Real Madril
2023/09/05 - 16:30
Negreira kasuko epaileak ustezko "ustelkeria sistemikoa" ikusi du arbitraje-estamentuan
Real Madril zein lehen mailako beste talde batzuk kasu honen ondorioz kaltetuak izan direla azaldu du.
2023/09/04 - 17:20
Alvaro Odriozola: ''Talde ikaragarria daukagu eta historia egin dezakegu''
Alvaro Odriozola donostiarrak hedabideen aurrean hitz egin du gaur eguerdian Donostian. Zoriontsu eta gogotsu agertu da, Reala "historia" egiteko gai dela azpimarratuta.
2023/09/02 - 00:57
Realak Odriozola fitxatu du 2029ra arte
Donostiako kluba akordiora iritsi da Real Madrilek jokalari donostiarra fitxatzeko. Alvaro Odriozolak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Realarekin.
2023/09/01 - 20:40
F Ligako jokalariek greba deitu dute lehen bi jardunaldietarako
Emakumeen maila goreneko futbolariak eta patronala ez dira akordiora iritsi lan-hitzarmena hobetzeko, eta, ondorioz, liga txapelketaren hasiera atzeratu egingo da.
2023/08/29 - 01:44
EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/08/23 - 17:21
Oihane Hernandez: ''Konfiantza ematen badigute, emakumezkoek lor dezakeguna erakutsi dugu''
Oihane Hernandez munduko txapeldun bihurtu zen iragan igandean Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan. Sopeloztarra bueltan da etxean, lortutakoa barneratu ezinik, baina erdietsitako balentria nabarmenduta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/08/22 - 00:01
EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako Ligako bigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/08/16 - 21:35
Realaren eta Granadaren arteko partida egunez aldatu du Ligak, eta irailaren 2an jokatuko da
Laugarren jardunaldiko partida batzuen data eta ordua aldatzea erabaki du EA Sports Ligak. Txuri-urdinek Andaluziako taldearen kontra jokatu beharreko neurketa, esate baterako, egun bat aurreratu dute; hau da, irailaren 2ko (larunbata) 14:00etara.
2023/08/15 - 11:06
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko partida guztietako golak
Hasi da 2023-2024 denboraldiko EA Sports Liga. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako lehen jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/08/14 - 14:41
Kepa Arrizabalaga atezainak Real Madrilen jokatuko du, Chelseak utzita
Ondarroako atezainak Carlo Ancelottik gidatzen duen taldean jokatuko du 2024ko ekainaren 30era arte, Real Madrilek jakinarazi duenez.
2023/08/13 - 13:22
Unai Gomez: ''Bizi osoa momentu hau itxaroten egon naiz, baina partidan aurkaria hobea izan da''
Unai Gomez Athleticeko jokalariak debuta egin du lehen taldearekin Real Madrilen aurkako Ligako partidan. Zuri-gorriek galdu ein dute (0-2), eta Unaik partidari eta bere debutari buruz hitz egin du, neurketa amaitu ostean.
2023/08/13 - 01:31
Athleticek porrotarekin ireki du Liga, Real Madrilen aurka galdu ostean (0-2)
Rodrygok eta Bellinghamek lehen zatian sartutako golek denboraldiko lehen porrota ekarri diete lehoiei Liga estreinatu eta berehala.
2023/08/09 - 16:10
Oscar de Marcos: ''Azken partidetan, erritmoari dagokionez, ondo ikusi zaigu; ea nola hasten garen''
Guardiako eskuin hegaleko atzelariak, asteazkenean emandako prentsaurrekoan, ohartarazi du: "Real Madril oso fidagarria da". Talde zuriaren aurkako neurketan zelairatuz gero, De Marcosek 500. partida jokatuko luke Athleticekin: "Zorionekoa naizela uste dut", adierazi du.
2023/07/07 - 20:25
Aldaketak Lehen Mailako 1. jardunaldiko partidetan: Reala-Girona abuztuaren 12an eta Celta-Osasuna 13an
EA Sports LaLigak moldatu egin ditu 2023-2024 denboraldiko estreinako jardunaldiko lehenengo jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak. Realak Girona hartuko du Reale Arenan abuztuaren 12an, labrunbatean; Osasunak, aldiz, hilaren 13an egingo diobisita Celtari.
2023/06/29 - 17:38
Euroligak lehiaketa formatua aldatu eta "play-in" kanporaketak izango ditu
Lehen fasea zazpigarren eta hamargarren postuen artean amaitzen duten taldeek elkarren aurka jokatuko dute, final-laurdenetako kanporaketetara sailkatzeko asmoz.
2023/06/21 - 02:06
Bartzelonak irabazi du Endesa Liga, Real Madrilen aurka hirugarren garaipena lortuta (82-93)
Madrildarren etxean lortutako emaitzari esker, kataluniarrek euren historiako 20. Liga txapelketa eskuratu dute.
2023/06/21 - 02:05
Bartzelonak Endesa Liga irabazi du Real Madrili hirugarren partidan gailenduta (82-93)
Bartzelonak bere 20. Liga txapelketa irabazi du. Kataluniarrak Real Madrili nagusitu zaizkio play-offeko hirugaren partidan.
2023/06/18 - 23:38
Bartzelona bigarrenez gailendu zaio Real Madrili eta garaipen batera du liga txapelketa(86-85)
Bartzelonak Endesa Liga irabazteko play-offetako bigarren partida irabazi dio Real Madrili (86-85) eta 2 eta 0 aurreratu da bien arteko finalean. Hirugarren partida astartean jokatuko dute, Madrilen.
2023/06/17 - 14:03
Bartzelona, nagusi Real Madrilen aurka (97-88) Endesa Ligako finaleko lehen partidan
Barçak 97-88 irabazi zion atzo Real Madrili Endesa Ligako play-offetako finaleko lehen partida. Ligako titulua lortzeko, bi taldeetako batek 3 partida irabazi beharko ditu, eta hurrengoa ekainaren 18an jokatuko da. Bideo honetan ikus dezakezu partidaren laburpena.
2023/06/13 - 14:32
Realak Lorena Navarro aurrelaria fitxatu du, 2025era arte
Navarro (23 urte) Real Madrilen ibili da azken hiru denboraldietan, eta jokalariak berak adierazi duenez, "oso pozik eta gogotsu" dago erronka berriagatik.