Wout van Aert
2020/09/27 - 18:20
Julian Alaphilippe, errepideko munduko txapeldun berria
Frantziarrak irabazi du Imolan amaiera zuen 2020ko Errepideko Munduko Txapelketa. Bigarren eta hirugarren postuan Wout Van Aert eta Marc Hirschi sailkatu dira, hurrenez hurren.
2020/09/09 - 20:52
Van Aertek Sagani eskainitako haserre keinua, helmuga gurutzatu ostean
Peter Saganek legez kanpoko mugimendua egin du Wout Van Aerten aurka Tourreko 11. etapako esprintean. Helmuga gurutzatu ondoren, Van Aertek keinu hau eskaini dio.
2020/09/09 - 20:32
Sagan tropel nagusiko azken postura, Van Aertekin talka egiteagatik
Peter Saganek legez kanpoko mugimendu hau egin du Wout Van Aerten aurka Tourreko 11. etapako esprintean. Helmuga bigarren gurutzatu du, baina 85. postura atzeratu dute.
2020/09/04 - 23:03
Bigarren etapa garaipena Van Aertentzat; Landak, minututik gorako atzerapena
Wout Van Aertek bere bigarren etapa garaipena lortu du aurtengo Tourrean. Bestalde, Mikel Landak 1'20" galdu du faboritoekiko, baia Pogaçarrek ere.
2020/09/04 - 19:27
Van Aertek irabazi du etapa esprintean, eta Mikel Landak 1:20 galdu du
Arabarra atzean faboritoen taldetik atzeratuta geratu den bigarren talde batean geratu da, helmugarako 30 kilometro falta zirenean.
2020/09/02 - 22:55
Van Aerten eta Adam Yatesen adierazpenak, bosgarren etapa amaitu ostean
Wout Van Aertek (Jumbo - Visma) irabazi du Tourreko bosgarren etapa, eta Adam Yates (Mitchelton - Scott) da lider berria. Eguneko bi protagonisten adierazpenak jaso ditugu.
2020/09/02 - 20:11
Bosgarren etapako azken kilometroak eta esprinta
Frantziako Tourrak gainditu du jada bosgarren etapa eta bideo honetan dituzu ikusgai azken kilometroak.
2020/09/02 - 19:35
Van Aertek irabazi du Privasko helmugan eta Yates da lider berria
Jumbo Visma taldeko txirrindulari gazteak Cees Bol gainditu ditu. Bestalde, Alaphilippek 20 segundoko isuna jaso eta elastiko horia galdu du britainiarraren mesedetan.
2020/08/12 - 22:40
Van Aerten bolada onak ez du etenik
Wout van Aertek eskuratu du Dauphine Kriteriumeko lehen etapa. Strade Bianche eta Milan San Remo irabazi berri dituen Van Aert izan da indartsuena, eta lider jarri da.
2020/08/12 - 20:40
1. etapako azken 10 kilometroak
2020ko Dauphineko Kriteriumak etapa erakargarria eskaini du estreinako egunean. Bideo honetan eguneko azken 10 kilometroen nondik norakoak ikus daitezke.
2020/08/12 - 19:34
Van Aertek sasoiko jarraitzen du eta Dauphineko lehen liderra da
Jumboko belgikarrak Daryl Impey gainditu du eta liderraren lehen malloit horia jantzi du.
2020/08/12 - 18:37
Lehen etapako azken kilometroa: Van Aert, garaile
Wout Van Aert (Jumbo) izan da indartsuena Dauphine Kriteriuma abiatu duen etapako azken metroetan
2020/08/08 - 22:19
Van Aert, nagusi Milan-Sanremo klasikoan
Wout Van Aertek (Jumbo-Visma) garaipena lortu du 'Classicissima'n, esprintean iazko txapelduna zen Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick-Step) mendean hartuta.
2020/08/08 - 21:07
Van Aertek irabazi du Milan-Sanremo klasikoa
Wout Van Aert Jumbo-Visma taldeko txirrindulariak garaipena lortu du 'Classicissima'ren 111. edizioan, esprintean Alaphilippe mendean hartuta. Alex Aranburu zazpigarren izan da.
2020/08/06 - 00:54
Demarek irabazi du Milan-Turin klasikoa, Ewanen eta Van Aerten aurretik
Arnaud Demare frantziarrak (Groupama FDJ) esprintean irabazi du Milan-Turin lasterketaren 101. edizioa, munduko klasikorik zaharrena, 198 kilometroko ibilbidea bete ostean.
2020/08/01 - 22:40
Van Vleuten eta Van Aert, Strade Bianche klasikoko irabazleak
Annemiek Van Vleutenek (Mitchelton-Scott) irabazi du emakumezkoen mailan eta Wout Van Aert (Jumbo Visma) nagusitu da gizonezkoen mailan.
2020/08/01 - 21:12
Van Aert nagusitu da Strade Bianche klasikoan
Jumbo Visma taldeko belgikarrak irabazi du klasiko italiarra. Davide Formolo izan da bigarren eta Maximilian Schachmanmek osatu du podiuma, hirugarren amaituta.
2019/07/15 - 19:31
Van Aert nagusitu da esprintean eta laugarren garaipena eman dio Jumbo Visma taldeari
Wout Van Aertek irabazi du 2019ko Tourreko 10. etapa, esprintean Viviani eta Ewan gaindituta. Ondorioz, Jumbo Visma taldeak lau etapa garaipen lortu ditu aurtengo Tourrean.
2019/06/19 - 17:51
Van Aert eta Van der Poel, haize freskoa txirrindularitzarentzat
Wout van Aert eta Mathieu van der Poel gazteak zeresan handia ematen ari dira txirrindularitza munduan. Biak ziklo-krosean goi mailan aritutakoak dira eta errepidean ere arrastoa utzi nahi dute.
2019/06/13 - 20:04
Van Aertek bigarren etapa jarraian irabazi du
Jumbo taldeko txirrindularia Sam Bennett irlandarrari (Bora) eta Julian Alaphilippe (Deceininck) frantziarrari gailendu zaie, Dauphineko bosgarren etapan.