3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cavendishek bigarren garaipena lortu du photo-finisharen beharrarekin

Dimension Data taldeko britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 3. etapa. Esprint estua izan du Greipelekin (bigarren), baina photo-finishak Mark Cavendishek irabazi duela argitu du. Sagan, lider.
18:00 - 20:00
Photo-finishak argitu du Cavensih izan dela garaile esprintean

Mark Cavendishek (Dimension Data) irabazi du Frantziako Tourreko hirugarren etapa eta Peter Saganek (Tinkoff) lidertza mantentzea lortu du. Granville eta Angers arteko etapak 223 kilometroko ibilbidea izan du.

Hirugarren etapako irabazlea erabakitzeko photo-finisharen beharra izan dute antolatzaileek. Cavendishek eta Andre Greipelek esprint estua izan dute, baina britainiarra atera da garaile oso gutxigatik. Bryan Cocard izan da hirugarren.

Peter Sagan laugarren izan da etapan eta ez du liderraren elastikoa mantentzeko arazorik izan. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Julien Alaphilippe frantziarra da bigarren eta Alejandro Valverde espainiarra, hirugarren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X