EA Sports Ligako 15. jardunaldiko Alaves-Reala partida abenduaren 6an 16:15ean jokatuko da
EA Sports Ligako 15. jardunaldiko Alaves-Reala partida abenduaren 6an, larunbatez, 16:15ean jokatuko da, Mendizorrotzan, Ligak astelehen honetan jakinarazi duen arabera.
Horrela, Alaves eta Realaren aurkako partida Athletic-Atletico Madril partidaren egunean jokatuko da; azkeneko horiu, San Mamesen jokatuko da, 21:00etan hasita.Osasunak, berriz, abenduaren 8an jokatuko du, astelehenez, Levanteren aurka, Sadarren. Partida 21:00etan hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Gomez: “Partida garrantzitsua zen gorantz begiratzeko"
Athleticeko jokalariak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz (3-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 32. Jardunaldian.
Bigarren zati eskasak porrotera zigortu du Athletic Atletico Madrilen aurka (3-2)
Paredesek aurretik jarri du Bilboko taldea lehen zatian, baina bigarren zatiko hasiera eskasak porrotera zigortu ditu.
Eibar garaipenaren bidera itzuli da Levante azken sailkatua garaituta (2-1)
Hamaika jardunaldi garaipenik lortu gabe zeramatzan Eibarrek 2-1 irabazi dio Levante ligako azken sailkatuari Ipuruan, eta, horrenbestez, bere bolada txarrari amaiera dio. Iarak eta Garazik sartu dituzte armaginen golak. Eunate Astralagak, berriz, geldiketa erabakigarriak egin ditu, tartean penalti bat.
Sansek merezi gabeko porrota jaso du Valladoliden (1-0)
Jon Ansotegiren taldearenak izan dira partidako gol aukerarik onenak, baina ez dute asmatu; eta Valladolidek, berriz, sarera bidali du Aranaren atera partida guztian egin duen erremate bakarra.
Rochdaleko eromenetik Yorkeko estasira, igoerarik sinesgaitzena 103. minutuan
National Leaguek (Ingalaterrako Bosgarren Maila) futbolaren historiako amaierarik sinesgaitzenetako bat utzi du. York Cityk futbol profesionalera igotzea lortu du 103. minutuan sartutako golari esker, Rochdalek 95. minutuan egindako golarekin garaipena eskuratuta zuela pentsatu eta gero.
Angel Perez: “Mentalki, hiru puntu baino gehiago ematen dituen garaipena da”
Angel Perez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, talde gasteiztarra EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan Mallorcari 2-1 gailendu ostean. Lortutako hiru puntuei esker, arabarrak jaitsiera postuetatik atera dira. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Athletic nahi eta ezin aritu da Granadaren aurka Lezaman (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Granadaren aurka Lezaman jokatu duen partida. Andaluziako taldea oso eraginkorra izan da, eta 0-2 aurreratu da markagailuan. Talde zuri-gorriari asko kostatu zaio Granadaren atea zulatzea, eta gola luzapenean sartu du. Ane Elexpuruk egin du.
Matarazzo: “Sendo amaitu nahi dugu denboraldia"
Pelegrinno Matarazzok adierazi du "oso garrantzitsua" dela denboraldia "ahalik eta hobeto" bukatzea, "hurrengoa ondo hasteko". Horrela, bada, Reala larunbat honetan Rayo garaitzen saiatuko dela ziurtatu du.
Lisci: “Biharkoa urteko partidarik garrantzitsuena da"
EA Sports Ligako 32. jardunaldian Sevillaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du Osasunako entrenatzaileak.
Bautistak igoera postuetarantz gidatu du Eibar Albaceten (0-3)
Aurrelari armaginaren 'hat-trick' batek garaipena eman dio talde gipuzkoarrari, play-off postuetan kokatuz.