Mendizorrotza
2023/01/18 - 01:04
Alavesek agur esan dio Kopari Sevillari aurre egin ostean (0-1)
Babazorroak amaierara arte saiatu dira berdinketaren gola egin eta luzapena behartzeko, baina ezin izan dute lortu.
2023/01/13 - 13:09
Alavesek eta Realak urtarrilaren 17an jokatuko dituzte final-zortzirenak; Athleticek eta Osasunak, 18an
Reale Arenan jokatuko du Realak Mallorcaren aurka, 19:00etan; Alavesek, aldiz, Sevilla izango du aurkari Mendizorrotzan, 21:00etan. Athleticen eta Espanyolen arteko nurketa San Mamesek hartuko du, 20:00etan, eta Osasunak 21:00etan jokatuko du Betisen zelaian.
2023/01/08 - 01:08
Alavesek ligako bolada txarra atzean utzi du Burgosi irabazita (1-0)
Abdek 75. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Luis Garci Plazak zuzendutako taldeari eta 4 porroteko bolada txarrari amaiera eman diote babazorroek.
2022/12/28 - 23:29
Alavesek bere kontuak onartu ditu % 99ko babesarekin
Batzar Nagusiak kanpaina berrirako aurrekontua ere onartu du. Aurrekontu berriak 39.507.327 euroko diru-sarrerak eta 39.454.638 euroko gastuak ditu guztira, 52.689 euroko emaitza positiboa ematen duelarik.
2022/12/20 - 23:20
Leire Baños: ''Dena ondo atera da, gozatzea eta jendea gozaraztea nahi genuen, eta lortu dugu''
Euskal Selekzioak Txileren aurka 3-0 lortu duen garaipenaren balorazioa egin dute Leire Bañosek, Marta San Adrianek eta Nerea Eizagirrek.
2022/12/20 - 22:03
Euskal Selekzioak nagusitasunez irabazi dio Txileri (3-0)
Juanjo Arregiren estreinaldian, euskaldunak partidaren jaun eta jabe izan dira uneoro. Bigarren zatiaren hasieran txiletarren erritmoa aldatu zutela zirudien, baina bigarren golarekin dena euskaldunen alde geratu da.
2022/12/20 - 22:00
Euskal Selekzioak garaipen sendoa lortu du Txileren aurka (3-0)
Euskaldunak jaun eta jabe izan dira hasieratik bukaera arte, eta Txileko selekzioa garaitu dute Mendizorrotzan Nerea Eizagirrek, Amaiur Sarriegik eta Ane Mirenek lortutako golei esker.
2022/12/19 - 01:10
Alavesek burumakur jarraitzen du eta laugarren porrota jarraian jaso du
Granada, Tenerife eta Levanteren aurka galdu ondoren, Malagan galdu du igande honetan, Ligako bolada txarrarekin jarraituz.
2022/12/16 - 22:02
18 jokalariko deialdia Txileri aurre egiteko
Asteartean Euskal Selekzioa Txilerekin neurtuko da Mendizorrotzan. Juanjo Arregi hautatzaileak ostiral honetan eman du partida horretara deitutako 18 jokalarien zerrenda.
2022/12/16 - 13:50
Arregi Euskal Selekzioko hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu Txileren aurkako partidarako
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an Mendizorrotzan, eta Juanjo Arregi hautatzaileak deialdia eskaini du. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/12/15 - 23:21
Euskal Selekzioak aspaldiko partez jokatuko du, zaleen babesarekin
Asteartean Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du, zuzenean ikusi ahalko dena EITBn. Jon Larrea, EFF-ko lehendakariordea, pozik azaldu da partida hori aurrera atera delako.
2022/12/13 - 00:56
Alavesek kale egin du Levanteren aurka (0-2)
Mendizorrotzako lehen porrota da denboraldi honetan. Lehen zatian sartutako bi golek Alaves kondenatu dute.
2022/12/07 - 16:04
Euskal Selekzioa vs Txile partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan
Emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du lagunarteko partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etan.
2022/12/07 - 13:23
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an
Futboleko emakumezkoen Euskal Selekzioak Mendizorrotzan hartuko du Txilekoa, 19:00etan hasiko den neurketan. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/12/03 - 01:12
Alavesek ligako bigarren porrota jaso du Granadan (3-1)
Alaves aurretik jarri denean, Granadak hortzak atera ditu berdinketa lortzeko, eta, ondoren, buelta eman dio markagailuari ordu erdia pasa baino lehen.
2022/11/26 - 19:46
Salva Sevillak eta Benavidezek Alavesen lidergoa sendotu dute (2-0)
Garaipenak sailkapeneko gorenean jarraitzeko aukera ematen die babazorroei 34 punturekin.
2022/11/13 - 21:27
Alavesek sailkapena lortu du Lleidaren aurkako partida estuan (0-1)
Garcia Plazak zuzendutako mutilek Taichiren gol bati esker irabazi dute partida. Lleidak ez dizkio gauzak erraz jarri talde babazorroari. Atsedenalditik bueltan Taichi Harak buruz errematatutako korner batean sartu du gola.
2022/11/05 - 01:24
Jasonen golak lidergora eraman du Alaves (1-0)
Carlos Benavidez uruguaitarraren kanporaketak pauso bat aurrera ematera behartu ditu babazorroak, bat gutxiagorekin geratu ondoren ondo kokatu direnak partida bereganatzeko.
2022/10/29 - 23:19
Luzapeneko penalti batek garaipena eman dio Alavesi Oviedoren aurka (2-1)
Salva Sevilla izan da penaltia jaurti duena, talde gasteiztarraren bigarren gola sartuz, Abdel Abqarrek lehen zatiaren hasieran egindako golaren ondoren.
2022/10/22 - 23:00
Alavesek eta Sportingek berdinketa sinatu dute Mendizorrotzan (0-0)
Alavesek gehiago errematatu du atera abagune gutxiko neurketan, baina arrisku gutxirekin Mariñoren atepean.