Espainako Vuelta
2024/04/29 - 23:58
Espainiako Itzuliako 2. etapako laburpena, Alison Jacksonen garaipenarekin
Kanadiarra esprintean gailendu da, ibilbideko 118,3 kilometroak beteta. Blanka Vas hungariarra lider jarri da sailkapen nagusian.
2024/04/28 - 20:20
Gaia Realini da lehen liderra, Lidl-Trek taldeak lehen eguneko erlojupekoa irabazita
Estatubatuarrek 19 minutu eta 20 segundo behar izan dituzte taldekako erlojuaren kontrako 16 kilometroak egiteko. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa hamabosgarren izan da.
2024/04/26 - 13:48
Santestebanek eta Ostolazak ez dute Espainiako Vueltan parte hartuko, arnas arazoen ondorioz
Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute parte hartuko 2024ko Vueltan Laboral Kutxa taldearekin, arnas arazoak izan dituztelako. Beraz, Eraso, Oyarbide, Quagliotto, Schweikart, Silvestri, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek osatuko dute Espainiako lasterketarako taldea.
2024/03/08 - 16:01
Emakumezkoen Vueltak zortzi etapa izango ditu, eta apirilaren 28a eta maiatzaren 5a bitartean jokatuko da
Valentziatik abiatuko da, eta Madrilen amaitu. Zortzi etapa izango ditu, eta Bizkaia-Durango eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa dira bertan parte hartuko duten 23 taldeetako bi.
2024/02/16 - 16:18
Jorge Azanza (Euskaltel-Euskadi): "Gonbidapen hau oso garrantzitsua da"
Vueltaren aurtengo edizioan parte hartzeko jasotako gonbidapena pozik hartu du taldeko kirol arduradunak. Abuztuaren 17an abiatuko da lasterketa.
2024/02/16 - 16:04
J. Oroz: "Vueltan parte hartzea oso pozgarria da Kern Pharmarentzat, momentu egokian datorkigu gonbidapena"
Taldeko managerra pozik azaldu da Espainiako Vueltako antolatzaileen gonbidapena jaso ostean.
2024/02/16 - 13:30
Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma taldeek Vueltan hartuko dute parte, gonbidatuta
Bi gonbidatu horiez gain, World Tourreko 18 ekipoak eta UCI Pro Teameko lehen bi sailkatuak (Lotto Dstny eta Israel Premier Tech) ere izango dira lehian.
2023/12/21 - 19:25
Vingegaardek eta Kussek Vismarekin berritu dute 2027 eta 2028ra arte, hurrenez hurren
Bi txirrindulariak eroso agertu dira klubarekin, bai pertsonalki, bai lortutako emaitzekin.
2023/12/19 - 22:11
2024ko Espainiako Itzuliak Araba zeharkatuko du irailaren 5ean
Hemezortzigarren etapa Gasteiztik irtengo da eta Izkiko Parke Naturalean amaituko da, 175 kilometro eginez.
2023/11/21 - 18:04
2024ko Espainiako Vueltako etapa bat Gasteizen hasiko da, eta Izkiko Parke Naturalean amaitu
Radio Vitoriak aurreratu du, asteartean; gainera, iragarri ere iragarri du ia itxita dagoela 2024ko Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Legution bukatzea.
2023/09/18 - 01:44
Kaden Grovesek irabazi duen 2023ko Espainiako Vueltako 21. etaparen laburpena
Kaden Grovesek (Alepcin-Deceuninck) irabazi du 2023ko Espainiako Vueltako azken etapa, eta Sepp Kuss (Jumbo Visma) izan da edizioko txapelduna.
2023/09/17 - 22:06
Kuss da 2023ko Vueltako irabazlea eta Groves nagusitu da azken etapan
Sepp Kussek irabazi du 2023ko Espainiako Vuelta. Estatubatuarrak Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic Jumbo-Vismako taldekideak izan ditu lagun podiumean. 21. etapan, aldiz, Kaden Grovesek bereganatu du garaipena, esprintean.
2023/09/17 - 11:36
Espainiako Vueltako 21. etaparen profila eta ibilbidea: La Zarzuela Hipodromoa - Madril (101,5 km)
Buelta amaierara iritsiko da igande honetan, Madril erdigunetik igaroko den etapan. Esprintean amaitzea espero da garaileen ospakizunerako egun hau.
2023/09/16 - 23:26
Poelsek irabazitako 2023ko Vueltako 20. etapako laburpena
Wout Poelsek irabazi du Espainiako Vueltako 20. etapa eta Sepp Kuss itzulia irabaztetik pauso bakarrera dago. Bideo honetan dituzu ikusgai etapako momentu onenak.
2023/09/16 - 23:17
Kuss Vuelta irabaztetik pauso bakarrera dago eta Poelsek irabazi du azken-aurreko etapa
Poelsek irabazi du Guadarramako esprintean, denboraldiko bigarren garaipen handia lortuz. Urrundik jo du erasoa eta zentimetro gutxigatik harrapatu du Evenepoel, laugarren etaparen bila zebilena.
2023/09/16 - 11:26
Espainiako Vueltako 20. etaparen profila eta ibilbidea: Manzanares El Real - Guadarrama (208 km)
Espainiako Vueltaren etapa luzeena lasterketa amaitzeko egun bat baino geratzen ez denean iritsiko da. Aldapa handirik ez duten arren, txirrindulariek hirugarren mailako 10 bat mendate izango dituzte aurrean.
2023/09/15 - 21:16
2023ko Espainiako Vueltako 19. etaparen laburpena eta azken kilometroetako erorikoa
Espainiako Vueltak atzean utzi du jada 19. etapa, eta bideo honetan diuzu ikusgai eguneko momentu esanguratsuenak.
2023/09/15 - 19:35
Alberto Dainese nagusitu da Iscarreko esprintean
Dainesek 3:42:09ko denbora egin du esprintean nagusitzeko, Filippo Ganna (Ineos) herrikidearen eta Marijn Van den Berg (EF Education) nederlandarraren aurretik.
2023/09/14 - 23:14
Remco Evenepoelek irabazi duen 2023ko Espainiako Vueltako 18. etaparen laburpena
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak modu ikusgarrian irabazi du 2023ko Espainiako Vueltako azken goi mailako mendiko etapan; izan ere, bakarka helmugaratu da, eta bederatzi minutuko baino gehiagoko aldea lortu du sailkapen nagusiaren lehian dauden ziklistekiko.
2023/09/14 - 20:58
Espainiako Vueltako 19. etaparen profila eta ibilbidea: La Bañeza-Iscar (177,5 km)
Asturiasen bi egun gogor eman eta gero, eta lasterketako azken mendiko egunaren bezperan, tropelak ibilbide lauari egin beharko dio aurre etapa honetan, eta esprint handia egon liteke. Haizea, hori bai, beste oztopo bat izan liteke, bizi ibiliz gero.