Mikel Urrutikoetxea
2023/03/04 - 15:00
Laso eta Imaz finalerdietan dira; Etxeberria-Rezusta eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a, azken txartelaren bila
Laso eta Imaz finalerdietara sailkatu dira P. Etxeberria eta Beñat Rezusta mendean hartuta (22-21). Urrutikoetxeari eta Albisuri irabazi dioten Peña II.a eta Mariezkurrena II.a (10-22) izango dira Etxeberria-Rezusta bikotearen aurkariak igandean; han egongo da jokoan finalerdietarako azken txartela.
2023/03/04 - 00:55
Laso eta Imaz finalerdietara sailkatu dira P. Etxeberria eta Rezusta garaituta
Galtzaileek azken txartela lortzeko beste aukera bat izango dute igandean Peña eta Mariezkurrenaren aurkako partidan, azken horiek Urrutikoetxea eta Albisu menderatu ondoren play-offean.
2023/02/27 - 21:45
Urrutikoetxea prest frontoietara itzultzeko; Imazek eta P. Etxeberriak asteartean hartuko dute erabakia
Urrutikoetxea, besapeko lesiotik osatuta, Zumaian berragertuko da hilabete frontoietatik at igaro ostean. Imaz eta Peio Etxeberriak, berriz, astearteko entrenamendua eta gero erabakiko dute jokatzeko moduan dauden edo ez.
2023/02/27 - 18:26
Urrutikoetxea: ''Besoa hobeto daukat eta ostiralerako prest egongo naiz''
Mikel Urrutikoetxeak, hiru aste lesionatuta egon ostean, ostiralean jokatzeko prest dagoela azpimarratu du gaurko pilota hautaketan. Besoko lesioari buruz hitz egin du.
2023/02/27 - 18:09
Urrutikoetxea ostiralean berragertuko da Binakakoan, play-offean, hiru partida bajan emanda
Zaratamoko aurrelariak ezin izan du jokatu final laurdenetako azken hiru jardunaldietan, ezker sorbalda minduta izan duelako, baina sendatu da; hortaz, Albisurekin batera, Peña II.a eta Mariezkurrena II.a mendean hartzen saiatuko da, finalderdirako neurketa erabakigarrirako sailkapenaren bila.
2023/02/27 - 16:21
Zornotzak, Zumaiak eta Bilbok hartuko dituzte Binakako play-offak
Asteburu honetan erabakiko da zein bikote sailkatuko diren txapelketako finalerdietako ligaxkan Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteekin batera aritzeko.
2023/02/23 - 00:00
Larrazabal-Albisu eta Altuna III.a-Tolosa bikoteek ostiraleko partidarako pilotak aukeratu dituzte, Zallan
Iker Larrazabal Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da. Altuna III.a eta Tolosa finalerdietako ligaxkan izango dira, eta ez dute kontu gehiegi jokoan partidan; Larrazabalek eta Albisuk, aldiz, zehaztu behar dute, oraindik, zein postutatik helduko dioten play-offari.
2023/02/22 - 21:55
Larrazabalek hirugarren aldiz ordezkatuko du Urrutikoetxea ostiralean Binakako Txapelketan
Zaratamoko aurrelaria hirugarrenez geratuko da txapelketako partida bat jokatu gabe. Larrazabalek jokatuko du Albisurekin ostiralean.
2023/02/13 - 18:02
Larrazabalek eta Eskirozek berriro ordezkatuko dituzte Urrutikoetxea eta Imaz
Urrutik eta Imazek ez dituzte lesioak gainditu, beraz, aurreko jardunaldian euren ordez aritu ziren pilotariek lana bera izango dute.
2023/02/11 - 15:30
Larrazabal eta Albisu, nagusi P. Etxeberria-Rezusta bikotearen aurka (17-22)
Larrazabalek Urrutikoetxea ordezkatu du, eta Albisurekin batera irabazi egin du Peio Etxeberriaren eta Rezustaren aurka (17-22) jokatutako Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko partida. Urrutikoetxea-Albisu bikoteak play-offa jokatzeko aurrerapausoa eman du.
