Italiako Giroa 2021: 21. etapako profila, Senago-Milan (29,4 km, erlojupekoa)
Italiako Giroko azken etapa jokatuko da maiatzaren 30ean, Senago eta Milan artean 29,4 kilometroko erlojupekoa izango dute aurrean txirrindulariek.
Erlojuaren kontra trebea baino, egun honetan indarrak izatea da garrantzitsuago hiru asteko lehia eta gero.
Ibilbide laua da, errepidea zabala hasieran eta Milanera hurbiltzean errepidea estuagoa da Piazza Duomo inguruan.
Betikoez Milanen ezagutuko dugu aurtengo irabazlea.
Eguneko mendateak
Ez dago
ETAPAK
1. etapa, maiatzak 8: Turin-Turin (8,6 km, erlojupekoa)
2. etapa, maiatzak 9: Stupinigi-Novara (179 km)
3. etapa, maiatzak 10: Biella-Canale (190 km)
4. etapa, maiatzak 11: Piacenza-Sestola (186 km)
5. etapa, maiatzak 12: Modena-Cattolica (175 km)
6. etapa, maiatzak 13: Grotte di Frasassi-Ascoli (160 km)
7. etapa, maiatzak 14: Notaresco-Termoli (181 km)
8. etapa, maiatzak 15: Foggia-Guardia Sanframondi (170 km)
9. etapa, maiatzak 16: Castel di Sangro-Campo Felice (158 km)
10. etapa, maiatzak 17: mayo L'Aquila-Foligno (139 km)
Maiatzak 18, atseden eguna
11. etapa, maiatzak: Perugia-Montalcino (162 km)
12. etapa, maiatzak 20: Siena-Bagno di Romagna (212 km)
13. etapa, maiatzak 21: Ravenna-Verona (198 km)
14. etapa, maiatzak 22: Cittadella-Zoncolan (204 km)
15. etapa, maiatzak 23: Grado-Gorizia (146 km)
16. etapa, maiatzak 24: Sacile-Cortina (212 km)
Maiatzak 25, bigarren atseden eguna
17. etapa, maiatzak 26: Canazei-Sega di Ala (193 km)
18. etapa, maiatzak 27: Rovereto-Stradella (231 km)
19. etapa, maiatzak 28: Abbiate Grasso-Alpe di Mera (176 km)
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.