San Mames
2024/02/28 - 23:54
Athleticek azken bost urteotako hirugarren finalerako sailkatu nahi du, San Mamesen, Atletico Madril aurkari
Ernesto Valverderen taldeak gol bateko aldea du finalerdietako itzuliko partidari begira, joaneko neurketan 0-1 irabazi baitzuen. Aurreikuspena da giro ikusgarria izatea futbol zelaian eta Bilbo osoan. EITBk zuzenean emango du norgehiagoka, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2024/02/28 - 22:23
Athleticek bere 40. Kopako finalarengatik borrokatuko du ostegunean
Talde bilbotarrak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida.
2024/02/28 - 21:07
Valverde: ''Finalera iristeko gure maila onena erakutsi behar dugu''
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzaileak, Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidaren bezperan, emozioak kontrolatzearen garrantzia nabarmendu du.
2024/02/28 - 17:38
Simeonek dio Griezmannek ez duela parte hartuko San Mameseko partidan
Bihar, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan, Athleticek Atletico Madril izango du aurkari, Bilbon. Atletico Madrileko entrenatzaileak adierazi du Antoine Griezmannek ez duela jokatuko; jarraian, esan du frantziarra "ziur aski" ez dela partidan izango.
2024/02/26 - 19:29
Yurik lesio muskularra du eta zalantza da Kopako partidarako
Iñigo Lekue eta Ander Herrera ere zalantza dira osteguneko partidarako
2024/02/26 - 19:28
Ernesto Valverde, LaLiga EA Sportseko otsaileko entrenatzailerik onena hautatu dute
Athleticeko entrenatzaileak saria jaso du egindako hilabete bikainagatik, zuri-gorriak Europako postuetan baitaude.
2024/02/26 - 14:13
Euskal Selekzioak Uruguairen kontra jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen
2020ko azaroan jokatu zuen taldeak azken neurketa, Costa Ricaren aurkako lagunarteko batean. 2-1 irabazi zuen orduan, Muniainen eta Unai Nuñezen golei esker.
2024/02/21 - 17:43
Oscar de Marcosi elkarrizketa, osteguneko Teleberrin
ETB2ko albistegiko kirol tartean egingo diote elkarrizketa Athleticeko jokalari arabarrari, talde zuri-gorriaren bolada onaz hitz egiteko, besteak beste.
2024/02/20 - 14:25
Garaipen ikusgarria lortu du Athleticek Gironaren aurka, San Mamesen (3-2)
Berenguer (bi) eta Iñaki Williams izan dira zuri-gorrien golegileak. Gironaren golak Tsygankovek eta Eric Garciak egin dituzte.
2024/02/20 - 11:29
Guruzetak 2028ra arte jarraituko du Athleticen
Aurrelari donostiarra Athleticeko golegile nagusia da denboraldi honetan, Iñaki Williamsekin berdinduta. 2028ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua.
2024/02/20 - 01:18
Beñat Prados: ''Oso garrantzitsua zen San Mamesen hiru puntuak ateratzea''
Athleticek 3 eta 2 irabazi du San Mamesen Gironaren aurka LaLiga EA Sportseko 25. jardunaldian jokatutako partida.
2024/02/17 - 14:58
Ander Herrera baja da Gironaren aurkako partidarako eta zalantza Kopako partidari begira
Klubak aditzera eman duenaren arabera, erdilariak “lesio muskular moderatua du eskuineko zangoko muskulatura iskiosuralean”.
2024/02/13 - 15:23
Raul Garcia, Lehen Mailan 600 partida beteta jokatzen jarraitzen duen futbolari bakarra
37 urteko aurrelari nafarrak Andoni Zubizarreta eta Joaquin Sanchez bakarrik ditu aurretik ranking historiko horretan, 622 partida jokatuta.
2024/02/12 - 23:26
Athletic-Bartzelona Erreginaren Kopako finalerdietako joanekoa San Mamesen jokatuko da
Aurreikusitako egunean jokatuko da, martxoaren 7an, baina bi ordu lehenago: 19:00etan.
2024/02/05 - 19:53
Bilbon jokatuko den emakumezkoen Txapeldunen Ligako baloia aurkeztu dute
Txapelketako final laurdenak martxoaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (itzulikoa) jokatuko dira; eta finala maiatzaren 25ean izango da.
2024/02/05 - 15:05
Mikel Gonzalez: ''Anbizioz antolatzen dugu Athletic, bai orain bai etorkizunera begira''
Mikel Gonzalez Athleticeko kirol arduradunak taleak neguko merkatuan egindako mugimenduak baloratu ditu. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/02/03 - 10:33
Yuri Berchiche: ''Gol batekin pozik joaten zara... imajinatu bi golekin''
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca ostiral gauean, San Mamesen. Yuri Berchichek, lehen zatian bi gol eginez, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek, bigarren zatian, egin dituzte Bilboko taldeari garaipena eman dioten golak.
2024/02/03 - 10:11
Gorka Guruzeta: ''Lau gol sartu ditugu, pozik gaude estrategian eta goletan gehitzeaz''
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca ostiral gauean, San Mamesen, EA Sports Ligako hogeita hirugarren jardunaldian. Yuri Berchichek sartu ditu talde zuri-gorriaren aurreneko bi golak, lehen zatian, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek biribildu dute emaitza, bigarren zatian, beste bi eginda.
2024/02/03 - 00:25
Horrela egin ditu Yuri Berchichek bi gol ikusgarri Athletic-Mallorca partidan, 17. minuturako
Athleticeko ezker hegaleko atzelariak 3. minutuan sartu du 1-0ekoa, eta 17.ean 2-0ekoa. Ikusgarriak izan dira biak, erremate oso zailak eginez lortu baititu zarauztarrak.
2024/02/03 - 00:16
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca, eta Ligan berriro irabaztea lortu du horrela
Yuri Berchichek, lehen zatian bi gol eginez, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek, bigarren zatian bana eginda, eman diote garaipena Bilboko taldeari. Nico eta Iñaki Williams bigarren zatian kendu behar izan ditu Ernesto Valverdek, eta baliteke arazo fisikoren bat izatea.