Frantziako Tourra: Cavendishek bere laugarrena lortu du
Mark Cavendish britainiarrak (HTC) irabazi du Montpellierren amaitu den Frantziako Tourreko 15. etapa. Thomas Voeckler frantziarrak (Europcar) elastiko horiarekin jarraitzen du.
Cavendishek bere laugarren etapa-garaipena eskuratu du eta helmugan Tyler Farrar (Garmin) eta Alessandro Pettachi (Lampre) kideei gailendu zaie.
Etapa hauetan ohikoa den bezala, ihesaldia osatu da. Bertan Niki Terpstra (Quick Step), Mickael Delage (FDJ), Samuel Dumoulin (Cofidis), Anthony Delaplace (Saur) eta Mikhayl Ignatiev (Katusha) aritu dira.
Ihesaldiaren abentura apurka-apurka amaitzen joan da eta Tepstra izan da lasterketaburuari denbora gehiagoz eutsi diona. Hala ere, HTCren erritmoan joan den tropela helmugarako hiru kilometro falta zirela harrapatu du Tepstra.
15. etapa:
.1. Mark Cavendish (GBR-HTC-Highroad) 4h.20:24
.2. Tyler Farrar (USA-Garmin-Cervelo) d.b.
.3. Alessandro Petacchi (ITA-Lampre-ISD) d.b.
.4. Daniel Oss (ITA-Liquigas-Cannondale) d.b.
.5. José Joaquín Rojas (ESP-Movistar) d.b.
.6. Ben Swift (GBR-Sky Procycling) d.b.
.7. Gerald Ciolek (ALE-Quickstep) d.b.
.8. Tony Gallopin (FRA-Cofidis) d.b.
.9. Francisco José Ventoso (ESP-Movistar) d.b.
10. Sébastien Hinault (FRA-AG2R La Mondiale) d.b.
-------
29. Cadel Evans (AUS-BMC)
34. Fränk Schleck (LUX-Leopard Trek) d.b.
40. Andy Schleck (LUX-Leopard Trek) d.b.
42. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank Sungard) d.b.
47. Ivan Basso (ITA-Liquigas-Cannondale) d.b.
48. Samuel Sanchez (ESP-Euskaltel-Euskadi) d.b.
70. Thomas Voeckler (FRA-Europcar) d.b.
- Sailkapen nagusia:
.1. Thomas Voeckler (FRA-Europcar) 65h.24:33
.2. Fränk Schleck (LUX-Leopard Trek) + 1:49
.3. Cadel Evans (AUS-BMC) + 2:06
.4. Andy Schleck (LUX-Leopard Trek) + 2:15
.5. Ivan Basso (ITA-Liquigas-Cannondale) + 3:16
.6. Samuel Sanchez (ESP-Euskaltel-Euskadi) + 3:44
.7. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank Sungard) + 4:00
.8. Damiano Cunego (ITA-Lampre-ISD) + 4:01
.9. Thomas Danielson (USA-Garmin-Cervelo) + 5:46
10. Kevin De Weert (BEL-Quickstep) + 6:18
11. Rigoberto Urán (COL-Sky Procycling) + 7:55
- Puntuetako sailkapena:
.1. Mark Cavendish (GBR-HTC-Highroad) 319 puntu
.2. Jose Joaquin Rojas (ESP-Movistar) 282
.3. Philippe Gilbert (BEL-Omega Pharma) 248
- Mendiko sariaren sailkapena:
.1. Jelle Vanendert (BEL-Omega Pharma) 74 puntu
.2. Samuel Sánchez (ESP-Euskaltel-Euskadi) 72
.3. Jérémy Roy (FRA-FDJ) 45
- Gazteen sailkapena:
.1. Rigoberto Urán (COL-Sky) 65h.32:29
.2. Rein Taaramae (EST-Cofidis) + 1:07
.3. Pierre Rolland (FRA-Europcar) + 1:25
- Taldekako sailkapena:
.1. Leopard Trek 195h.47:43
.2. Team Europcar + 06
.3. AG2R La Mondiale + 2:32.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
113. Frantziako Tourra uztailaren 4tik hilaren 26ra bitartean jokatuko dute, eta Bartzelonan hasiko da eta Parisen amaitu. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Wout van Aertek ez du Frantziako Tourrean parte hartuko, lesioa duelako ukondoan
Aurreko astean, Visma Lease a Bike taldeko txirrindulariak, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourrean etapa bat irabazita, lasterketa utzi behar izan zuen, ukondoan arazoak zituelako; lesio horrengatik ezingo da Bartzelonan uztailaren 4an hasiko den Frantziako Tourrean aritu.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak Frantziako Tourrean izango duen maillota aurkeztu du; 1987an eta 1988an erabilitakoa bezalakoa da
Nafarroako taldeak asteartean aurkeztu du maillot hori, eta Marino Lejarreta ere izan da ekitaldian; berriztarrak 80ko hamarkadako Tour horietan izan zen.
2028ko Tourra Reimsetik abiatuko da, eta lehen etapak Frantziako ekialdean izango dira
2021etik Frantziak hartuko duen bigarren irteera izango da. Bestalde, olinpiar jokoak egiten diren urteetan gertatzen den bezala, lasterketa ohi baino astebete lehenago hasiko da 2028an, ekainaren 24an, eta uztailaren 16an amaituko da, Parisen.
Frantziako Tourrak Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela baieztatu du
Abuztuaren 1etik 9ra bitartean lehiatuko den lasterketak 21 talde izanen ditu; horietatik hamalau WorldTeam mailakoak dira, eta zazpi ProTeam mailakoak, eta horien artean dago euskal taldea.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.