San Mames
2025/03/09 - 21:52
Andoni Gorosabel: ''Hiru puntuak nahi genituen; orain, Erroman pentsatu behar dugu''
Athleticek bana egin du Mallorcarekin San Mamesen, EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidan.
2025/03/09 - 21:44
Sancetek Ligako otsaileko jokalari onenaren saria jaso du
Oihan Sancet Athletic Clubeko jokalariak Ligako otsaileko jokalari onenaren saria jaso du igande honetan, zuri-gorriek Mallorcaren aurka jokatu duten partidaren aurretik.
2025/03/09 - 21:43
Athleticek ezin izan du Mallorcaren aurkakoan San Mamesen (1-1)
Jagoba Arrasateren taldea jarri da aurretik markagailuan, Raillok bigarren zatian buruz gol ederra eginda. Nico Williamsek bi minutu geroago sartu du berdinketaren gola, baina Athleticek ez da gai izan emaitza iraultzeko.
2025/03/07 - 20:27
Vivianek giharretako lesioa du, eta baja ia segurua da Erromaren aurkako itzuliko partidarako
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
2025/03/02 - 17:01
Athleticek porrota jaso du Real Madrilen kontra (1-2)
Athleticek 1 eta 2 galdu du Real Madrilen kontra San Mamesen. Talde zuri-gorriak partida txukuna egin du, baina aurkaria hobea izan da.
2025/02/27 - 16:24
Maite Valero eta Nahikari Garcia Athleticeko jokalariak gogotsu, Real Madrilen aurka jokatzeko
Athleticek Real Madrilen kontra jokatuko du San Mamesen, martxoaren 2an, igandean, F Ligako 20. jardunaldiko partida. Zuri-gorriak sailkapeneko 3. postuan daude; Real Madril bigarrena da. Hala ere, merengeek 14 puntu ateratzen dizkiote Athletici. Maite eta Nahikari neurketa jokatzeko gogotsu daude.
2025/02/26 - 16:42
Oihan Sancetek giharretako lesioa du eskuin hankako femoralean
Hala jakinarazi du klubak asteazken honetan, ohar baten bidez. Badirudi, oraingoz larunbat honetan Atletico Madrilen aurkako ligako partidarako ez dela prest egongo, eta ikusteke dago Europa Ligako Erromaren kontrako neurketa jokatzeko moduan egongo den.
2025/02/23 - 19:42
Gol festa San Mamesen (7-1)
Athleticek gozatu egin du etxean Valladoliden aurka jokatutako norgehiagoka, Mikel Jauregizarrek, Nico Williamsek (2), Maroan Sannadik, Oihan Sancetek, Gorka Guruzetak eta Iñaki Williamsek egindako golekin.
2025/02/23 - 19:13
Jauregizar: ''Bigarren gola San Mamesen, oso pozik eta gehiagoren bila''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak EA Sports Ligako 25. jardunaldian Valladoliden aurka lortutako garaipenaz (7-1) hitz egin du. Pozik azaldu da gol bat egin eta asistentzia bat emateagatik San Mameseko gol festan.
2025/02/22 - 14:13
Valverde: ''Garaipenaren bila joan behar dugu; asko daukagu jokoan''
Athleticek Valladolid hartuko du igandean San Mamesen, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan.
2025/02/19 - 22:05
Xabier Goikok “Los Williams” aurkeztu du, bi anaien eta haien amaren bizi-ibilbidea jasotzen duen artelana
Bilboko Berreginen Museoan, "Ametsa eta Argia, Sueño y Luz" espazioa inauguratu du; bertan, Xabier Goiko artistak Williams anaiak eta haien ama, Maria Arthuer, protagonistak diren artelan batzuk izango dira.
2025/02/16 - 18:51
Athleticek 2-0 garaitu du Reala San Mamesen jokatutako derbian
Ane Azkonak egin ditu partidako bi golak. Realak aukerak izan ditu, baina txuri-urdinak ez dira fin ibili errematea egiteko orduan.
2025/02/16 - 18:48
Ane Azkonaren bi golek garaipena eman diote Athletici Realaren aurkako derbian (2-0)
Athleticek garaipena lortu du San Mamesen, Realaren aurka F Ligako 19. jardunaldian jokatutako partidan.
2025/02/16 - 16:17
Cecilia: ''Partida, orokorrean, gurea izan da''
Realak 2-0 galdu du Athleticen aurka San Mamesen jokatutako derbia, F ligako 19. jardunaldian.
2025/02/16 - 15:51
Ane Azkona: ''Aurrelariontzat oso garrantzitsua da golak sartzea, eta pozik nago''
Athleticek 2-0 irabazi dio Realari San Mamesen jokatutako derbia. Partidako bi golak Ane Azkonak egin ditu.
2025/02/15 - 11:00
Nahikari Garcia: ''Azken urteetako derbirik politenetakoa izango da''
Nahikari Garcia Athleticeko jokalariak F Ligako 19. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Partida zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
2025/02/13 - 12:53
Athleticen aurkako derbia ''parekatua'' izango dela aurreikusten dute Realeko jokalariek
Realak Athleticen aurka jokatuko du otsailaren 16an F Ligako euskal derbia, San Mamesen. Izarne Sarasola eta Amaiur Sarriegi jokalari txuri-urdinek EITB Mediarekin hitz egin dute euskal derbiari buruz. Partida zuznean emango dute eitb.eus-ek eta ETB2k.
2025/02/12 - 15:00
Athletic Herri Harmailarekin dagoen afera konpontzeko prest agertu da, eta errespetuz animatzeko deia egin du
Jon Uriarte Athleticen presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak eta Johana Ruiz-Olabuenaga arlo sozialeko zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin dute Herri Harmailarekin dagoen gatazkari buruz. Adierazi dute Herri Harmailarekin batzarra egingo dutela, konponbidea lortzeko asmoz.
2025/02/08 - 20:23
Oihan Sancet: ''Oso pozik nago, hiru gol sartu baititut taldeari laguntzeko''
Athleticek 3-0 irabazi dio Gironari larunbat honetan San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida. Oihan Sanceten hat-trick batek garaipena eman die zuri-gorriei, jaun eta jabe izan diren partidan.
2025/02/08 - 19:20
Sanceten hat-trick batek laugarren postuan sendotu du Athletic (3-0)
Zuri-gorriek 3-0 irabazi diote Gironari, nagusi izan diren partidan, eta bi debut izan dituzte: Maroan Sannadi eta Endika Bujan.