Unai Laso
2025/04/19 - 22:24
Unai Lasok bere lehen puntua lortu du, Peio Etxeberria 22 eta 12 gaindituta
Baikoko pilotaria 0 eta 8 galtzen hasi da, baina sakea berreskuratu eta partida irauli egin du, 16 eta 2ko partziala eginda.
2025/04/16 - 16:57
Laso eta Etxeberria prest daude final-laurdenei ekiteko; Altuna III eta Zabala, gertu, 2. jardunaldirako
Unai Laso eta Peio Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan estreinatuko dira apirilaren 19an, Lekeition; materiala hautatu dute dagoeneko. Bestalde, Altuna eta Zabala Donostian lehiatuko dira, 2. jardunaldiari dagokion partidan; horiek ere hautatu dituzte pilotak.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/17 - 19:52
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Unai Lasok eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian.
2025/03/16 - 23:36
2024-2025eko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 30ean.
2025/03/10 - 20:31
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian.
2025/03/10 - 15:54
Bikoteen aukerak, martxoaren 30eko finalari begira
Ezkurdiak eta Rezustak dituzte aukera gehien finalerako txartela eskuratzeko: 16 tanto eginda, nahikoa lukete. Artolak eta Mariezkurrenak irabaziko balute, finalean leudeke. Lasok eta Iztuetak 22-15 garaitu beharko lituzkete Ezkurdia eta Rezusta. Azkenik, Peñak eta Albisu ez dute haien esku.
2025/03/09 - 21:30
Laso eta Iztuetaren garaipenarekin, azken jardunaldian erabakiko da finala nork jokatuko duen
Lasok eta Iztuetak Peña eta Albisu menderatu ondoren (22-16), Binakako Txapelketako finalerdietako lau bikoteek dute final handian sartzeko aukera. Ezkurdia eta Rezusta daude hoberen kokatuta, 17 tanto egitea nahikoa baitute finalean egoteko.
2025/03/03 - 20:45
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 1. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Joseba Ezkurdiak, Iñaki Artolak eta Unai Lasok egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian.
2025/02/10 - 15:44
Gauza asko erabakitzeke, azken jardunaldiari begira
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
2025/02/06 - 18:57
Unai Lasok ohorezko sakea egingo du larunbat honetako Athletic-Girona partidan
Bizkarreta-Gerendiaingoak, 2024ko Lau t'erdiko txapelduna bera, ohorezko sakea egingo du Athleticek eta Gironak larunbatean San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako partidan.
2025/02/03 - 14:48
Urrutikoetxeak Laso ordezkatuko du Binakako Txapelketako 13. jardunaldian
Unai Lasok minduta du ezker eskua eta ez du jokatuko otsailaren 9ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez Mikel Urrutikoetxea ariko da Iztuetarekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, Eibarren.
2025/02/03 - 13:50
12. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Jon Ander Peña, Unai Laso eta Jokin Altuna izan dira Binakako Pilota Txapelketako 12. jardunaldiko hiru tanto onenen protagonistak.
2025/02/01 - 21:53
Laso eta Iztueta finalerdietatik oso gertu daude Elordi eta Zabaleta 11-22 garaitu ostean
Zabaletak partida eskasa jokatu du, hainbat pilota galduta, eta horrek erraztasunak eman dizkio Baikoko bikoteari Binakako Txapelketako bederatzigarren garaipena lortuta hanka bat finalerdietan sartzeko.
2025/01/29 - 15:05
Unai Laso: ''Lan ona egin dut azken urteotan eta merezitako kontratua da''
Unai Lasok kontratua berritu du Baiko enpresarekin, 2030era arte, aste honetan jakinarazi duenez. Erabakiarekin nola sentitzen den kontatu du pilotariak.
2025/01/27 - 19:06
Laso: ''Sei urteko kontratua sinatu dut, eskertuta nago eta orain arte moduan jarraitu behar dut lanean''
Unai Lasok kontratua berritu du Baiko Pilotarekin, 2030era arte. Nafarroako pilotariak adierazpen hauek egin ditu, kontratua sinatutakoan.
2025/01/27 - 15:11
Unai Lasok Baikorekin berritu du 2030era arte
Nafarroako pilotariak hiru urtez luzatu du Baiko Pilota enpresarekin duen lotura.
2025/01/26 - 22:03
Laugarren garaipena, Altuna eta Arangurenentzat (22-17)
Laso eta Iztueta gainditu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Jaka eta Imaz harrapatu dituzte sailkapenean.
2025/01/20 - 14:58
Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko tanto onenak
Eskuz Binakako Pilota Txapelketako 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta neurketek utzitako tanto onenak bildu ditugu bideo honetan.