Mendi kirolak
2024/05/13 - 11:31
Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan
Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.
2024/04/30 - 16:46
Juan del Campo, Aingeru Garai eta Ander Mintegi eskiatzaileak, igandeko ''Helmuga'' saioko protagonistak
Hiru euskal eskiatzailek hartuko dute hitza igande honetako "Helmuga" saioan. Juan del Campo, Aingeru Garai eta Ander Mintegi elkarrizketatuko dituzte ETB1eko saioan, igande goizean.
2024/04/14 - 14:00
Javi Dominguez, katedraduna lanean zein mendian
Javi Dominguez mendi korrikalaria elkarrizketatu dugu "Helmuga" saioan. Lana, kirola eta familia uztartzeak zer dakarren kontatu digu, baita mendian zer sentitzen duen ere.
2024/04/09 - 15:45
Javi Dominguez mendi korrikalaria, igandeko ''Helmuga'' saioan
Javi Dominguez mendi korrikalari gasteiztarra izango da igande honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Mendian korrika egiteak zer ematen dion kontatuko du, besteak beste.
2024/03/24 - 13:00
Ainhize Belar, eskaladarekin maiteminduta
Ikasketak eta eskalada uztartzen ditu Ainhize Belar eskalatzaileak. Etorkizuneko erronkei ilusioz begiratzen die bizkaitarrak, eta Josune Bereziarturen markak gainditzeko asmoa erakutsi du.
2024/03/19 - 13:38
Ainhize Belar eskalatzailearen erronkak, igandeko ''Helmuga'' saioan
Ikasketek tartea uzten diotenean eskaladan aritzen da Ainhize Belar bizkaitarra. Aurrean dituen erronkak zeintzun diren azalduko du, besteak beste, igandeko "Helmuga" saioan, ETB1en.
2024/02/23 - 10:34
Imanol Rojo, oztopo guztien gainetik
Imanol Rojo eskiatzailea hutsetik hasi da aurten Munduko Kopan lehiatzen, etxekoen babesarekin. Eskia eta bere bizimodua nola bizi dituen kontatuko du igandeko "Helmuga" saioan.
2024/02/20 - 15:04
Imanol Rojo iraupen eskiatzailearen abentura Munduko Kopan, igandeko ''Helmuga''n
Imanol Rojo eskiatzailea hutsetik hasi da aurten Munduko Kopan lehiatzen, etxekoen babesarekin. Eskia eta bere bizimodua nola bizi dituen kontatuko du igandeko "Helmuga" saioan.
2024/02/15 - 20:49
''Kirol Mitoak ''erakusketak ikusgarri jarraitzen du Gasteizko Europako Biltzar Jauregian
Gasteizko Europako Biltzar Jauregia kirolzaleentzako topagune bilakatu da, izan ere, bertan kirol munduko 200 objektu interesgarri daude ikusgai. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da zabalik.
2024/02/11 - 13:00
Amaiur Peak: euskal mendizaleen talde batek Indiako Himalaian izandako esperientzia
Euskal Herriko mendizale talde batek Indiako Himalaiara egindako espedizioaren nondik norakoak ikusi ditugu 'Helmuga' saioan.
2024/02/06 - 20:52
Amaiur Peak: euskal mendizaleen talde batek Indiako Himalayan izandako esperientzia
Igandean, "Helmuga" saioan, Euskal Herriko mendizale batzuek Indiako Himalayan bizi izandakoaren berri izango dugu. 11:30ean hasiko da "Helmuga", ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/02/01 - 20:18
Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
2024/01/19 - 18:47
Alex Txikon etxean da dagoeneko
Lemoarra irribarretsu iritsi da Loiuko aireportura, eguerdian, Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa bertan behera utzi ondoren. Hirugarren kanpamentuan materiala galdu ostean, ezin izan zuen aurrera jarraitu. Hala ere, burututako urtea "modu positiboan" baloratu du.
2024/01/13 - 15:05
Alex Txikonek ezin izan du burutu Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa
Alpinista bizkaitarrak amaitutzat eman du 2023ko azaroaren 29an hasitako espedizioa. "Annapurnak esan digu nahikoa dela. Arrisku gehiegi hartu ditugu dagoeneko. Gauza bat da ni harrapatzea, eta beste bat, nire kideak", eta "ez da erabaki erraza izan", esan du Txikonek.
2023/12/03 - 13:05
Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna
Pasaban munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Lorpen horrek izugarrizko arrakasta ekarri zion, baina baita presio handia eragin ere.
2023/11/30 - 17:19
Edurne Pasaban mendizalea, igandeko ''Geldiezinak'' atalean
Edurne Pasaban Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Haren testigantza intimoak eta bere lorpenek ekarritako arrakasta eta presioak ezagutuko ditugu "Geldiezinak" telesailaren 7. atalean.
2023/11/19 - 13:00
Poutarrak Perun
Iker eta Eneko Pou anaiek Perun egindako azken espedizioaren xehetasunak kontatu dituzte erreportaje honetan. 2017an ojan ziren lehen aldiz, eta orduz gero, bost bider egon dira Andeetan, bide berriak zabaltzeko asmoz.
2023/10/15 - 14:43
Kilian Jornetek 3.000 metro baino gehiagoko 117 mendi igo ditu 8 egunetan
Kataluniako ultrakorrikalariak 485,65 kilometro korritu ditu Pirinioetan. Balentria horretan orotara pilatutako desnibela 43.000 metrokoa izan da.
2023/10/10 - 14:04
Pou anaiek "Made in France" bidea eskalatu dute Perun
Azken igoera horrekin, Latinoamerikako herrialde horretan egindako espedizioa bukatu dute Eneko eta Iker Pou anaia gasteiztarrek.
2023/09/26 - 18:34
Iker eta Eneko Pou bosgarren aldiz izendatu dituzte Urrezko Pioleta sarirako
Gasteiztarrekin batera, Aritza Monasterio eta Tasio Martin euskal alpinistak ere 53 hautagaien zerrendan ageri dira. Monasterio Andeetan zabaldutako bideagatik, eta Martin, Indian zabaldutakoagatik.