Zegama-Aizkorri
2025/10/10 - 12:07
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2025/06/06 - 16:30
Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa
Sara Alonsok 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa irabazi zuen. "Ametsa beteta" geratu dela adierazi du, eta garaipenak indarra eman diola datozen erronketan ere podiuma bilatzeko.
2025/05/25 - 21:57
ARGAZKIAK: Zegama-Aizkorri mendi maratoia, irudietan
Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.
2025/05/25 - 17:05
Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioan
Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.
2025/05/25 - 16:49
Paul Ormaetxea: ''Izugarria izan da, ez daukat hitzik''
Paul Ormaetxea lehen euskal korrikalaria izan da Zegama-Aizkorri lasterketako helmugan bere lehen parte-hartzean.
2025/05/25 - 16:31
Sara Alonso: ''Lehenengoa joan arren, urduritasun handia sentitzen duzu''
Sara Alonso donostiarrak Zegama-Aizkorri lasterketa irabazi du, 4 ordu, 37 minutu eta 30 segundoko denbora eginda.
2025/05/25 - 15:46
Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian
Elhousine Elazzaouik eta Sara Alonsok sekulako lasterketa egin dute, eta lehen aldiz irabazi dute Zegama-Aizkorri proba ezaguna. Malen Osa oñatiarra izan da hirugarrena emakumezkoen proban.
2025/05/23 - 23:25
Naiara Irigoien eta Ïu Net, garaile Zegamako kilometro bertikalean
Zegama Aizkorri maratoirako motorrak berotzen hasi dira kilometro bertikalarekin. Faboritoenek ez dute hutsik egin, izan ere, emakumezkoen artean Naiara Irigoien garaile izan da, hirugarrenez, 44 minutu eta 13 segundo egin ondoren. Gizonezkoetan, berriz, Ïu Net kataluniar gaztea izan da azkarrena.
2025/05/22 - 11:41
Maite Maiorak 2025eko Zegama-Aizkorri marka txukun batekin amaitzea du helburu
Igandean, maiatzaren 25ean, egingo da 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa. 2017an probako errekorra egin zuen Maiorak, 4 ordu eta 34 minutuko markarekin. Aurten, irabaztea ez da Maite Maioraren helburua izango, marka txukun batekin helmugaratzea baizik.
2025/05/21 - 16:30
Malen Osa: ''Helburu bakarra gozatzea da''
Iaz bigarren postuan geratu ostean, gogotsu ekingo dio Malen Osa mendi korrikalariak aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketari. 2024ko marka hobetzeaz gain, gozatzera joango dela azpimarratu du elkarrizketa honetan.
2025/05/20 - 16:30
Sara Alonso: ''Podiumean egoteko aukerak ditudala uste dut, baita irabazteko ere''
Sara Alonso mendi-korrikalaria Zegama-Aizkorriko irteeran izango da igande honetan, iaz azken unean baja izan ostean. Zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/05/20 - 00:50
Kilian Jornet eta Zegama elkarren eskutik hazi dira
Kataluniarrak ez du parte hartuko, aurten, Zegama-Aizkorrin, eta horrek zabaldu egiten du irabazlegaien zerrenda; izan ere, Jornetek hamaika aldiz irabazi du proba, 2024an azkenengoz.
2025/05/19 - 14:59
2025eko Zegama-Aizkorri, Kilian Jornet gabe, baina maila handiko parte-hartzaileekin
Dena prest dago 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketarako. Maiatzaren 25ean, igandean egingo da. Aurten ez da Kilian Jornet egongo, baina goi-mailako parte-hartzea bermatuta dago.
2024/06/12 - 16:30
Lide Urrestarazu munduko mendi lasterkari onenen artean sartu da
Ordiziarra Skyrunner World Series zirkuituko lidertzan da eta hori da aurtengo bere helburu nagusia. Bere lehen Zegama-Aizkorrin ere bosgarren postua lortu zuen, eta, larunbatean, ekainaren 15ean, Madeiran Euskal Selekzioarekin egongo da.
2024/05/31 - 01:14
Malen Osa, Zegama-Aizkorrin bigarren eginda, ''Sancti Spiritu eta helmuga'' nabarmentzen ditu
Igandean, Zegama-Aizkorri mendi lasterketan aurrenekoz leihatu zen, eta bigarren postu ederra lortu zuen oñatiarrak; EITB harekin izan da, eta berak adierazi digu nola dabilen balentria hori erdietsita.
2024/05/26 - 18:40
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, argazkietan
Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar dira 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak. Beste behin, giroa bikaina izan da Aizkorriko maldetan, baita Zegaman ere, irteeran zein helmugan.
2024/05/26 - 16:35
Kilian Jornetek bere hamaikagarren garaipena lortu du, eta Malen Osa bigarren izan da
Kilian Jornet bere marka hobetzear izan da, baina gutxigatik ez du lortu. Osak, aldiz, lasterketa bikaina egin du, eta bigarren izan da helmugan, Nordskar norvegiarraren atzetik.
2024/05/26 - 16:17
Malen Osa: ''Ametsa beti izango da garaipena lortzea, baina hau ametsa baino gehiago izan da''
Malen Osa oñatiarrak bigarren egin du 2024. urteko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan.
2024/05/26 - 16:03
Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak
Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.
2024/05/26 - 15:16
Kilian Jornet: ''Duela 17 urte irabazi nuen lehenengoz, eta berriz irabazi nahi nuen; giroa ikusgarria da''
Kilian Jornet 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak EITB Mediarekin hitz egin du lasterketa bukatu ostean. Egindako lanarekin pozik azaldu da. (adierazpenak gaztelaniaz)