Mikel Landa Meana
2024/06/03 - 19:46
Magnus Cort Nielsen da lider berria, Oier Lazkano bosgarren izan den etapa irabazita
Danimarkarra esprintean gailendu da, tropel nagusiak Brusno Armirail iheslaia helmugarako 50 metrora harrapatu ostean. Lazkano zazpigarren da sailkapen nagusian.
2024/04/05 - 19:10
Romain Gregoirek irabazi du Zornotzako esprinta, eta Mattias Skjelmosek maillot horiari eutsi dio
Groupama-FDJ taldeko txirrindularia izan da azkarrena helmugan; Alex Aranburu bosgarren sartu da, eta Pello Bilbao zazpigarren. Lidl-Trekeko danimarkarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren etapa nagusia jokatu aurretik.
2024/04/05 - 18:43
Mikel Landaren erorikoa 2024ko Itzuliko bosgarren etapan
Soudaleko txirrindulari arabarrak ezbeharra izan du 5. etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute; ondorioz, lasterketa utzi du.
2024/04/05 - 17:28
Mikel Landak Itzulia utzi du, eroriko baten ondorioz lepauztaia hautsita
Soudal taldeko txirrindulariak ezbeharra izan du 5. etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute.
2024/04/01 - 13:10
Vingegaard-Roglic-Evenepoel, Tour zaporea duen lehia 2024ko Itzulian
Tourrean Tadej Pogacar ere espero da, Itzulian izena emateari uko egin dion nazioarteko txirrindulari handietako bakarra.
2024/03/31 - 21:47
2024ko Euskal Herriko Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda
Jonas Vingegaard iazko garaipena berresten saiatuko da. Vismako esloveniarrak, besteak beste, hauek izango ditu aurkari: Remco Evenepoel eta Mikel Landa (Soudal), Sepp Kuss taldekidea, Primoz Roglic (BORA), Ion Izagirre (Cofidis) edo Pello Bilbao (Bahrain).
2024/03/24 - 15:43
Mikel Landak bigarren egin du Tadej Pogacarrek irabazitako Kataluniako Voltan
Esloveniarra jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan: zazpi etapetatik lau irabazi ditu.
2024/03/23 - 19:50
Pogacarrek ez du aurkaririk Voltan
Esloveniarrak berriz ere distira egin du etapa nagusi gogorrean, Kataluniako itzulian bere nagusitasuna sinatzeko. Mikel Landak hirugarren lekuan bukatu du, eta sailkapen nagusian bigarren postua eskuratuko du.
2024/03/22 - 21:47
2024ko Euskal Herriko Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda
Jonas Vingegaard iazko garaipena berresten saiatuko da. Vismako esloveniarrak, besteak beste, hauek izango ditu aurkari: Remco Evenepoel eta Mikel Landa (Soudal), Sepp Kuss taldekidea, Primoz Roglic (BORA), Simon Yates (Jayco), Ion Izagirre (Cofidis), Adam Yates (UAE) edo Pello Bilbao (Bahrain).
2024/03/22 - 20:09
Axel Laurancek irabazi du Voltako bosgarren etapa, esprintean
Sailkapen nagusian, Pogacarrek lider jarraitzen du larunbateko etapa nagusiaren aurretik.
2024/03/22 - 10:28
2024ko Itzuliaren aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en
Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da Irunen (Ficoban), eta zuzenean eskainiko dugu gure webgunearen bidez.
2024/03/21 - 19:15
Van den Bergek irabazi du Lleidako esprintean, eta Pogacarrek lider jarraitzen du Kataluniako Itzulian
EF Education-EasyPost taldeko esprinter herbeheretarrak Arne Marit (Intermarche) eta Emils Liepins (DSM) hartu ditu mendean laugarren etapako azken metroetan. Cofidis taldeko Bryan Coquard zen faborito nagusia, esprintean, eta laugarren helmugaratu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan.
2024/03/20 - 20:38
Pogacar berriro gailendu da Kataluniako Itzuliaren hirugarren etapan
Tadej Pogacarrek beste lasterketa handi bat eginda, asteazken honetan Kataluniako Voltako hirugarren etapa irabazi du. Bere bigarren garaipena da eta sailkapen sailkapeneko jarraitzaileekiko tartea handitu du. Mikel Landa bigarren geratu da.
2024/03/19 - 22:56
Tadej Pogacarrek irabazi du Vallterren eta Kataluniako Itzuliko liderra da; Mikel Landa, bigarren postuan
UAEko esloveniarrak etapa amaitzeko sei kilometro gelditzen zirela erasotu du, maila bereziko Vallter 2000n; garaipena lortu eta liderraren maillota jantzi du. Mikel Landa bigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian toki horretan bertan dabil, Pogacarrekiko 1:35era.
2024/01/26 - 18:26
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute Irunen
Apirilaren 1etik 6ra bitartean Euskal Herriko errepideen barrena ibiliko da troplea. 63. edizioa izango den honetan, Irunen izango da lehen etapa. Fermin Aramendi bertan izan da.
2024/01/26 - 13:50
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute; lasterketako zati bat Ipar Euskal Herrian izango da
Itzulia apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an amaituko da, Irunen izango du aurreneko etapa, erlojupeko bat, eta, ohi bezala, Eibarren bukatuko da. Bigarren etapa, Irun-Kanbo, Lapurdin eta Nafarroa Beherean jokatuko dute ia osorik, eta hirugarren etapa Ezpeletan abiatuko da.
2024/01/25 - 16:01
Mikel Landa: ''Buruak zerbait desberdina eskatzen zidan''
Ilusio berriekin eta maillot berria estreinatuz hasiko du Mikel Landak denboraldia, Soudal taldean. Remco Evenepoel belgikarrari laguntzea izango da txirrindulari arabarraren zeregin nagusia.
2024/01/23 - 22:57
2024ko Mallorcako Challenge lasterketako ibilbidea eta profilak
Espainiako Estatuko lehenengoa da, errepideko txirrindularitza profesionaleko denboraldiaren egutegian. Bost garaikur jarriko ditu jokoan, hau da, egun bakarreko bost lasterketa, asteazkenetik igandera bitartean. Euskaltel Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta WorldTourreko zortzi talde izango dira.
2024/01/09 - 21:01
Evenepoel Frantziako Tourrean izango da lehen aldiz
Halaber, Soudal Quick-Step taldera Bahrain-Victoriousetik datorren Mikel Landa euskalduna ere batuko da, World Tourreko eskalatzaile onenetakoa.
2023/10/25 - 18:45
2024ko gizonezkoen Frantziako Tourra Italiatik irtengo da eta Nizan amaitu, 34 kilometroko erlojupeko batekin
Historian 111. aldiz egingo dute lasterketa, eta aurrenekoz aterako da Italiatik, Florentziatik hain zuzen ere; estreinakoz, ez da Parisen amaituko. Lasterketa Apeninoetan, Italiako eta Frantziako Alpeetan, Erdialdeko Mendigunean eta Pirinioetan izango da.