Andre Greipelek bigarren garaipena eskuratu du
Andre Greipelek (Lotto-Belisol) Frantziako Tourrean bigarren garaipena jarraian eskuratu du. Alemaniarrak itzuliko laugarren eta bosgarren etapak irabazi ditu, eta Fabian Cancellara suitzarrak (Radio Shack) sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
Mark Cavendish munduko txapeldunak ezin izan du atzoko erorikoaren ostean garaipena lortu, eta britainiarrak bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Greipelen atzetik Matthew Harley Goss(Greenedge) eta Juan Jose Haedo argentinarra (Saxo Bank) gelditu dira.
Helmugatik ia hiru kilometrora beste eroriko bat izan da, eta Peter Sagan (Liquigas) eta Tyler Farrar (Garmin) esprinterrak lurrera joan dira, beste askoren artean.
Eguneko ihesaldia Matthie Ladagnous (FDJ) eta Julien Simon (Saur-Sojasun) frantziarrek, Pablo Urtasun (Euskaltel-Euskadi) nafarrak eta Jan Ghyselinck (Cofidis) belgikarrak osatu dute, baina tropelak ondo kontrolatuta izan ditu. Hala ere, esprinter nagusien taldeak azkeneko kilometroetan erlaxatu egin dira, eta etapako azkeneko kilometrora aurretik heldu dira iheslariak. Pablo Urtasunek saiakera egin du azkenengo metroetan, baina tropelak helmugatik 300 metro ingurura hartu du Euskaltel-Euskadiko txirrindularia.
Sailkapen nagusian Fabian Cancellara suitzarrak Bradley Wigginsekin eta Sylvain Chavanelekin 7 segundoko aldea izaten jarraitzen du.
1 Andre GREIPEL GER LTB 4:41:30
2 Matthew Harley GOSS AUS OGE +0
3 Juan Jose HAEDO ARG STB +0
4 Samuel DUMOULIN FRA COF +0
5 Mark CAVENDISH GBR SKY +0
6 Tom VEELERS NED ARG +0
7 Oscar FREIRE GOMEZ ESP KAT +0
8 Alessandro PETACCHI ITA LAM +0
9 Sebastien HINAULT FRA ALM +0
10 Yohann GENE FRA EUC +0
11 Bauke MOLLEMA NED RAB +0
12 Matthieu LADAGNOUS FRA FDJ +0
13 Borut BOZIC SLO AST +0
14 Kenny Robert VAN HUMMEL NED VCD +0
15 Egoi MARTINEZ DE ESTEBAN ESP EUS +0
16 Janez BRAJKOVIC SLO AST +0
17 Samuel SANCHEZ GONZALEZ ESP EUS +0
18 Bradley WIGGINS GBR SKY +0
Sailkapen nagusia:
.1. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) 5h.05:32
.2. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 07 segundora
.3. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) d.b.
.4. Tejay van Garderen (USA/BMC) 10
.5. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) 11
.6. Denis Menchov (RUS/Katusha) 13
7. Cadel Evans (AUS/BMC) 17
8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 18
9. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) d.b.
10. Andreas Kloden (ALE/RadioShack) 19
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako Tourrak Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela baieztatu du
Abuztuaren 1etik 9ra bitartean lehiatuko den lasterketak 21 talde izanen ditu; horietatik hamalau WorldTeam mailakoak dira, eta zazpi ProTeam mailakoak, eta horien artean dago euskal taldea.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.