Taldeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fraile, Ion Izagirre eta Aranburu, Astanarekin Tourrean

Hiru euskal txirrindulariak oso garrantzitsuak dira Kazakhstango taldean.
Omar Fraile, Itzulian
Omar Fraile, Itzulian

Astana - Premier Tech taldeak jakitera eman du Frantziako Tourrean izango duen taldea.

Bertan hiru euskal ziklista izango dira: Omar Fraile, Ion Izagirre eta Alex Aranburu. Bresteko irteeran, taldekide hauek izango dituzte ondoan: Alexey Lutsenko, Jakob Fuglsang, Stefan de Bod, Hugo Houle eta Dmitriy Gruzdev.

Igandean Espainiako Txapelketa irabazi berritan, Omar Fraile  gogotsu dago: "Tourra jokatu nahi dut, batez ere igandeko garaipena eta gero. Motibatuta nago, konfiantza handiarekin. Lortutako azken garaipena 2018ko Tourrean izan zen; beraz, sasoian nago, hasteko prest".

Ion Izagirre ere Espainiako txapelduna da, baina erlojuaren kontrakoa. 2020an erorikoa izan ondoren, gogotsu dago Ormaiztegikoa: "Grinatsu nago, erlojupekoak jokatzeko gogoarekin. Gure taldea indartsua da oso, eta sasoian gaudela erakutsi dugu".

Azkenik, Alex Aranburuk debuta egingo du Tourrean: "Oso pozik nago, eta harro, nire lehenengo Frantziako Tourra jokatuko dudalako. Ziklista guztion ametsa hor egotea da, eta etapa bat irabaztea ikaragarria izango litzateke".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X