatuko da, eta parte-hartzaileen artean ez da iazko irabazlea izango, baina Milanoko azken podiumera igotzeko hautagaien zerrenda zabala eta erakargarria da. Ibilbideari dagokionez, mendia eta erlojupekoak dira protagonista.
Tao Geoghehan Hart irabazlearen 1 zenbakia Egan Bernal INEOS Grenadierseko taldekideak jantziko du, bera izango da taldeburua Italiako lasterketa handian.
Kolonbiarraren aurkari nagusiak Aleksandr Vlasov (Astana), Mikel Landa (Bahrain-Victorious), Emanuel Buchmann (BORA), Joao Almeida (Deceuninck-Quick Step), George Bennett (Jumbo-Visma), Simon Yates (BikeExchange), Romain Bardet (DSM), Vincenzo Nibali (Trek) eta Movistar-Teameko Marc Soler izango dira.
Horrez gain, Giro berezia izango da. Remco Evenepoel belgikarra berriro lehia ikusteko aukera izango da, 2020ko Il Lombardia lasterketan izandako eroriko latzaren ostean. Berriro tropelean izango da ere Dylan Groenewegen (Jumbo-Visma), Fabio Jakobseni Polonia eraso egiteagatik bederatzi hilabeteko zigorra beteta.
Historia egiteko pentsatutako ibilbidea
Giroari hasiera emango dion etapa Turinen hasi eta bukatuko den erlojupekoa izango da. Lasterketako azken etapan ere erlojuaren kontrako saioa egingo dute txirrindulariek Milanen.
Lehen astean sprinterrek izango dituzte aukerak, eurentzat aproposak diren etapak baitituzte aurretik. Hala ere, laugarren etapa izango da mendate gainean amaituko den lehena. Mendiko lehen etapa handia bederatzigarrena izango da; Campo Felicen bukatuko da, lehen aldiz Giroaren historian, eta lau mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Guztira, etapak 3.400 metroko desnibela izango du.
Lasterketako lehen atseden eguna maiatzaren 18an (asteartea) izango da, eta hilaren 19tik aurrera iritsiko dira etapa nagusiak. Maiatzaren 22an, larunbatean, Zoncolanen bukatuko da etapa, eta aurten Sutrio aldetik igoko dute mendatea. Esloveniatik ere pasako da Giroa, ondoren etapa nagusia, āgran tapponeā, egingo da. Hurrengo egunean, bigarren atsedena biziko du Giroak.
Mendatez jositako etapak eta amaierako erlojupekoa
Mendiko beste etapa bat izango dute txirrindulariek bigarren atseden egunaren ostean, Canazei eta Sega di Aala artekoa. Lehen aldiz bukatuko da Giroko etapa bat Sega di Alan, aurretik Passo San Valentino igo beharko dutelarik. Hurrengo etapa gorabeheratsua izango da, eta Giroak berak "etapa traidorea" moduan eman zuen ezagutzera.
Azken-aurreko etapa oso gogorra izango da, eta parte-hartzaileek Ā Passo San Bernardino eta Passo Spluga mendateak gainditu beharko dituzte azken igoerari ekin aurretik. Lasterketari amaiera emateko, Milanen egingo da 29,4 kilometroko ibilbidea izango duen erlojupekoa.
Ā
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.