Espainako Vuelta
2021/12/16 - 23:37
Ibilbide menditsua izango du 2022ko Espainiako Itzuliak
Ostegun honetan, abenduaren 16an, aurkeztu da 2022ko Vuelta. Ibilbidearen xehetasunak aurkeztu dituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoak 77. edizioaren hiru etapa hartuko ditu.
2021/12/16 - 21:46
2022ko Espainiako Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute
Utrechten hasiko da abuztuaren 19an eta Madrilen bukatuko da irailaren 11n. 77. edizioaren hiru etapa pasako dira Euskaditik, horietako bi Euskal Autonomia Erkidegoan hasi eta bukatuko direlarik.
2021/12/16 - 21:40
Espainiako Itzuliko hiru etapa hartuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak
Adenduaren 16an aurkeztu da 2022ko Espainiako Itzulia. Abuztuaren 19an hasiko da, eta iralaren 11n amaituko da. 77. edizioak hiru etapa izango ditu Euskadin: Gasteiz-Guardia (4. etapa) abuztuaren 23an, Irun-Bilbo (5. etapa) abuztuaren 24an, eta Bilbo-Liebana (6. etapa) abuztuaren 25ean.
2021/11/26 - 15:52
2022ko Espainiako Itzulia Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik igaroko da
Laugarren etapa (abuztuak 23) Arabako errepideetatik igaroko da. Abuztuaren 24an Irundik Bilbora egingo du lasterketak, eta bertan izango dira bai egun horretako iritsiera, bai hurrengoaren irteera.
2021/11/17 - 18:12
Espainiako Itzuliko laugarren etapak Araba zeharkatuko du
Radio Vitoriak aurreratu duenez, Herbehereetako hiru etapen ondoren, Espainiako Itzuliak Forondan lur hartuko da abuztuaren 22an, eta laugarren etapa Arabako errepideetatik igaroko da, eta litekeena da Guardian amaitzea.
2021/11/10 - 14:02
Abenduaren 16an aurkeztuko du 2022ko ibilbidea Espainiako Itzuliak
Lasterketaren 77. ekitaldia datorren urteko abuztuaren 19tik irailaren 11ra bitartean jokatuko da.
2021/10/11 - 19:35
2021eko UCI World Tourreko egutegia
Australiako urtarrileko bi lasterketak bertan behera geratu eta gero, lehenengoa Arabiar Emirerri Batuetako Tourra izango da, otsailean.
2021/09/13 - 15:27
Noiz eta non hasiko da 2022ko Espainiako Itzulia?
Herbeheretako Utrechten hasiko da abuztuaren 19an eta 34 udalerri igaroko dituzte hiru etapetan.
2021/09/07 - 17:07
Laranja koloreak dir-dir egin du Vueltan
Euskaltel-Euskadik, Jorge Azanza kirol-zuzendaria buru, oso lasterketa ona egin du Espainiako Itzulian.
2021/09/06 - 16:39
Roglicek bereganatu du Vuelta, baita azken erlojupekoa ere
Jumbo taldeko esloveniarrak jarraian irabazten duen hirugarren Espainiako Itzulia da. Aurtengo ekitaldian lau etapa irabazteko gai izan da
2021/09/06 - 16:32
Roglicik erasokorrena
Primoz Roglicek bere hirugarren Espainiako Itzulia irabazi du. Esloveniarrak hamika eraso jo du aurten eta aise lortu du garaipena.
2021/09/06 - 14:30
Van Vleutenek irabazi du 2021eko Vuelta
Annemiek Van Vleuten (Movistar Team) txirrindulariak erdistsi du garaipena Ceratizit Challenge by La Vuelta lasterketan. Lotte Kopeckyk (Liv Racing) eraman du azken etapa.
2021/09/06 - 13:03
'TriRoglic'
Primoz Roglic txirrindulari esloveniarrak bere hirugarren Vuelta irabazi du. Jumbo-Vismako gizona Santiagoko erlojupekoan ere nagusitu zen.
2021/09/04 - 21:50
Champoussin gailendu da Mosen amaitutako etapan
Frantziarra faboritoen aurretik iritsi da helmugara. Roglicek lider jarraitzen du eta Miguel Angel Lopez orain arteko hirugarrenak lasterketa utzi du podiuma galduko zuela ikusita.
2021/09/04 - 20:56
Miguel Angel Lopezek Vuelta utzi du etapa amaitu aurretik, podiumeko lehiatik at geratu dela ikusita
Kolonbiarra sailkapen nagusiko hirugarren postuan zegoen 20. etapa jokatu aurretik.
2021/09/04 - 20:25
Champoussinek ezustekoan eraman du etapa, Miguel Angel Lopezek lasterketa era polemikoan utzi duen egunean
Kolonbiarra hirugarren joan da sailkapen nagusian eta bizikletatik jaistea erabaki du faboritoen ihesaldian sartu ez eta podiuma galduko zuela ikusita. Orain Jack Haig da hirugarren, Roglicen eta Masen atzetik.
2021/09/03 - 21:59
Cort Nielsen danimarkarrak lortu du garaipena, esprintean
Garailea iheskideei gailendu zaie. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Primoz Rogicek lider jarraitzen du.
2021/09/03 - 19:32
Cort Nielsen hirugarrenez gailendu da, Monforte de Lemosen irabazita
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Primoz Roglicek lider jarraitzen du, amaierarako bi etapa falta direnean.
2021/09/02 - 23:31
Miguel Angel Lopezek irabazi du aurtengo edizioko etapa nagusia
Helmugara bera bakarrik iritsi da, Primoz Roglic liderraren eta Enric Mas sailkapeneko bigarrenaren aurretik.
2021/09/02 - 22:34
Miguel Angel Lopezek irabazi du Gamoniteirun, eta Roglicek lidergoari eutsi dio
Sailkapen nagusian, esloveniarrak 2:30eko aldea du Enric Masekin eta 2:53koa etapa garailearekin.