UEFA Europa Liga
2024/09/27 - 12:34
Valverde: ''Hau ez da futbola. Orban bat da partidan''
Athleticek Romaren aurka jokatutako Europa Ligako partidan, Paredesen golaren ospakizunean, talde txiki batek bengalak piztu zituen eta horietakoren bat etxeko harmailetara bota zuen, segurtasun-arauak urratuz.
2024/09/27 - 11:39
Athleticek "gaitzetsi" egin du bere zale batzuek bengalak jaurti izana Erromaren zelaian
"Hau ez da gure estiloa" izenburupean, ohar ofizial batean, erakunde zuri-gorriak zero tolerantzia erakutsi nahi izan du Erromako Olinpikoan gertaturikoaren aurrean.
2024/09/27 - 11:24
De Marcosek eta Iñaki Williamsek bengalak bota izana aurpegiratu zieten euren zaleei
Oscar de Marcos eta Iñaki Williams Athleticeko kapitainak jarraitzaile zuri-gorriak zeuden harmailara hurbildu ziren, Erromako estadioan, bertako zaleei bengalak jaurti izanagatik kargu hartzeko.
2024/09/27 - 02:30
Aitor Paredes: ''Gola sartzea berezia da; Europako nire lehen partidan, gehiago''
Athleticeko atzelariak talde zuri-gorriaren gola egin du Erroman, Europa Ligako aurreneko jardunaldian; gol horrek puntu bat eman die Ernesto Valverderen gizonei.
2024/09/27 - 01:14
Athleticek puntu baliotsua lortu du Erroman, bigarren zatian ondo jokatuta eta Paredesek gola sartuta (1-1)
Etxeko taldea Athletic baino hobeto aritu da lehen zatian, eta Dovbykek aurretik jarri du Erroma, 32. minutuan. Bigarren zatian, baina, Athletic gehiago izan da, eta Aitor Paredesek banakoa sartu du 86. minutuan, Valverderen taldearentzat.
2024/09/26 - 16:08
Athleticeko zaleek zuri-gorriz koloreztatu dituzte Erromako kaleak
Athleticek zaleen babesa izango du Erromaren aurkako lehian, Italiako hiriburuan. 3.000 zale inguru joan dira Erromara, eta baikor azaldu dira neurketari begira.
2024/09/26 - 10:35
Imanol: ''Garrantzitsua zen ondo hastea, eta puntu bat lortu dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak taldeak Nizan egindako lehen zati bikaina nabarmendu du, aukera gehiago izan dituelako. Zubietako jokalarien lana ere azpimarratu du.
2024/09/26 - 02:17
Jon Martin: ''Beti prest nago, Imanolek, noizbait, jartzen banau; oso pozik nago, jarraitzeko gogoekin''
Realeko erdiko atzelari gaztea hasierako hamaikakoan izan da Nizan, Europa Ligan, nazioarteko txapelketan lehen aldiz jokatuta, 18 urte dituela. Partida amaitutakoan adierazi duenez, "pozik" dago, eta asmoa du lanean jarraitzeko, aukera gehiago izan nahi baititu.
2024/09/26 - 01:11
Barrenek gol ederra sartu, Remirok penalti bat gelditu eta Realak puntu bat lortu du, Nizan (1-1)
Ander Barrenetxeak, 18. minutuan, aurretik jarri du Reala; lehen zatiko azken minutuetan, Nizak banakoa egin du. Bigarren zatian, Alex Remirok penalti bat gelditu du. Donostiako taldeak merezita lortu du berdinketa, Europa Ligako aurreneko jardunaldian.
2024/09/25 - 21:47
Valverde: ''Erroma talde handia da; banakako dueluak garrantzitsuak izango dira''
Ostegunean, Athleticek aurrenekoz jokatuko du 2024-25 denboraldiko Europa Ligan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak euskal taldearen lehenengo aurkaria izan du aztergai: "Ikusi zer jokalari dituen… Dovbyk, Dybala…", adierazi du, Erromaren gainean.
2024/09/25 - 21:34
Williams: ''Harro egongo nintzateke nire ibilbide osoa Athleticen egingo banu; gozatzen dut Nicorekin''
"Jakina, gustatuko litzaidake 'one club man' bat izatea. Anaia…? Berak erantzun beharko lioke galdera horri", esan du Iñaki Williamsek. Ostegunean, "ametsa" beteko du, "Europan anaiarekin jokatzea".
2024/09/25 - 16:13
Taldea animatzeko gogoz daude Nizara joandako Realeko zaleak
Niza izango du aurkari asteazken honetan Realak, Europa Ligako lehen neurketan. Taldearen bolada txarra iraultzeko itxaropenez egin dute bidaia Frantziara, bideoan adierazi dutenez.
2024/09/25 - 12:18
Athleticek Erroman hasiko du Europa Ligako ibilbidea, txapelketari ondo ekiteko helburuarekin
Zuri-gorriek Erromari egingo diote bisita irailaren 26an, 21:00etan. Klubak sei denboraldi eman ditu Europan jokatu gabe eta ahalik urrunen heltzea du jomuga.
2024/09/25 - 10:32
Athleticzaleak pozarren abiatu dira Erromara
Athleticek ostegun honetan ekingo dio Europa Leagueko lehen partidari, Erromaren aurka, Italiako hiriburuan. Ilusioz eta pozarren hasi dute zaleek Italiarako bidaia.
2024/09/24 - 21:00
Imanol: ''Erronka modura hartzen dut aurreko astean beraiek (Niza) 8 gol egin izana''
Nizaren aurka Europa Ligako debutaren aurretik emandako prentsaurrekoan, Imanol Alguacilek aurkariaren erasorako ahalmena nabarmendu du, eta Frantziako taldeak asteburuan 8 gol sartu izana "erronka" gisa hartu du.
2024/09/24 - 18:50
Emaitza ona lortu nahi du Realak Nizan, asteazkenean, 2024-25eko Europa Liga behar bezala hasteko
Imanolek Brais Mendez eta Javi Lopez berreskuratu ditu Realak Nizako Allianz Riviera futbol zelaian, asteazkenean, 21:00etatik aurrera, jokatuko duen partidarako; txapelketako liga faseko aurreneko jardunaldia izango da.
2024/09/24 - 12:15
Nico Williams: ''Pozik nago jarraitzea erabaki nuelako, erabaki hori ez zait inoiz damutuko''
Nico Williams Athleticen jokalariak adierazi du "pozik" dagoela talde zuri-gorrian jarraitzea erabaki duelako, eskaintza asko izan dituen arren. Iñaki aniaren eta bere bizitzaren dokumentalaren aurrestreinaldian, Bilbon, egin ditu adierazpenak. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/09/22 - 19:59
Azken partidan Saint Etienni 8 gol sartu dizkion Nizari aurre egin beharko dio Realak asteazkenean
Txuri-urdinek asteazken honetan egingo dute debuta Europa Ligan, Nizaren kontra. Frantziako taldea indartsu dago, ostiralean Saint Etienne 8-0 azpiratu baitzuen.
2024/09/19 - 19:29
Urriaren 3an Reale Arenan Realaren aurka jokatuko duen Anderlechtek entrenatzailea kargugabetu du
Belgikako taldea laugarren postuan dabil bere herrialdeko Ligan, eta Brian Riemer entrenatzailea kanporatu du: "Klubaren Zuzendaritzaren iritziz, emaitzak ez dira nahikoak izan", argudiatu du Anderlechtek.
2024/09/02 - 16:25
Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.