Mendizorrotza
2025/11/03 - 21:27
EA Sports Ligako 15. jardunaldiko Alaves-Reala partida abenduaren 6an 16:15ean jokatuko da
Mendizorrotzan jokatuko den derbia Athletic-Atletico Madril partidaren egun berean izanen da. Osasunak abenduaren 8an jokatuko du, astelehenez, Levanteren aurka, Sadarren.
2025/11/02 - 19:21
Alavesek joko ona erakutsi du Espanyol mendean hartzeko (2-1)
Denis Suarezek eta Lucas Boyek sartu dituzte babazorroei garaipena eman dieten golak.
2025/10/21 - 01:50
Antonio Blanco: ''Gola falta izan zaigu; puntu bat hemen, etxean, gazi-gozo geratzen zaigu''
Alavesek 0-0 berdindu du Valentziaren aurka, EA Sports Ligako 9. jardunaldian, Mendizorrotzan. Blanco eta Boyerekin egon gara, eta pozik agertu dira partida ona egin dutelako, baina zapore gazi-gozoarekin, golik ez zelako egin.
2025/10/21 - 01:29
Alavesek ezin izan du egindako lana markagailuan islatu Valentziaren aurkako partidan (0-0)
Babazorroek ez dute garaipenaren saririk izan Valentziako taldearen aurrean. Aurkarien zelaian jokatu dute ia partida osoa, baina Julen Agirrezabalarekin eta haren zutoinarekin egin dute topo.
2025/10/10 - 17:59
Jonny Otto: ''Taldearen batasunean dago gakoa''
Jonny Ottok protagonismoa eskuratu du Chacho Coudeten taldean. Eskuin hegaleko atzelariak Alaveseko entrenatzailearen konfiantza osoa du, eta titularra izan da orain arteko partida guztietan.
2025/10/05 - 19:24
Carlos Vicente: ''Hiru puntu dira, eta etxean ezin digute ihes egin''
Alaveseko jokalariak penaltiz ireki du markagailua Elxen aurka, hiru goletako lehena sartuta.
2025/10/05 - 18:33
Alaves bikain batek urrezko hiru puntu lortu ditu Elxen aurka (3-1)
Talde babazorroak aurrea hartzea lortu du Carlos Vicenteren eta Toni Martinezen golei esker, eta azken horrek David Affengruberen kanporatzea eragin du. 93. minutuan, Andre Silvak aldea murriztu du, baina Lucas Boyeren golak partida erabakita utzi du.
2025/10/03 - 14:05
Chacho Coudet: ''Etxean, gure zaleen aurrean, indartsuak izan behar gara''
Alavesek Elx taldea hartuko du igandean Mendizorrotzan. Eder Sarabiaren taldea aurkari zaila da, aurtengo ligan ez baitu oraindik partidarik galdu.
2025/10/01 - 20:45
Reala-Athletic, EA Sports Ligako 11. jardunaldia: azaroaren 1ean, larunbata, 18:30ean
Ligak 11. jardunaldiko ordutegiak publikatu ditu: Reala eta Athleticen arteko euskal derbia Anoetan jokatuko da, eta sailkapenean eskas dabiltzan taldeek partida probetxugarriak izango dituzte.
2025/09/26 - 21:45
Coudet: ''Zaurituta iristen den aurkaria da, eta alde biko arma da''
Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 7. jardunaldian Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/20 - 23:41
Sevilla Alaves baino gehiago izan da Mendizorrotzan (1-2)
Ruben Vargasek eta Alexis Sanchezek sartutako golei esker gailendu da Sevilla, eta, ondorioz, talde babazorroak denboraldiko lehen partida galdu du etxean.
2025/09/18 - 16:58
Eduardo Coudet: ''Partidu fisikoa izango da; Sevilla talde bizia da''
Alavesek Sevillaren aurka jokatuko du larunbatean. Eduardo Coudet entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Mendizorrotzan, eta partidu gogorra izango dela badakien arren, argi du irabazten saiatuko direla.
2025/08/30 - 21:42
Antonio Sivera: ''Berdinketa nahiko bidezkoa da''
Alavesek 1-1 amaitu du Atletico Madrilen aurka Mendizorrotzan, EA Sports ligako 3. jardunaldiko partida. Juliano Simeone eta Carlos Vicente (penaltiz) izan dira neurketako golegileak.
2025/08/28 - 18:03
Coudet: ''Arrisku egoera gehiago sortu nahi nituzke''
Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 3. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/08/27 - 16:44
Jon Pacheco: ''Alavesek ni hona etortzeko interes handia erakutsi du; dena positiboa izan da hasieratik''
Jon Pachecok Alavesen jokatuko du 2025/26 denboraldian, Realak utzita. Klubak jokalaria aurkeztu du gaur, asteazkena, Mendizorrotzan.
2025/08/22 - 16:26
Alavesek Lucas Boye aurrelari argentinarra fitxatu du
Boye Granadatik iritsi da, eta 2029ra arteko kontratua sinatu du klub babazorroarekin.
2025/08/17 - 03:12
Tenaglia: ''Ez dakit zer daukadan baloiak beti erortzen zaizkidala''
Nahuel Tenagliak garaipenaren gola eman dio Alavesi Levanteren aurka (2-1) EA Sports Ligako 1. jardunaldian. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/17 - 01:40
Alavesek Levante garaituz eman dio hasiera denboraldiari (2-1)
Toni Martinezek estreinatu du markagailua babazorroentzat eta Tenagliak sartu du garaipenaren gola luzapenean.
2025/08/12 - 12:47
Levante, Valentzia, Sevilla eta Real Madril, euskal taldeen aurkariak EA Sports Ligako 1. jardunaldian
Estreinako jardunaldiko Alaves-Levante eta Reala-Valentzia partidak abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko dira. Hilaren 17an Athleticek Sevillaren kontra jokatuko du, eta Real Madril-Osasuna neurketa abuztuaren 19an izango da.
2025/08/11 - 18:48
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko Alaves-Levante partida abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko da
Neurketa datorren larunbateko 17:00etan jokatzea zegoen aurreikusita, baina 21:30era atzeratu dute abuztuaren 16an Gasteizen bero handia egingo duela espero baita.