Jaume Guardeñok “kritiko" jarraitzen du, baina egonkor dago
Hurrengo jardunaldiak erabakigarriak izanen dira bere bilakaeran; izan ere, aurreikusita dago ebakuntza gehiago egitea, ondo-ondo osa dadin.
Caja Rural-Seguros RGAren txirrindulari Jaume Guardeñok kritiko jarraitzen du, Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) Sabadelleko Tauli ospitalean, martxoaren 31n entrenatzen zuen bitartean izandako ezbehar larriaren ondorioz, bere taldeak astearte honetan jakinarazi duenaren arabera.
Alacanteko txirrindularia, 23 urtekoa, entrenamendu sesio batean harri bat zapaldu eta bizikletaren kontrola galdu zuen. Horren ondorioz, kontrako bidean sartu zen eta kotxe batekin talka egin zuen. Kolpe oso latza zuen buruan, eta burezurreko traumatismo gogor bat eragin zion.
Ezbeharraren ondoren, Guardeño helikopteroan eraman zuten ospitalera, bertan ebakuntza egin zioten, eta harrezkero bertan jarraitzen du, Zainketa Intentsiboko Unitatean. Taldeak argitaratu duen azkeneko iragarpenaren arabera, txirrindulariak “kritiko” jarraitzen du, “baina, egonkor, larritasunaren barnean”, medikuak harekin baitaude.
Hurrengo egunetan operazio gehiago egingo ote dizkioten zain daude.