Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) 2024-2025 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketako partiden ordutegiak jakinarazi ditu. Lehen kanporaketak urriaren 29tik 31ra jokatuko dira.
Euskal taldeen parte-hartzeari dagokionez, honela jokatuko dute txanda honetan parte hartuko duten Euskal Herriko bederatziek: urriaren 29an, asteartean, Compostela-Alaves (19:00); urriaren 30ean, asteazkenean, Chiclana-Osasuna (19:00), Beasain-Cartagena (19:30), Cortes-Granada (20:00), Logroñes-Eibar (20:00) eta Lleida-Barakaldo (20:00); eta urriaren 31n, ostegunean, Barbastro-Amorebieta (19:00), Tudelano-Deportiva Minera (20:00) eta Jove Español San Vicente-Reala (21:00) kanporaketak jokatuko dituzte.
Athletic, Real Madril, Bartzelona eta Mallorca taldeak salbuetsita daude Superkoparako sailkatuta daudelako. Horrez gain, Coruñako Deportivok ere ez du parte hartuko txapelketako lehen txandan, 2023-24 denboraldian Lehen RFEFeko txaplduna irten baitzen.
1. KANPORAKETAKO ORDUTEGIAK:
Asteartea, urriak 29:
Villamuriel - Rayo Vallecano (19:00)
Compostela - Alaves (19:00)
Lanzarote - Racing Santander (20:00)
Guijuelo - Ourense (20:00)
Astur - Valladolid (21:00)
Poblense - Vila-real (21:00)
Jaen - Cadiz (21:00)
L'Hospitalet - Zaragoza (21:00)
Asteazkena, urriak 30:
Europa - Albacete (18:30)
Chiclana - Osasuna (19:00)
Las Rozas - Sevilla (19:00)
Ciudad de Lucena - Leganes (19:00)
Olot - Kordoba (19:00)
Xerez - Ceuta (19:00)
Ibiza Islas Pitiusas - Gimnastic Tarragona (19:00)
Beasain - Cartagena (19:30)
Mostoles - Bugos (19:30)
Bergantiños - Marbella (19:30)
Langreo - Orihuela (19:30)
Cortes - Granada (20:00)
Sant Andreu - Mirandes (20:00)
Badalona - Huesca (20:00)
Logroñes - Eibar (20:00)
Pontevedra - Levante (20:00)
Numancia - Sporting (20:00)
Utebo - Unionistas (20:00)
Laredo - Yeclano (20:00)
Torremolinos - Zamora (20:00)
Escobedo - Ponferradina (20:00)
Lleida - Barakaldo (20:00)
Salamanca - Alcorcon (20:00)
Coria - Elx (20:30)
Cacereño - Gimnastica Segoviana (20:30)
Conquense - Ibiza (20:30)
San Pedro - Celta (21:00)
Parla Escuela - Valentzia (21:00)
Extremadura - Girona (21:00)
Sanse - Almeria (21:00)
Aguilas - Castello (21:00)
Atletico Paso - Eldense (21:30)
Osteguna, urriak 31:
Manises - Getafe (19:00)
Unió Esportiva Vic - Atletico Madril (19:00)
San Tirso - Espanyol (19:00)
Barbastro - Amorebieta (19:00)
Avila - Oviedo (20:00)
Ejea - Hercules (20:00)
Tudelano - Deportiva Minera (20:00)
Don Benito - Andorra (20:30)
Gevora - Betis (21:00)
Ontiñena - Las Palmas (21:00)
Jove Español San Vicente - Reala (21:00)
Cuarte - Racing Ferrol (21:00)
Estepona - Malaga (21:00)
Alfaro - Tenerife (21:00)
Llanera - Leonesa (21:00)
Zure interesekoa izan daiteke
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
Urrezko Baloia: Unai Simon atezainik onenaren sarirako eta Mikel Arteta eta Unai Emery entrenatzailerik onenaren sarirako izendatu dituzte
Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.