Real Madril
2023/06/12 - 20:54
Elene Lete, Irene Paredes, Oihane Hernandez eta Maite Oroz, Munduko Txapelketarako Espainiaren lehen zerrendan
Jorge Vilda Espainiako hautatzaileak 30 jokalarik osatutako zerrenda iragarri du; behin-behineko zerrenda da. Munduko Txapelketa Australian eta Zeelanda Berrian jokatuko dute, eta uztailaren 20an hasiko da.
2023/06/05 - 03:10
Santander Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak
Santander Ligako 2022-2023 denboraldia amaitzear denean, hemen dituzu Lehen Mailako 38. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/06/04 - 16:08
Benzemak ez du Real Madrilen jarraituko
Karim Benzema jokalari frantziarrak Real Madril uztea erabaki du. Hala, amaiera eman dio Madrilgo taldean emandako 14 denboraldiko ibilbideari.
2023/06/02 - 14:57
Simon, Kepa, David Garcia, Zubimendi, Merino eta Nico Williams, Nazioen Ligarako deialdian
Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Nazioen Ligako Lau Finalerako deitu ditu sei euskal jokalari. Gainera, Realeko Robin Le Normand ere sartu du deialdian.
2023/05/31 - 18:46
Vivian, ''triste'' San Mameseko publikoaren agurragatik, baina ''sinetsita'' Bernabeuko partidari begira
San Mameseko Elxen aurkako porrot mingarriaren ostean, Athletic behartuta dago Bernabeun irabaztera eta beste emaitza batzuei begiratzera, zazpigarren postua eskuratu nahi badu. Dani Vivian Athleticeko atzelariak taldea ondo ikusten du eta posiblea iruditzen zaio Real Madrilen aurka irabaztea.
2023/05/29 - 01:55
Athleticek, Realak eta Osasunak 18:30ean jokatuko dute azken jardunaldia, igandean
Talde bakoitzak jokoan duena kontuan hartuta, Ligak partiden ordutegia aldatu du 18:30era eta 21:00etara.
2023/05/29 - 00:12
Santander Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak
Amaitzear da Santander Ligako 2022-2023 denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako 37. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/05/28 - 15:35
Atletico Madrilek irabazi du Erreginaren Kopako finala, Real Madril penaltietan menderatuz
Txapeldun berriak 95. minutuan berdindu zuen talde zuriak markagailuan jarritako 2-0ekoa; penalti jaurtiketetan, Manolo Canoren jokalariak argi gailendu ziren, 3-1. Atletico Madrilek irabazitako bigarren Kopa da.
2023/05/26 - 01:36
Santander Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak
Amaitzear da Santander Ligako 2022-2023 denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako 36. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/05/25 - 01:29
Athletic Kopako finalik gabe geratu da, Real Madrilen aurka porrota jasota (0-4)
Zuri-gorriek 0-4ko emaitzarekin galdu dute Madrilgo taldearen kontra Erreginaren Kopako finalerdietako kanporaketa. Ondorioz, Athletic ez da finalean egongo. Real Madril eta Atletico Madril ariko dira titulua lortzeko lehian.
2023/05/24 - 12:52
Athletic bere hirugarren finalera sailkatzen saiatuko da
Zuri-gorriek 2012an eta 2014an jokatu zituzten aurreko bi finalak, Espanyolen eta Bartzelonaren aurka, eta biak galdu zituzten.
2023/05/23 - 20:25
Ane Azkona: ''Badakigu nondik egin min Real Madrili''
Athleticek Real Madrilekin jokatuko du, asteazken honetan, Erreginaren Kopako Lauko Finaleko bigarren finalerdia.
2023/05/23 - 20:15
Iraia Iturregi: ''Athleticentzat Erreginaren Kopa lehen aldiz lortzeko ilusio handia daukagu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Real Madrilekin neurtuko ditu indarrak asteazken honetan, Erreginaren Kopako Lauko Finaleko bigarren finalerdian.
2023/05/23 - 14:54
Unai Simon, Viniciusen aurkako irain arrazistei buruz: ''Errotik kendu beharreko kontua da''
Vinicius Junior Real Madrileko jokalariak irain arrazistak jaso zituen Mestallan maiatzaren 21ean Madrilgo taldeak Valentziaren aurka jokatutako partidan. Unai Simon Athleticeko atezainak gaiari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/05/22 - 01:05
Santander Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak
Aurrera doa Santander Ligako 2022-2023 denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako 35. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/05/22 - 00:29
Real Madrilek bere hamaikagarren Euroliga lortu du Olympiakosi irabazita (78-79)
Sergio Llullek amaierarako 3.2 segundora saskiratutako jaurtiketak hamaikagarren titulua eman dio Real Madrili, etengabeko aukerak izan dituen partida batean.
2023/05/20 - 00:20
Realak berdindu egin du Real Madrilen aurka Ligako bere azken partidan (1-1)
Donostiarrek ondo eutsi diote lehen zatian, baina bigarrena hasi eta 10 minutura madrildarrek aurrea hartu dute markagailuan, Nahikari Garcia gipuzkoarraren golari esker. Amaiur Sarriegik berdindu du markagailua.
2023/05/18 - 02:02
Manchester Cityk Txapeldunen Ligako finalerako txartela lortu du, Real Madrilen aurka erakustaldia emanda
Ingalaterrako taldeak 4-0eko emaitzarekin hartu du mendean Espainiakoa finalerdietako itzuliko partidan. Joanekoa berdinduta amaitu zen (1-1). Beraz, Cityk Inter Milan izango du aurkari final handian.
2023/05/16 - 01:30
Santander Ligako 34. jardunaldiko partida guztietako golak
Aurrera doa Santander Ligako 2022-2023 denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/05/10 - 01:25
Real Madrilek eta Manchester Cityk bana egin dute Txapeldunen Ligako joaneko finalaurrekoan
Viniciusen golak aurretik jarri ditu madrildarrak lehen zatian. Banakoa, bigarren zatian egin du De Bruynek.