Maiatzak 26, igandea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17 talde izango dira, igandean, ProSeries maila hartu duen Eibarko Hiria Sari Nagusian

ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa, 11:15etik. Txirrindulariek 116 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Olivia Barilek lortu zuen garaipena 2022ko eta 2023ko ekitaldietan.
Tropelak, berriro ere, Eibarko Hiria Sari Nagusia jokatuko du. Argazkia: EFE.
Tropelak, berriro ere, Eibarko Hiria Sari Nagusia jokatuko du. Argazkia: EFE.

17 talde arituko dira igandean, maiatzaren 26an, 2024ko Eibarko Hiria Sari Nagusian. Lasterketa seigarren aldiz jokatuko dute, eta asteazkenean aurkeztu dute. Probak bere mailak gora egitea lortu du, eta ProSeriesen sartu egin da. Zaleek zuzenean jarraitu ahalko dute, 11:15etik aurrera, eitb.eus-ek eta ETB4k eskainiko duten emanaldiaren bidez.

Testuinguru horretan, antolatzaileek baieztatu dute ehun bat txirrindulari izango direla irteeran, Untzaga plazan. Lasterketak 116 kilometroko ibilbidea izango du, eta Arraten amaituko da.

Olivia Baril ziklista kanadiarrak, egun Movistar taldeko txirrindularia bera, 2022an eta 2023an irabazi zuen Eibarko Hiria Sari Nagusian.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X