Philipsenek irabazi du Saint-Amand-Montrondeko esprinta, eta aurrenekoz gailendu da 2024ko Frantziako Tourrean
Alpecin-Deceuninck taldeko Jasper Philipsen txirrindulari belgikarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko hamargarren etapa, esprintean, Saint-Amand-Montronden, asteartean, eta Tadej Pogacar UAE Emirates taldeko ziklista esloveniarrak lasterketako lider jarraitzen du; izan ere, sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
Egun lasaia izan da, eta nabarmenena amaieran egin dute txirrindulariek esprintean. Philipsenek ezin hobeto biribildu du bere taldeak egindako lan bikaina; Mathieu van der Poel munduko txapeldunak, esaterako, errelebo ederra eman du, lasterketa azken kilometroan sartuta.
Horrenbestez, Philipsenek lehen aldiz eskuratu du etapa garaipena aurtengo Frantziako Tourrean, jokatutako bosgarren esprintean. 2023an, belgikarrak lau etapa irabazi zituen, bai eta puntutako sailkapena ere; orain, ordea, Biniam Girmayk du soinean maillot berdea, eta eritrearrak lehen postua sendotu du, hamargarren jardunaldian bigarren tokia erdietsi baitu.
Asteazkenean, Evaux les Bainsen hasita eta Le Lioranen bukatuta, 111. Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa jokatuko dute, egun garrantzitsuan: Erdialdeko Mendigunean izango da lasterketa. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte, horietako lau azken 60 kilometroetan; etapak 211 kilometroko ibilbidea du. Borrokarako egun aproposa izango da, etapa garaipenaren lehian zein sailkapen nagusiko gizonentzat.
Etapako sailkapena
1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 4:20:06
2 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.
3 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.
4 - VAN AERT Wout (Visma) d. b.
5 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.
6 - BENNETT Sam (Decathlon) d. b.
7 - DEGENKOLB John (DSM) d. b.
8 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.
9 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.
10 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 40:02:48
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:33
3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:15
4 - ROGLIC Primoz (BORA) + 1:36
5 - AYUSO Juan (UAE) + 2:16
6 - ALMEIDA Joao (UAE) + 2:17
7 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 2:31
8 - LANDA Mikel (Soudal) + 3:35
9 - GEE Derek (Israel) + 4:02
10 - JORGENSON Matteo (Visma) + 4:03
15 - BILBAO Pello (Bahrain) + 5:58
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.