2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)
177,8 kilometroko ibilbidea, Saint-Paul-Trois-Chateauxen hasita eta Superdevoluy mendatean amaituta, eta hiru mendate puntuagarri, horietako bat 1. mailakoa, jardunaldiko azken 30 kilometroetan; 2024ko Frantziako Tourraren hamazazpigarren etapako datuak dira horiek. Uztailaren 17an jokatuko dute etapa hori, asteazkenez, 12:35ean abiatuko da, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 16:58tik 17:26ra bitartean zeharkatzea helmuga. Mendiko eguna da, eta igoeran bukatuko da; nolabait, 111. Frantziako Tourreko azken egunetako etapak ikusita, 17. etapa hau atariko bat balitz bezala jo genezake, egun oso gogorrak etorriko baitira.
Jardunaldiko profilak irteeratik jotzen du gora, eta txirrindulariek azken zatian izango dituzte zailtasun nagusiak. 145,7. kilometroan, Col Bayardeko pankarta izango da. 2. mailako mendatea da hori, 6,8 kilometroko luzera du, eta, batez beste, % 7,3ko malda. Jarraian, 166,6. kilometroan, Col du Noyer iritsiko zaie, 1. mailakoa, eta hori gogorragoa da; 7,5 kilometroko igoera da, % 8,1ekoa. Eta eguna amaitzeko, azken kilometroetan, Superdevoluy igo beharko dute: 3. mailako mendate horrek 3,8 kilometroko ahalegina eskatuko die ziklistei, eta % 5,9ko malda du. Bertan zehaztuko da nor den eguneko garailea.
Tourra oso aurreratuta dabil, dagoeneko, eta garaipena erdiesteko indar handia behar da, bai eta estrategian trebetasuna ere. Noyerren, baliteke sailkapen nagusko lehian dabiltzan gizonek ere aurrerapausoa ematea; asko dago jokoan, besteak beste azken maillot horia, eta aurretik solik beste lau etapa geldituko dira, denak maila eta zailtasun handikoak.
Egunero bezala, EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez; eitb.eus-en, 14:25ean hasiko da emanaldia, eta ETB1en, ordea, 15:00etan.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 17. etapa (uztailak 17)
Ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux - Superdevoluy
Distantzia: 177,8 km
Goranzko desnibel metatua: 2.850 m
Hasiera-ordua: 12:35
Amaiera-ordua: 16:58 (42 km/h) | 17:11 (40 km/h) | 17:26 (38 km/h).
Mendiko saria: Col Bayard (2. mailakoa), 145,7. kilometroan; Col du Noyer (1. mailakoa), 166,3. kilometroan; Superdevoluy (3. mailakoa), 177,8. kilometroan.
COL DU NOYERRERAKO IGOERA (1. MAILA)
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.