2023/02/08 - 16:24
Etxeberria-Rezusta eta Larrazabal-Albisu bikoteek ostiralerako pilotak aukeratu dituzte, Tafallan
Iker Larrazabal amurrioarrak Mikel Urrutikoetxea ordezkatuko du, azken horrek minduta baitu ezker sorbalda. Bi bikoteek bost garaipen lortu dituzte orain arte, eta, beraz, partida oso garrantzitsua da, hamabigarren jardunaldia dela kontuan izanik, gainera.
2023/02/07 - 18:45
Urrutikoetxeak minduta dauka ezker sorbalda, eta ez du jokatuko asteburuan; bai, ordea, Mariezkurrenak
Larrazabalek ordezkatuko du ezkerreko sorbaldan min hartuta dagoen aurrelaria. Mariezkurrena, berriz, hiru jardunalditan jokatu gabe egon ostean, frontoietara itzultzeko prest dago.
2023/02/04 - 21:40
Elordi eta Zabaletak haien nagusitasuna erakutsi dute Peña eta Eskirozen kontra (22-11)
Binakako Txapelketako sailkapen nagusiko liderra den bikoteak hamargarren garaipena lortu dute larunbat honetan. Peñak eta Eskirozek ezin izan dute haien hirugarren garaipena eskuratu geldiezin dabilen bikotearen aurka.
2023/02/04 - 15:30
Ezkurdiak eta Martijak hirugarren puntua lortu dute Urrutikoetxea-Albisu bikoteari irabazita (16-22)
Ezkurdiak eta Martijak garaipena berganatu dute Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka 16-22ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko partidan. Ondorioz, Ezkurdia-Martija bikoteak hirugarren puntua poltsikoratu du. Urrutikoetxeak eta Albisuk bost puntu dituzte.
2023/02/03 - 12:32
Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partida, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ezkurdia-Martija eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteak arituko dira nor baino nor Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko neurketan, otsailaren 3an, Zornotzan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek , 22:15ean.
2023/01/31 - 18:30
Laso-Imaz vs Altuna-Tolosa eta Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partidek badituzte pilotak
Material hautaketa egin dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko den Binakako Txapelketarako. Laso-Imaz eta Altuna-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, ostiralean Zornotzan Urrutikoetxea-Albisuk vs Ezkurdia-Martijak jokatuko duten partidarako ere hautatu dira pilotak.
2023/01/29 - 22:20
Urrutikoetxea-Albisuk bosgarren puntua batu dute Jaka-Arangurenen aurka (22-13)
Partida hotza izan da. Lehen bederatzi tantoetatik zortzi galdutakoak izan dira. Aurrelariek tantoak amaitzeko zailtasunak izan dituzte. Guztira 20 tanto galdu dituzte bi bikoteen artean.
2023/01/18 - 21:56
Laso eta Imaz, garaile Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka (22-18)
Laso-Imaz bikoteak seigarren garaipena bereganatu du Binakako Txapelketan, 9. jardunaldiko partidan Urrutikoetxea eta Albisu mendean hartuta, 22-18ko emaitzarekin.
2023/01/14 - 22:19
Urrutikoetxeak eta Albisuk mendean hartu dituzte Peña eta Mariezkurrena (22-17)
Urrutikoetxeak eta Albisuk laugarren puntua bildu dute Peña eta Mariezkurrenari irabazita. 12an berdinduta egon ondoren, 18 eta 12 aurreratu dira.
2023/01/06 - 21:50
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak Ezkurdia eta Bikuña mendean hartuta (22-18) itxi dute lehen itzulia
Urrutikoetxeak eta Albisuk hirugarren garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketan, 7. jardunaldian Ezkurdia-Bikuña bikotearen aurka 22 eta 18 nagusituta.