Mendizorrotza
2023/03/19 - 00:43
Alavesek Ponferradinaren aurka galdu du eta lau jardunaldi jarraian daramatza golik sartu gabe (1-0)
Hugo Vallejok sartutako golak hiru puntuak eman dizkio Ponferradako taldeari eta porrotera kondenatu du talde gasteiztarra, garaipenik gabeko bolada txarra luzatuz.
2023/03/13 - 20:42
Marasi, meniskoa apurtuta duela eta, ebakuntza egin diote eta baja izango da denboraldi amaierara arte
Erdiko atzelariak mina sentitu zuen joan den asteko entrenamendu batean, eta meniskoaren haustura baieztatu ondoren, ebakuntza egin diote.
2023/03/13 - 19:20
Abdel Abqar Marokoko selekzioaren deialdian sartu da
Atzelariak bi partida jokatuko ditu Marokoko talde nazionalarekin. Lehenengoa Brasilen aurka eta bigarrena Peruren aurka.
2023/03/11 - 21:24
Alavesek Lugo menderatu du jokoan, baina golik sartu gabe jarraitzen du (0-0)
Hutseko berdinketarekin, gasteiztarrek hirugarren partida jarraian lotu dute garaipenik lortu gabe eta golik sartu gabe, eta laugarren postuan kokatu dira gainerako taldeek egiten dutenaren zain.
2023/03/07 - 00:55
Alaves esku-hutsik itzuli da Vila-realen zelaitik (1-0)
Etxeko taldearen gol bakar batek sailkapeneko bigarren posturik gabe utzi du Gasteizko taldea.
2023/03/02 - 13:44
Alaves-Atletico Madril F Ligako partida Mendizorrotzan jokatuko dute, martxoaren 26an
Txapelketa horretako 23. jardunaldiko partida da, eta 12:00etan hasiko da.
2023/02/25 - 20:02
Alavesen joko ona saririk gabe geratu da Cartagenaren aurka (0-0)
Alavesek protagonismoarekin amaitu du, baloia bere esku zuela, baina ez du lortu Villalibre bisitarien arean botata zegoela bukatu den duelua ixtea.
2023/02/19 - 20:28
Riojak garaipenaren bidea erakutsi dio Alavesi (4-2)
Bere hiru golek, eta Alkainen laugarren batek, bosgarren garaipena jarraian eman diete gasteiztarrei.
2023/02/05 - 01:24
Garcia Plaza: ''Gaurkoa bezalako partidak xehetasun txikiek markatzen dituzte''
Luis Garcia Plazak, Alaveseko entrenatzaileak, bere jokalariek egindako lana goraipatu du, eta, abenduan gaizki zeuden bezala, orain taldea sasoi onean dagoela azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/02/05 - 00:22
Villalibrek debutatu eta garaipena eman dio Alavesi Eibarren aurka (2-0)
Gernikako aurrelariak amestutako debuta izan du, bere taldeari garaipena eman dioten bi gol sartuz, euskal derbi oso paretsuan.
2023/02/03 - 12:44
Alavesek eta Eibarrek igoera jomugan jokatuko dute larunbatean euskal derbia, Mendizorrotzan
Gasteizko taldea laugarren dago, 43 punturekin; Eibar, berriz, bigarren, 47 puntu dituela, eta SmartBank Ligako lider nahi du jarri. Alavesek, azken lau partidetan hiru irabazi ditu, eta Eibarrek zortzi jardunaldi daramatza galdu gabe.
2023/01/29 - 19:19
Alavesek Mirandesi irabazi dio partida iraulita (1-3)
2022ko urriaren 15ean Gasteizko taldeak Andorran 0-1 irabazi zuenetik, ez dituzte 3 puntu lortu Mendizorrotzatik urrun.
2023/01/22 - 00:55
Alaves sendo batek Racing garaitu du (3-0)
Luis Riojaren, Salva Sevillaren eta Mamadou Syllaren golek garaipena eman diote arabarrei, 10ekin bukatu dutenak Rober Gonzalezek txartel gorria ikusi ostean.
2023/01/19 - 19:33
Alavesek ez du taldeko ''blokea hautsi'' nahi merkatu honetan
Sergio Fernandez Alaveseko kirol-zuzendariak taldeaz eta neguko merkatuaz hitz egin du ostegun honetan. Adierazi duenez, "irudimena" izan beharko dute jokalariak sartzeko "garaia eta unea dela eta", nahiz eta horretarako prest egon.
2023/01/18 - 15:37
Kopako final-zortzirenetako Alaves - Sevilla (0-1) partidako laburpena eta gola
Bideo honetan Alavesek eta Sevillak jokatutako 2023ko Errege Kopako final-zortzirenei dagokien neurketako gola eta jokaldirik onenak ikus daitezke.
2023/01/18 - 01:04
Alavesek agur esan dio Kopari Sevillari aurre egin ostean (0-1)
Babazorroak amaierara arte saiatu dira berdinketaren gola egin eta luzapena behartzeko, baina ezin izan dute lortu.
2023/01/13 - 13:09
Alavesek eta Realak urtarrilaren 17an jokatuko dituzte final-zortzirenak; Athleticek eta Osasunak, 18an
Reale Arenan jokatuko du Realak Mallorcaren aurka, 19:00etan; Alavesek, aldiz, Sevilla izango du aurkari Mendizorrotzan, 21:00etan. Athleticen eta Espanyolen arteko nurketa San Mamesek hartuko du, 20:00etan, eta Osasunak 21:00etan jokatuko du Betisen zelaian.
2023/01/08 - 01:08
Alavesek ligako bolada txarra atzean utzi du Burgosi irabazita (1-0)
Abdek 75. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Luis Garci Plazak zuzendutako taldeari eta 4 porroteko bolada txarrari amaiera eman diote babazorroek.
2022/12/28 - 23:29
Alavesek bere kontuak onartu ditu % 99ko babesarekin
Batzar Nagusiak kanpaina berrirako aurrekontua ere onartu du. Aurrekontu berriak 39.507.327 euroko diru-sarrerak eta 39.454.638 euroko gastuak ditu guztira, 52.689 euroko emaitza positiboa ematen duelarik.
2022/12/20 - 23:20
Leire Baños: ''Dena ondo atera da, gozatzea eta jendea gozaraztea nahi genuen, eta lortu dugu''
Euskal Selekzioak Txileren aurka 3-0 lortu duen garaipenaren balorazioa egin dute Leire Bañosek, Marta San Adrianek eta Nerea Eizagirrek.