Mendi kirolak
2024/07/16 - 17:43
Ehunmilak, lasterketa bat baino gehiago
Joan den asteburuan Ehunmilak mendi-lasterketa jokatu zuten, eta gogorra izan arren, ibilbideak eskaintzen dituen bista pribilejiatuak nabarmendu dituzte hainbat parte hartzailek.
2024/07/13 - 23:37
Fidel Fernandez Varelak irabazi du Ehunmilak mendi lasterketa
Fidel Fernandez Varelak irabazi du Ehunmilak mendi lasterketa, gizonezkoen mailan. 23 ordu, 26 minutu eta 7 segundo behar izan ditu 171 kilometroko ibilbidea egiteko. Igon Mancisidor Arruti izan da bigarrena eta David Calero Rodriguez hirugarrena.
2024/07/13 - 18:26
Ioseba Eskuderok eta Mayi Mujikak irabazi dute Goiherriko Bi Haundiak proba
Eskuderok txapela lortu du 90 kilometroak 10 ordu eta 1 minutuan eginda. Mayi Mujikak, berriz, 12 orduan heldu da helmugara, errekor berria ezarriz. Ehunmilak proban, aldiz, Fidel Fernandez doa lasterketa buru.
2024/06/23 - 18:00
Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxebarria nagusitu dira Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoian
Ekainaren 16an jokatutako lasterketan, 270 parte-hartzaile izan ziren. Bederatzigarren aldiz egin dute Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoia.
2024/06/18 - 23:15
Pou anaiek eta Micher Quitok bide berri bat ireki dute Andeetan, 5.780 metroko altueran
Piolet eta kranpoiekin 10 orduz eskalatu ondoren, Peruko "Cordillera Blancan" bide berria irekitzea lortu dute.
2024/06/17 - 16:15
Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxeberria nagusi, Tolosaldeko Hiru Tontorretan
Tolosaldeko Hiru Tontorren 9. edizioa izan da asteburuan, eta ia 250 parte hartzaile izan dira bertan. Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxeberria korrikalariek lortu dute lehen postuan iristea.
2024/06/12 - 16:30
Lide Urrestarazu munduko mendi lasterkari onenen artean sartu da
Ordiziarra Skyrunner World Series zirkuituko lidertzan da eta hori da aurtengo bere helburu nagusia. Bere lehen Zegama-Aizkorrin ere bosgarren postua lortu zuen, eta, larunbatean, ekainaren 15ean, Madeiran Euskal Selekzioarekin egongo da.
2024/06/11 - 23:11
Felipe Uriartek eta Iker eta Eneko Pouk Angel Vallejo Rosen historikoa izan dute gogoan
Felipe Uriarte asteartean zendutako Angel Vallejo Rosen mendizalearen lagun eta taldekide oso hurbilekoa izan zen; Pou anaiek, beste euskal mendizale askok bezala, Angel Vallejo Rosenek zabaldutako bideari jarraipena eman diote.
2024/06/11 - 16:48
Angel Vallejo Rosen mendigoizalea zendu da, euskal alpinismoaren aitzindarietako bat
Angel Vallejo Rosen mendigoizalea zendu da 81 urte zituela. Everestera igotzen saiatu zen Tximist izeneko lehen euskal espedizioko kidea izan zen, eta gailurrera iristetik oso gertu geratu zen.
2024/06/11 - 14:20
Angel Vallejo Rosen hil da, euskal alpinismoaren aitzindarietako bat
Everestera igotzen saiatu zen Tximist izeneko lehen euskal espedizioko kidea izan zen, eta gailurrera iristetik oso gertu geratu zen.
2024/06/08 - 18:00
Ander Iñarra eta Mayi Mujika nagusi Euskal Herria Mendi Erronkako 10. ekitaldian
Ekainaren 1ean jokatu zen Leitzan Euskal Herria Mendi Erronkaren 10. ekitaldia. 67 kilometroko lasterketa da, eta aurten, gainera, Euskal Herriko Ultra Txapelketa ere izan da. Ander Iñarra eta Mayi Mujika gipuzkoarrak izan dira garaile, eta marka egin dute biek.
2024/06/02 - 00:34
Mayi Mujika eta Ander Iñarra gailendu dira EH Mendi Erronkan, marka berriak ezarrita
Mayi Mujika eta Ander Iñarra nagusitu dira larunbat honetan Leitzan jokatu den Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan, eta biek ala biek marka ezarri dute.
2024/05/26 - 16:35
Kilian Jornetek bere hamaikagarren garaipena lortu du, eta Malen Osa bigarren izan da
Kilian Jornet bere marka hobetzear izan da, baina gutxigatik ez du lortu. Osak, aldiz, lasterketa bikaina egin du, eta bigarren izan da helmugan, Nordskar norvegiarraren atzetik.
2024/05/26 - 16:17
Malen Osa: ''Ametsa beti izango da garaipena lortzea, baina hau ametsa baino gehiago izan da''
Malen Osa oñatiarrak bigarren egin du 2024. urteko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan.
2024/05/26 - 16:03
Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak
Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.
2024/05/25 - 13:38
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Zegaman dena prest da maiatzaren 26ko hitzordurako. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute proba, 08:40an hasita.
2024/05/22 - 13:36
Kami Rita himalaista nepaldarrak 30. aldiz igo du Everest mendia
Sherpak hogeita bederatzigarren aldiz igotzea lortu zuen munduko mendi garaiena (8.849 metro) joan den maiatzaren 12an. Udaberriko denboraldi hasieran adierazi zuen bi aldiz jarraian igotzeko asmoa zuela.
2024/05/18 - 17:47
Ander Iñarra eta Ainara Urrutia nagusi Kanpezu-Joar mendi lasterketan
Maiatzaren 12an Kanpezu-Joar mendi lasterketa jokatu zen, eta Euskadiko txapelak izan ziren jokoan. 26,5 kilometroko ibilbidean azken txanpa bikaina eginda Ander Iñarra lezoarra nagusitu zen gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, sekulako erakustaldia eman zuen Ainara Urrutiak.
2024/05/16 - 20:19
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
2024/05/16 - 19:57
Ia 1.000 korrikalari izango dira Zegama-Azkorri mendi-lasterketan
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.