Espainako Vuelta
2022/08/20 - 13:15
2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Breda – Breda (193,5 km)
Herbehereetako errepideetan barrena jokatuko den hirugarren jardunaldia beste aukera bat izango da tropeleko gizonik azkarrenek distira egin dezaten.
2022/08/19 - 23:01
Robert Gesinkek jantzi du lehen maillot gorria Jumbo-Vismaren garaipenarekin
Primoz Roglic esloveniarraren taldeak nagusitasunez irabazi du 24:40 minutuko denbora eginez.
2022/08/19 - 15:17
2022ko Espainiako Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: 's-Hertogenbosch – Utrecht (175,1 km)
Jardunaldiaren ibilbideak profil ia erabat laua dauka, beraz, garailea esprintean erabakiko da itxura guztien arabera.
2022/08/19 - 11:27
2022ko Espainiako Itzuliko 1. etaparen profil eta ibilbidea: Utrecht – Utrecht (taldekako erlojupekoa 23,3 km)
Espainiako Itzulia taldekako erlojupeko batekin hasiko da ia laua eta zailtasun teknikorik gabea delako, baina faboritoen artean lehen aldeak egon litezke.
2022/08/19 - 09:45
2022ko Espainiako Itzulian parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Abuztuaren 19tik irailaren 11ra bitartean jokatuko den Espainiako Itzuliaren 77. edizioak 168 parte hartzaile izango ditu guztira, 21 taldetan banatuta.
2022/08/18 - 22:38
Landa: "Ez naiz sasoiko iristen, baina espero dut jendeak ilusioa izatea"
Bahrain Victorious taldeko txirrindulari arabarra etaparen bat irabazten saiatuko da.
2022/08/18 - 15:08
Nairo Quintana ez da Espainiako Itzulian izango TADen aurrean bere burua defendatzeko
UCIk 2022ko Frantziako Tourretik deskalifikatu du txirrindulari kolonbiarra, "tramadola erabiltzeko debekua urratzeagatik".
2022/08/17 - 14:58
Mikel Landa izango da Bahrain-Victorious taldearen liderra Espainiako Itzulian
Murgiako txirrindulariaren seigarren parte-hartzea izango da Vueltan, eta denboraldi honetan Italiako Giroa hirugarren postuan amaituta helduko dio lasterketari.
2022/08/16 - 15:52
Euskaltel-Euskadik badu 2022ko Espainiako Itzulirako taldea
Talde laranjak jardun ona egitea espero du, batez ere euskal errepideetatik igaroko diren hiru etapetan.
2022/08/08 - 19:27
Euskaltel Euskadiren azken saioak Vueltarako 8ko zerrenda aukeratzeko
Euskaltel Euskadi azken lan-saioak egiten ari da Vueltara joango den 8koa aukeratzeko. Goizean taldekako erlojupekoa prestatzen aritu dira. Jorge Azanza kirol zuzendariarekin hitz egin dugu.
2022/07/30 - 20:06
Gorka Izagirre: ''Ez dut Espainiako Itzulian parte hartuko''
Movistarreko txirrindulariak Donostiako Klasikoan hartu du parte Frantziako Tourra bukatu eta aste betera. Orain, atseden hartu eta ez duela Espainiako Itzulian parte hartuko adierazi du, "egun bakarreko lasterketetan" zentratuz.
2022/07/29 - 18:08
Euskaltel-Euskadik Espainiako Itzulirako taldea aurkeztu du
12 txirrindulari aurre-aukeratu dituzte: Angulo, Azparren, Azurmendi, Bizkarra, Bou, Canal, Cuadrado, Martin, Iribar, Iturria Juaristi eta Mate. Aurten lasterketako hiru etapa etxean lehiatuko dira.
2022/06/20 - 23:00
Gasteiz eta Guardia lotuko dituen 2022ko Vueltako 4. etapa aurkeztu dute
Gasteizen lasterketak Araban zehar egingo duen etapa aurkeztu dute. Gasteiztik Guardiara arteko bideoa egingo du. 153,5 kilometroko etapa izango da.
2022/06/16 - 19:00
Igor Gonzalez de Galdeano: ''Mikel Landa irabazteko moduan dago''
Gasteizko txirrindulari ohiak "Pedaleando hacia el éxito" liburu berria aurkeztu du, eta Mikel Landari buruz hitz egin du. Bere ustez, deskantsatzeko momentua da, eta espero du murgiarrak Espainiako Itzuli on bat egitea.
2022/03/14 - 18:49
Euskaltel-Euskadik eta Kern Pharmak aurtengo Vueltan hartuko dute parte
Antolatzaileek UCIren baimena lortu dute taldeen kopurua handitzeko. Caja Ruralek ez du gonbidapenik jaso.
2022/03/14 - 18:11
Azanza: “Espainiako Itzuliko etapa batzuk borrokatzeko itxaropena dugu”
Euskaltel-Euskadik Espainiako Itzuliko 77. edizioan hartuko du parte, abuztuaren 19an hasi eta irailaren 11n amaituko dena. Jorge Azanza kirol-zuzendariak balorazio positiboa egin du.
2022/01/25 - 12:27
Egan Bernalek politraumatismo toraziko eta zerbikala du eta ebakuntza-gelatik pasa da
Ineos Grenadierseko txirrindulariak talka egin du autobus baten kontra Kolonbian entrenatzen ari zenean. Ospitalera eraman dute eta ebakuntza egin diote. Urtebere egon daiteke lehiatu gabe.
2022/01/24 - 14:43
Bartzelonak 2023ko Vueltako irteera hartuko du
Lasterketako lehen bi etapan jokatuko dira bertan. Urte berean Frantziako Tourra Bilbon hasiko da.
2022/01/10 - 18:38
Pogacarrek Tourrean eta Vueltan egon nahi du
2022an Frantziako Tourra eta gero Espainiako Vueltan egon nahi duela esan du esloveniarrak.
2021/12/22 - 14:37
Primoz Roglicek Jumbo-Visman jarraituko du 2025era arte
Primoz Roglic esloveniarrak asteazken honetan berritu zuen kontratua,2016tik lehiatzen duen taldearekin.