UCI World Tour
2025/11/11 - 12:21
Paula Patiño kolonbiarra fitxatu du Laboral Kutxa-Euskadik
Patiño, 28 urterekin, Movistar Team taldetik dator, eta Kolonbiako txapelduna izan zen 2024an.
2025/11/06 - 20:10
Yuliia Biriukovak Laboral Kutxa-Euskadirekin duen kontratua luzatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Gainera, euskal taldeak Eneritz Vadillok, Laura Tomasik eta Alba Teruelek ez dutela taldean jarraituko jakinarazi du.
2025/11/02 - 12:57
Oier Lazkano: "Ez dut inoiz dopatzeko substantziarik erabili"
UCIk behin-behinean zigortu duen txirrindulariaren esanetan, kirolari osoa da, eta ez du inoiz debekatutako metodorik erabili.
2025/10/31 - 20:54
Red Bull-Bora-Hansgrohek taldetik baztertu du Lazkano, UCIk zigortu ondoren
Lazkanoren pasaporte biologikoan agertzen diren irregulartasunak 2022, 2023 eta 2024koak dira, Movistarren aritu zen garaikoak.
2025/10/30 - 21:18
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
2025/10/30 - 18:44
Oier Lazkano zigortu dute, behin-behinean, pasaporte biologikoan "ez azaldutako anomaliak" izateagatik
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak hartu du erabakia. Anomalia horiek 2022an, 2023an eta 2024an jaso ziren. Red Bull-BORA taldeko euskal txirrindulariak Paris-Roubaix lasterketan lehiatu zen azkenekoz, apirilaren 13an.
2025/10/30 - 13:48
Euskaltel-Euskadik Jonathan Lastra fitxatu du denboraldi honetarako
32 urteko txirrindulari bizkaitarrak talde laranjarekin bat egingo du, azken hiru urteetan Cofidis taldearekin WorldTourren maila gorenean lehiatu eta gero.
2025/10/29 - 18:29
Cristina Tonettik Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioarekin berritu du 2026 denboraldirako
Horrela, italiarrak euskal taldearekin hirugarren denboraldia osatuko du: "Talde honekin urtebeterako berritzeak nigan hasieratik sinetsi dutenen ondoan hazten jarraitzea erran nahi du".
2025/10/28 - 14:18
Catalina Sotok Laboral Kutxa-Euskadin jarraituko du 2027ra arte
Txirrindulari txiletarra egungo Txileko txapelduna da, bai iraupenekoan bai erlojupekoan. Euskal taldeak denboraldi honetarako baieztatu duen seigarren kidea da.
2025/10/27 - 17:51
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
2025/10/23 - 15:03
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
2025/10/23 - 13:07
Julen Arriolabengoak beste denboraldi batez jarraituko du Caja Rural-RGA Seguros taldean
Horrenbestez, txirrindulari arabarrak hiru sasoi beteko ditu maila horretan. Talde berdeak urte honetarako baieztatu duen zazpigarren taldekidea da.
2025/10/21 - 21:01
Jonathan Castroviejo: ''Txirrindularitza kirol oso zaila da; asko ematen dizu, eta asko kendu ere''
Ziklista bizkaitarrak txirrindularitza profesionala utzi du urrian. Bere ibilbidean nagusiki nabarmendu da erlojupekoetan eta taldeka egin duen lanagitk. Azken hamabost urteetako txirrindularirik onenetako batzuekin lan egin du Castroviejok.
2025/10/16 - 23:00
Omar Fraile: ''Ez zait batere gustatzen txirrindularitza berria; enpresak dira, zenbaki bat zara''
Santurtziarrak atzean utzi du kirol ibilbidea, profesional gisa. Omar Fraile EITBn izan da, eta azken egun hauetako bizipenen berri eman digu.
2025/10/13 - 15:33
Gorka Sorarrainek kontratua berritu du Caja Rural-Seguros RGA taldearekin, 2026ra arte
Hala, Tolosako kirolariak hirugarren denboraldia egingo du, txirrindulari profesional gisa.
2025/10/12 - 21:13
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2025eko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2025/10/10 - 16:04
Axel van der Tuuk, Euskaltel-Euskadiren lehen fitxaketa
Txirrindulari herbeheretarra Euskaltel-Euskadi taldearekin arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2026an eta 2027an. Van der Tuuk talde laranjaren lehen fitxaketa da datorren denboraldirako, aurten "stagiaire" gisa korritu ondoren.
2025/10/09 - 13:40
Iñigo Elosegik Kern Pharman jarraituko du 2027ra arte
Hala, Zierbenako txirrindulariak orain dela hiru urte Nafarroako taldean abiatutako bideari jarraipena emango dio.
2025/10/08 - 19:18
Ion Izagirrek Cofidisekin berritu du, denboraldi batez
Ormaiztegiko txirrindulariak, 36 urtekoa bera, bosgarren denboraldia izango du Frantziako taldean, horrenbestez.
2025/10/08 - 14:53
Iker Mintegik bi urtez berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin
Altsasuko Burunda Txirrindulari Elkartean hezia, 2024ean egin zuen debuta txirrindulari profesional gisa.
DATA OFIZIALAK
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.