Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltel-Euskadik Jonathan Lastra fitxatu du denboraldi honetarako

32 urteko txirrindulari bizkaitarrak talde laranjarekin bat egingo du, azken hiru urteetan Cofidis taldearekin WorldTourren maila gorenean lehiatu eta gero.
Jonathan Lastra, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
Jonathan Lastra, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

Jonathan Lastrak (1993, Bilbo) maillot laranja jantziko du datorren sasoian, taldeak gaur aditzera eman duenez. Txirrindulari bizkaitarraren fitxaketarekin, Euskaltel-Euskadik taldea itxi du.Ā 

Lastra Cofidisen aritu da lehian azken hiru urteetan, WorldTourren maila gorena erakutsiz. Aurretik, zazpi denboraldiz jardun zuen Caja Rural-RGA taldean.Ā 

Orain arte egindako ibilbidean, bost Espainiako Vueltatan eta bi Italiako Girotan hartu du parte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X