Luis Leon Sanchez murtziarrak garaipen ederra lortu du
Luis Leon Sanchez espainiarrak (Rabobank) Frantziako Tourreko hamalaugarren etapa (Limoix-Foix, 191 kilometro) irabazi du. Murtziako txirrindulariak Tourrean lortu duen laugarren garaipena izan da, 2008, 2009 eta 2011 urteetan etapak irabazi baitzituen.
Rabobank taldeko txirrindulariak helmugatik 11 kilometrora eraso gogorra jo du, eta beste lau iheslariak atzean utzi ditu. Ihesaldian kalitate handiko txirrindulariak izan dira (Peter Sagan, Philippe Gilbert, Sandy Casar eta Gorka Izagirre), baina Luis Leon Sanchezen erasoari ezin izan diote erantzunik eman. Gorka Izagirreren taldea irabazlearen 47 segundora heldu da.
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia Mur de Peguereko gainan onenen artean izan da, baina ordekan ezin izan dio Leon Sanchezi jarraitu. Ormaiztegikoak helmugan bosgarren postua eskuratu du.
Bradley Wiggins (Sky) liderraren taldea helmugara 18 minutu eta 14 segundora heldu da. Faborito nagusiak batera heldu dira, Cadel Evansek (BMC) azkeneko mendateko jaitsieran arazo mekaniko ugari izan arren.
Honela, sailkapen nagusian ia ez da aparteko mugimendurik izan, Bradley Wigginsek bi minutu eta bost segundoko aldea izaten jarraitzen duelako. Chris Froome bigarren sailkatuaren atzetik Liquigas taldeko Vincenzo Nibali italiarrak jarraitzen du, eta Haimar Zubeldia gipuzkoarrak seigarren postuari eutsi dio.
14. etapa:
1 Luis Leon SANCHEZ GIL RAB 4:50:29
2 Peter SAGAN LIQ 47
3 Sandy CASAR FDJ 47
4 Philippe GILBERT BMC 47
5 Gorka IZAGUIRRE INSAUSTI EUS 47
6 Sergio Miguel MOREIRA PAULINHO STB +2:51
7 Sebastien MINARD ALM +2:51
8 Martin VELITS OPQ +3:49
9 Eduard VORGANOV KAT +4:51
10 Steven KRUIJSWIJK RAB +4:53
11 Cyril GAUTIER EUC +14:53
12 Luis Angel MATE MARDONES COF +18:15
13 Julien SIMON SAU +18:15
14 Mikael CHEREL ALM +18:15
15 Bradley WIGGINS SKY +18:15
16 Cadel EVANS BMC +18:15
17 Vincenzo NIBALI LIQ +18:15
Sailkapen nagusia:
1 Bradley WIGGINS SKY 64:41:16
2 Christopher FROOME SKY +2:05
3 Vincenzo NIBALI LIQ +2:23
4 Cadel EVANS BMC +3:19
5 Jurgen VAN DEN BROECK LTB +4:48
6 Haimar ZUBELDIA AGIRRE RNT +6:15
7 Tejay VAN GARDEREN BMC +6:57
8 Janez BRAJKOVIC AST +7:30
9 Pierre ROLLAND EUC +8:31
10 Thibaut PINOT FDJ +8:51
11 Andreas KLÖDEN RNT +9:29
12 Frank SCHLECK RNT +9:45
13 Nicolas ROCHE ALM +10:49
14 Jerome COPPEL SAU +11:27
15 Christopher HORNER RNT +12:41
Zure interesekoa izan daiteke
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.