UCI World Tour
2025/07/07 - 18:52
Jasper Philipsenek Frantziako Tourra utzi du, 3. etapan erorikoa izan du eta
Alpecin-Deceuninckeko esprinterrak erorikoa izan du hirugarren etapa amaitzeko 60 kilometro falta zirenean, eta lasterketa utzi behar izan du. Bryan Coquardekin (Cofidis) tupust egin eta lurrera joan da. Philipsen aurtengo Tourreko 1. etapako irabazlea eta lehen liderra izan da.
2025/07/07 - 17:34
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
2025/07/07 - 11:19
2025eko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila: Amiens Métropole-Rouen (174,2 km)
Txirrindulariek 3. eta 4. mailako bost mendate igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.
2025/07/06 - 20:03
Van der Poelek irabazi du bigarren etapa, eta horiz jantzi da
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra gainditu du azken esprintean, Philipsen taldekidearen tokia hartu du sailkapen nagusian, eta, ondorioz, maillot horia jantzi du.
2025/07/06 - 18:55
2025eko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila: Valenciennes-Dunkerque (178,3 km)
Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, Mont Cassel, 4. mailakoa, etapako 147,4. kilometroan.
2025/07/06 - 18:18
11 bizikleta lapurtu dizkiote Cofidis taldeari Tourrean
Hoteleko aparkalekuan gertatu da, Lilletik gertu, Frantziako iparraldean, eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre euskaldunen taldeari egin diote lapurreta.
2025/07/06 - 12:28
Ikusi hemen Frantziako Tourreko gaurko etaparen profila: Lauwin-Planque – Boulogne-sur-Mer (209 km)
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/05 - 20:06
Jasper Philipsenek irabazi du Tourreko lehen etapa, esprintean
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindularia lasterketaren buruan kokatu da haizearen eraginez tropela zatitu ostean, eta taldekideen laguntza eta babesa izan ditu Frantziako Tourrean hamargarren garaipena lortzeko.
2025/07/05 - 15:40
Frantziako Tourreko gaurko etapako profila: Lille-Lille (185 km)
Ibilbide guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/03 - 23:39
Frantziako Tourrak lasterketan parte hartuko duten txirrindulari guztiak txalotu ditu, Lillen
Lasterketaren 112. edizioa Lillen hasiko da, larunbatean. Ostegunean, talde bakoitzak proban lehiatzeko hautatu dituen ziklistak aurkeztu dituzte; han izan dira Ion Izagirre eta Alex Aranburu, Vingegaard eta Pogacar faborito nagusiekin batera.
2025/07/03 - 22:49
2025eko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 112. aldiz jokatuko dute, uztailaren 5etik hilaren 27ra bitartean. 2025eko Tourra Lilletik irten eta Parisen amaituko da. 23 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Bi euskal ziklista lehiatuko dira, biak Cofidis taldekoak: Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2025/07/03 - 20:17
Irabazi Tourreko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITBk Frantziako Tourreko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2025/06/30 - 20:02
Cofidisek iragarri du Jon Izagirre eta Alex Aranburu larunbatean hasiko den Frantziako Tourrean izango direla
Frantziako taldeak bi euskal txirrindulariak hautatu ditu, lasterketako 112. ekitaldirako. Ormaiztegiarrak 36 urte ditu, eta hamabigarrenez arituko da Tourrean, eta Ezkio-Itsasoko ziklistak, 29 urtekoa bera, laugarrenez.
2025/06/28 - 22:53
Richard Carapazek ez du parte hartuko Frantziako Tourrean, infekzio gastrointestinal baten ondorioz
Txirrindulari ekuadortarrak bere sare sozialen bidez eman du horren berri.
2025/06/24 - 23:07
Vismak Jonas Vingegaard, Van Aert, Jorgenson, Simon Yates eta Kuss izango ditu Frantziako Tourrean
Tiesj Benoot, Victor Campenaerts eta Edoardo Affini ere izango dira Herbehereetako taldean, uztailaren 5ean hasiko den eta EITBk zuzenean emango duen lasterketan; Vismaren helburua da Frantziako Tourra berriro ere irabaztea.
2025/06/24 - 02:17
2025eko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
112. Frantziako Tourra uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko dute, eta Lillen hasiko da eta Parisen amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/06/22 - 20:38
Joao Almeidak irabazi du Suitzako Tourra, azken erlojupekoan erakustaldia emanda
Txirrindulari portugaldarrak 30 segundo baino gehiagoko desabantaila berreskuratu du 10 kilometroko azken erlojupekoan sailkapen nagusia irabazteko.
2025/06/21 - 19:26
Almeidak 7. etapa irabazi du, esprintean, eta aldea murriztu du sailkapen nagusian
Sailkapen nagusian, Kevin Vauquelin Arkea-B & B Hotels taldeko txirrindulari frantziarrak jarraitzen du lider, eta 33 segundora du Joao Almeida (UAE) eta 41era Julian Alaphilippe (Tudor).
2025/06/20 - 19:33
Meeusek irabazi du seigarren etapa, eta Vauquelinek jarraitzen du lider
Meeusek bere taldearen lana aprobetxatu du bere kirol ibilbideko 13. garaipena eta denboraldiko bigarrena lortzeko, Davide Ballerini (Astana) italiarra eta Lewis Askey (Groupama FDJ) britainiarra menderatuta.
2025/06/19 - 19:19
Oscar Onleyk irabazi du Suitzako Tourreko etapa nagusia, eta Kevin Vauquelinek bereganatu du maillot horia
Picnic-PostNL taldeko txirrindulari eskoziarrak UAEko Joao Almeida menderatu du, esprintean, helmugako pankartapean; Arkea- B&B Hotels taldeko ziklistak, ordea, Gregoireri kendu dio maillot horia. Sailkapen nagusian, Alaphilippe bigarren postuan dabil, eta Almeida hirugarren tokian.
DATA OFIZIALAK
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.