Saganek Greipeli irabazi dio esprintean
Peter Sagan (Liquigas) Eslovakiako txirrindulariak Tourreko seigarren etapa irabazi du (Epernay-Metz, 205 kilometro). Andre Greipel (Lotto-Belisol) eta Mathew Goss (Orica GreenEdge) esprintean gainditu ditu Saganek.
Aurtengo Tourrean hirugarren garaipena du Saganek. Fabian Cancellara (RadioShack) suitzarrak lasterketako liderra izaten jarraitzen du. Alejandro Valverdek (Movistar) eta Frank Schleckek (RadioShack) bi minutu baino gehiago galdu dituzte helmugan, eroriko baten ondorioz.
Sagan azkarrena izan da istripuz beteriko etapa honetan. Eslovakiako txirrindulariak erorikoak saihestu ditu, baina bere bi arerio nagusiek ez dute zorte bera izan.
Andre Greipel (Lotto) alemaniarra bi aldiz erori da, eta Mark Cavendish atzeratu egin da, helmugarako 24 kilometro falta zirela eroriko bat izan delako tropelan.
Eroriko nagusia
Azken eroriko horrek faborito batzuk kaltetu ditu, besteak beste, Franck Schleck (RadioShack), Ryder Hesjedal (Garmin), Robert Gesink eta Valverde.
Luxenburgoko eta Espainiako txirrindulariak 2:09ko atzerapenarekin helmugaratu dira. Tropel nagusian Bradley Wiggins (Sky), Cadel Evans (BMC) eta Samuel Sanchez (Euskatel) heldu dira eta ez dute denborarik galdu.
Hala ere, etapak hasiera lasaia izan du, aste osoan bezalaxe. Irteera eman eta berehala David Zabriskie (Garmin), Davide Malacarne (Europcar), Romain Zingle (Cofidis) eta Karsten Kroon (Saxo Bank) txirrindulariek ihesaldia osatu dute, baina tropelak ez die utzi garaipena jokatzen.
Seigarren etapako sailkapena:
1. SAGAN Peter LIQUIGAS-CANNONDALE 04h 37' 00''
2. GREIPEL Andre LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 00''
3. GOSS Matthew Harley ORICA GREENEDGE + 00' 00''
4. VAN HUMMEL Kenny Robert VACANSOLEIL-DCM + 00' 00''
5. HAEDO Juan Jose TEAM SAXO BANK-TINKOFF BANK + 00' 00''
6. HENDERSON Gregory LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 00''
7. PETACCHI Alessandro LAMPRE - ISD + 00' 00''
8. PAOLINI Luca KATUSHA TEAM + 00' 00''
9. IMPEY Daryl ORICA GREENEDGE + 00' 00''
10.LANCASTER Brett Daniel ORICA GREENEDGE + 00' 04''
Sailkapen nagusia:
1 Fabian CANCELLARA RNT 29:22:36
2 Bradley WIGGINS SKY 7
3 Sylvain CHAVANEL OPQ 7
4 Tejay VAN GARDEREN BMC 10
5 Denis MENCHOV KAT 13
6 Cadel EVANS BMC 17
7 Vincenzo NIBALI LIQ 18
8 Peter SAGAN LIQ 19
9 Andreas KLÖDEN RNT 19
10 Maxime MONFORT RNT 22
Zure interesekoa izan daiteke
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.