UEFA Europa Liga
2025/03/13 - 23:15
Yuri: ''Garrantzitsuena San Mamesen egon den giroa izan da''
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak San Mamesen jokatu den Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan Erromaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du.
2025/03/13 - 21:47
Athleticek buelta eman dio Erromaren aurkako kanporaketari eta Europa Ligako final-laurdenetan da (3-1)
Nicoren bi golekin eta Yuriren beste batekin, zuri-gorriek buelta eman diote joaneko partidako kontrako emaitzari (2-1) eta aurrera egin dute txapelketan. Final-laurdenetan Rangers izango dute aurkari.
2025/03/13 - 19:19
Athleticeko zaleek sinetsi egiten dute garaipenean, Erromaren aurkako kanporaketan, eta taldea agurtu dute
Talde zuri-gorriaren ehunka zale Mouya plazan batu dira, jokalariak eta entrenatzaileak izan diren hotelean, Athletic autobusean igo denean.
2025/03/13 - 19:04
Tentsio uneak izan dira Erromako zaleen eta Ertzaintzaren artean, San Mamesen inguruan
Italiatik iritsitako 2.000 bat zale dabiltza Bilbon, Erroma animatzea helburu, eta segurtasun neurri handiak izan dira estadiora sartu direnean; San Mamesen ondoan, tentsio uneak izan dira, ertzainen eta zaleen artean.
2025/03/13 - 15:41
Athleticen eta Erromaren zaleen pronostikoak, San Mameseko partidari begira
Athletic eta Erroma nor baino nor gehiago ariko dira San Mamesen, 18:45ean, final-zortzirenetako itzuliko partidan. Neurketa baino ordu batzuk lehenagotik bi taldeen zaleak dabiltza Bilbon. Hauxe da norgehiagokari hartzen dioten itxurra.
2025/03/13 - 09:14
Athletic eta Reala, final-laurdenetarako txartelen bila
Zuri-gorriek Erroma izango dute aurkari San Mamesen ostegun honetan, 18:45ean, eta joanekoan erdietsitako 2-1eko aurkako emaitza irauli beharko dute. Txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra lehiatuko dira, 21:00etan, Old Trafforden; joanekoa 1-1 berdinduta amaitu zen.
2025/03/12 - 22:55
Aihen eta Imanol, ''ilusio handiz'', Old Traffordeko partida hizpide: ''Erronka da''
Realak, ostegunean, Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan, Manchester United izango du aurkari, Old Trafford zelai mitikoan. Donostiako 1-1ekoaren ostean, talde txuri-urdinak ilusio handia du, sailkatzea lortu eta final-laurdenetan izateko.
2025/03/12 - 21:12
Athleticen zaleak Lezamara joan dira, talde zuri-gorria animatzeko, Erromaren aurkako partidaren atarikoan
Ehunka zale izan dira, asteazkenean, Athleticen azken entrenamenduan. Ostegunean, Bilboko taldea, San Mamesen, saiatuko da Europa Ligako final laudeneterako sailkatzen, joaneko 2-1ekoaren ostean.
2025/03/12 - 15:14
De Marcosek eta Valverdek finaltzat jotzen dute Erromaren aurkakoa; bajak izan arren, baikorrak dira
Oscar De Marcos Athleticeko jokalariak eta Ernesto Valverde talde zuri-gorriaren entrenatzaileak Erromaren aurkako Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin dute Lezamako prentsa-aretoan. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/03/11 - 23:46
Athleticek "kontu bideraezinak" antzematen ditu ICCHk Erromaren aurka animatzeko egindako proposamenean
Astearteko azken orduan zabaldutako agiri ofizialean, Athleticek azaldu du klubak eta Iñigo Cabacas Herri Harmailaren ordezkariek bilera egin dutela, arratsaldean; klub zuri-gorriak beste bilera bat proposatu du, aste honetarako, eta nabarmendu du: "Beti dugu irekita elkarrizketarako atea".
2025/03/11 - 16:34
Hesiak jarri dituzte San Mamesen, Athletic-Erroma partidan segurtasuna indartzeko, eta finalerako proba gisa
San Mameseko zabaldegian, hesiak ipini dituzte, ostegunean, hilaren 13an, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako neurketarekin lotutako segurtasuna indartzea helburu. Gainera, proba gisa baliatuko dute, Bilboko zelaian maiatzaren 21ean jokatuko duten finalari begira.
2025/03/11 - 13:34
Markel Bergara: ''Realak aukerak ditu Manchester Uniteden aurka aurrera egiteko''
Markel Bergara Realeko jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Manchester Uniteden aurka Europa Ligan jokatuko duen final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz. Reala Ligan eta Kopan egiten ari den ibilbidea ere izan ditu mintzagai.
2025/03/07 - 20:27
Vivianek giharretako lesioa du, eta baja ia segurua da Erromaren aurkako itzuliko partidarako
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
2025/03/07 - 00:57
Unai Gomez: ''Krudela da horrela galtzea''
Unai Gomez Athleticeko jokalariak Erromaren aurka Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan azken segundoan jasotako porrotaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/07 - 00:01
Athleticek Erromaren aurka galdu du, eta buelta eman beharko dio kanporaketari San Mamesen (2-1)
Iñaki Williamsek aurretik jarri ditu bisitariak, baina Angeliñok eta Shomurodovek emaitza irauli dute, eta, ondorioz, zuri-gorriek kanporaketari buelta eman beharko diote San Mamesen.
2025/03/07 - 00:00
Aritz Elustondo: ''Badakigu bizirik gaudela, saiatuko gara aurrera egiten''
Realak 1-1 amaitu du Manchester Uniteden aurka Europa Ligako final zortzirenetako joaneko partida, Reale Arenan. Norgehiagoka amaitu ondoren, Aritz Elustondok nabarmendu du talde txuri-urdinak bizirik jarraitzen duela kanporaketan.
2025/03/06 - 21:59
Realak eta Manchester Unitedek 1-1 berdindu dute, eta kanporaketa Old Trafforden erabakiko da
Joshua Zirkzeek 57. minutuan jarri du aurretik Manchester United, baina 70. minutuan sartu du Mikel Oyarzabalek 1-1ekoa, penaltiz. Final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak aurrera egin ahala, Reala gero eta hobeto aritu da, eta Manchesterren saiatuko da sailkapena lortzen.
2025/03/06 - 16:55
Giro polita eta lasaia, Donostian, Realaren eta Manchester Uniteden arteko partidaren atarikoan
Neurketa 18:45ean hasiko da, Reale Arenan. Realak eta Manchester Unitedek Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko norgehiagoka izango dute jokoan.
2025/03/06 - 15:34
Athleticzaleak, Erromaz eta futbolaz gozatzeko prest
Erromara bidaia egin dute Athleticen zaleak ilusionatuta eta pozarren agertu dira Italiako hiriburuko kaleetan. Garaipena espero dute gehienek; berdinketarekin ere konforme daude batzuk.
2025/03/06 - 11:28
Bayern Munichen aurrerapauso garrantzitsua Txapeldunen Ligako final-laurdenetara, Leverkuseni 3-0 irabazita
Alemaniako taldeak Xabi Alonsoren Leverkusen 3-0 hartu zuen mendean etxean. Inter Milanek Feyenoord menderatu zuen 0-2, Bartzelonak gauza bera egin zuen Benficarekin, eta Liverpool PSGri gailendu zitzaion, Parisen.