Paris-Roubaix
2025/10/12 - 21:13
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2025eko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2025/04/13 - 19:17
Van der Poelek bere hirugarren Paris-Roubaix irabazi du
Tajej Pogacarrekin batera borrokatu du lasterketa, baina esloveniarra erori egin da 38 kilometroren faltan eta garaipena lehiatzeko aukera galdu du.
2025/04/12 - 15:18
Van der Poel eta Pogacar oilarren arteko norgehiagoka, “Iparraldeko infernuan”
Oier Lazkano ere irteeran izango da ibilbideko ia 260 kilometroei eta 30 harbide tarteei aurre egiteko. Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk 12:00etatik aurrera.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/04/07 - 20:02
Van der Poelen erasoa eta lasterketako azken kilometroa
Mathieu van der Poel (Alpecin Deceuninck), errepideko munduko txapelduna, bigarren urtez jarraian gailendu da Paris-Roubaix lasterketan. Txirrindulariek 259,7 kilometro egin dituzte Compiègne eta Roubaix artean.
2024/04/07 - 19:17
Van der Poelek bigarren garaipena lortu du jarraian Paris-Roubaixen
Nederlandarrak erasora jo du Orcheseko harbide zatian, helmugatik 60 kilometrora, eta bakarrik egin du hortik aurrerako ibilbide osoa, helmugaraino.
2024/04/06 - 21:34
Lotte Kopeckyk irabazi du 2024ko Paris-Roubaix lasterketa, belodromoan izandako azken esprintean nagusituta
SD Worx taldeko txirrindulari belgikarra, egungo munduko txapelduna, beste bost ziklistarekin batera iritsi da lasterketako azken metroetara, eta bera izan da azkarrena. Hala, maillot ortzadarra jantzita irabazi du "Iparraldeko Infernua".
2024/03/02 - 13:17
Maila goreneko txirrindularitza lasterketa onenak, EITB Median
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/04/09 - 23:01
Van der Poelek jaso du harri kozkorra Roubaixen
Azken 15 kilometroak bakarka eginda eskuratu garaipena Van der Poelek (Alpecin Deuninck). Podiuma bere taldekidea den Jasper Philipsenek eta Jumbo-Visma taldeko Wout Van Aertek osatu dute.
2023/04/09 - 20:14
Van der Poelek eta Van Aertek Paris-Roubaixen izandako lehiako unerik erabakigarrienak
Mathieu van der Poelen eta Wout van Aerten arteko lehia ikusgarria izan da. Azkenean, Van der Poel izan da nagusi 2023ko Paris-Roubaix klasikoan. Bideo honetan ikus ditzakezu bien arteko lehiako unerik erabakigarrienak.
2023/04/09 - 19:42
2023ko Paris-Roubaix klasikoaren galtzada-harrizko 29 sektoreetan txirrindulariek bizitako 'infernua'
2023ko Paris-Roubaix klasikoa ikusgarria izan da. Denetarik ikusteko aukera egon da, eta txirrindulariek gogotik sufritu dute. Bideo honetan dituzu ikusgai lasterketako galtzada-harrizko 29 sektoreetako momentu garrantzitsuenak.
2023/04/09 - 19:40
Degenkolb Paris-Roubaixeko garaipenaren lehiatik at utzi duen erorikoa
Jakob Degenkolbek erorikoa izan du helmugarako 16,4 kilometro falta zirenean; ondorioz, alemaniarra garaipena lortzeko aukera gabe geratu da. Lasterketa bikaina egin du Degenkolbek.
2023/04/09 - 19:30
Van der Poel, garaile Paris-Roubaixen
Bigarren postua Jasper Philipsenentzat (Alpecin Deuninck) izan da eta hirugarrena Van Aertentzat (Jumbo-Visma), biak irabazlearengandik 45 segundora.
2023/04/09 - 16:05
Saganek lasterketa utzi du bere azken Paris-Roubaixean galtzada-harrizko sektore baten erorikoa izan ostean
Peter Saganek erorikoa izan du Paris-Roubaixeko lehen kilometroetan; konkretuki, galtzada-harrizko bigarren sektorean. Ia jarraian, Ineos Grenadiers taldeko txirrindulari batzuk joan dira lurrera.
2023/04/09 - 13:18
Alison Jacksonek irabazi du Paris-Roubaix lasterketa, ezustekoa emanda
Kanadako txirrindularia da emakumezkoen mailako Paris-Roubaixeko 3. edizioko irabazlea, esprintean onena izan ostean. Katia Ragusa izan da bigarren eta Martha Truyen hirugarren.
2023/04/07 - 13:20
Paris-Roubaix klasikoa, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETBn
Frantziako lasterketaren 120. edizioa jokatuko da apirilaren 9an eta zuzenean jarraitu ahalko da EITB Median, 13:00etan hasita. Txirrindulariek 256.6 kilometroko ibilbide gogorrari egingo diote aurre.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/10/09 - 20:24
2022ko UCI World Tourreko egutegia
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
2022/04/17 - 19:42
Merezitako garaipen handia lortu du Van Baarlek 'Iparraldeko Infernuan'
Azken kilometroetan INEOS taldeko gizona indartsuena izan da. Oso azkarra izan da aurtengo lasterketa. Wout van Aertek bigarren egin du eta Stefan Kungek hirugarren.