SD Amorebieta
2025/01/04 - 15:53
SD Amorebietak 100 urte bete ditu
Duela 100 urte sortu zuten SD Amorebieta futbol kluba, eta gaur bertan ekin diete mendeurreneko ospakizunei. Jaia hasteko, herriko plazatik Urritxera kalejira egin dute, eta zelaira heldutakoan mendeurreneko bandera altxatu dute.
2024/10/31 - 23:32
Amorebieta eta Tudelano Kopatik kanpo geratu dira jipoiak jasota
Talde bizkaitarrak 4-0 galdu du Barbastroren aurka, eta nafarrek gol-zaparrada jaso dute Deportiva Mineraren aurka (5-0).
2024/10/14 - 21:54
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Euskal Herriko bederatzi talde izango dira 2024-25 denboraldiko lehen txandan; neurketak urriaren 29tik 31ra jokatuko dituzte.
2024/10/10 - 16:03
Chiclana-Osasuna, Compostela-Alaves eta Jove Español-Reala, Kopako lehen kanporaketak
Hauexek dira Errege Kopako lehen txandako gainerako euskal taldeen kanporaketak: Beasain-Cartagena, Cortes-Granada, UD Logroñes-Eibar, Barbastro-Amorebieta, Lleida-Barakaldo eta Tudelano-Minera.
2024/06/24 - 19:57
Julen Guerrero, Amorebietako entrenatzaile berria: ''Anbizio handia dut, entrenatzaile bezala, ausarta naiz''
Amorebietak, astelehenean, Julen Guerrero aurkeztu du; 1. RFEFera bueltatuta, futbolari ohia izango du entrenatzailea. Guerrerok adierazi du "gose" diren jokalarien bila dabilela kluba, eta Athleticeko Nico Williams ere izan du hizpide.
2024/06/05 - 19:32
Jandrok ez du jarraituko Amorebietako entrenatzaile bezala
Asteazkenean Bizkaiko klubak iragarri duenez, asturiarrak "erabaki du entrenatzaile izaten ez jarraitzea", 2024-25 denboraldian. Jandro Castro abenduan iritsi zen Amorebietara, eta, haren aginduetara, Bizkaiko taldeak erreakzio bikaina izan du Ligan, azkenean Lehen RFEF Mailara jaitsi bada ere.
2024/06/04 - 16:48
Asier Goiria: ''Nire zikloa Amorebietan amaitu da''
Asier Goiria, Amorebietako kirol zuzendariak Zornotzako taldea utziko duela iragarri du. Jon Larrea presidentearekin batera, agur esateko momentua iritsi dela adierazi du.
2024/06/03 - 02:29
Hypermotion Ligako 42. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako berrogeita bigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/06/03 - 00:46
Bustinza: ''Gogorra da. Pentsatzen genuen gai ginela, baina ez dugu lortu''
Unai Bustinza Amorebieta taldeko atzelariak onaru duenez, mailari eutsi ahal ziotela sinetsita zelairatu dira Anduvan, baina erasokorragoak izatea faltatu zaie euren helburua erdisteko.
2024/06/02 - 22:53
Amorebietak Mirandesen aurka galdu egin du (1-0), eta 1. RFEFera jaitsi da
Jandroren taldeak ezin izan du biribildu Hypermotion Ligako azken hilabeteetan egin duen iraultze bikaina; Anduvako partida erabakigarria zen, bi taldeetako bat Bigarren Mailan gelditzen baitzen eta bestea, ordea, jaitsiko zelako, eta Amorebietak ezin izan du helburua gauzatu.
2024/05/29 - 15:20
Garreta "hobeto dago" eta "errekuperazio prozesu luzea" du aurretik
Amorebietako jokalariak istriparen ondorengo denboran jasotako babes guztia eskertu du ospitaletik.
2024/05/27 - 11:07
Amorebietak eta Eibarrek igande arratsaldean izango dituzte jokoan haien aukerak
Urdinek Mirandes hartuko beharko dute mendean Bigarren Mailan jokatzen jarraitzeko; armaginek, berriz, Lehen Mailara zuzenean igotzeko txartelaren bila irtengo dira Oviedoren kontra.
2024/05/26 - 23:41
Amorebietak hutsean berdindu du Espanyolekin eta salbazioaren ametsari eusten dio
Bi taldeek aukerak izan dituzte gola egiteko. Amorebietak azken jardunaldiko prtida irabazi behar du Anduvan, Mirandesen aurka, mailari esuteko.
2024/05/26 - 23:35
Hypermotion Ligako 41. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako berrogeita batgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/26 - 23:06
Etxeita: ''Bizirik jarraitzen dugu, pozik egon behar gara taldeak egindako lanarekin''
Xabier Etxeita Amorebietako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Espanyolen aurkako partida (0-0) amaituta. Zornotzako jokalariak bere azken-aurreko partida jokatu du Amorebietarekin, erretiroa hartuko baitu denboraldia amaituta.
2024/05/24 - 15:53
Etxeitak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran
Xabier Etxeita Amorebieta taldeko jokalariak futbol profesionala utziko du 2023-2024 Hypermotion LIga bukatuta. Zornotzako jokalariak Lehen eta Bigarren Mailetan jokatu du 2008tik 2024ra artean.
2024/05/23 - 23:02
Felix Garreta ZIUtik atera eta gela batera eraman dute
Klubetik adierazi dutenez, bilakaera ona izaten jarraitzen du jokalariak.
2024/05/21 - 01:08
Hypermotion Ligako 40. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako berrogeigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/05/20 - 19:50
Jon Morcillok ez du Athleticen jarraituko
Klubak jokalariaren berritze klausula ez gauzatzea erabaki du. Morcillo Amorebieta taldean ari da, talde zuri-gorriak utzita, eta agur esango dio Athletici lehen taldean 53 partida jokatuta eta titulu bat, Superkopa, irabazita.
2024/05/19 - 01:13
Amorebietak mailari eusteko lehian jarraitzen du, Tenerifen irabazita (0-1)
Amorebietaren gola Iker Unzuetak sartu du, penaltiz, bigarren zatiaren hasieran. Urdinek jaitsierako postuetan segitzen dute, baina salbazioa puntu bakarrera dute orain.