1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Tourreko gaurko etapako profila: Lille-Lille (185 km)

Ibilbide guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025eko Frantziako Tourreko 1. etapako profila, gogorrenetakoa. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourreko 1. etapako profila, gogorrenetakoa. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourra gaur, larunbata, abiatu da, Lillen hasi eta amaituko den 184,9 kilometroko lehen etaparekin.

Ibilbide ia guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Hiru mendate baino ez daude, eta 4. mailakoak dira: Notre-Dame de Lorette (1 kilometroko luzera eta batez beste 7,6ko pendiza), Mont Cassel (1,9 kilometroko luzera eta batez beste 3,6ko pendiza) eta Mont Noir (1,3 kilometroko luzera eta batez beste 6,4ko pendiza).

Oro har, zaila izango da txirrindulariren bat tropelari aurrea hartuta helmugaratzea; esprinterrek, berriz, etapa irabazteko agertoki ezin hobea izango dute.

Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en, 14:55etik aurrera, eta ETB1en, 15:00etan hasita.

ETAPAREN PROFILA

2025eko Frantziako Tourraren 1. etapako profila. Irudia: A.S.O. 2025eko Frantziako Tourraren 1. etapako profila. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 1. etapa (uztailak 5, larunbata)

Ibilbidea: Lille - Lille

Distantzia: 184,9 km

Hasiera-ordua: 13:10

Amaiera-ordua: 17:36 (47 km/h) | 17:46 (45 km/h) | 17:58 (43 km/h)

Mendiko saria: Côte de Notre-Dame de Lorette (4. maila), 41,2. kilometroan; Mont Cassel (4. maila), 101,4. kilometroan; Mont Noir (4. maila), 139,7. kilometroan

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X